Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

Urretxuko Aizpurunea kultur etxeko beheko solairuan dago kokatua. Bi zati bereizten dira: bata, mineralei dagokiena, 1.000 pieza inguru katalogatuta dituena eta konposizioaren arabera hamaika taldetan sailkatuak daudenak; bestea, fosilei dagokiena, bost kontinenteetatik jasoak, eta kronologikoki jarriak. Gainera, erakusketa honek badu harkaitzei eskainitako leku berezi bat.

Eskaintzen dituen zerbitzuak:

- Ikustaldi gidatua: Gutxi gorabehera ordu eta erdian zehar, begirale batek museoko edukiak azaltzen ditu, eta era berean, ariketak eta lantegiak proposatzen dizkie bisitariei, mineralen inguruan asko ikasita irten daitezen, hala nola, mineralen ezaugarriak, talde kimikoak, fosilak, aro geologikoak, e.a...

URRELUR MUSEOA

Inguruko argibide turistikoa

Ongi etorri UROLA GARAIA eskualdera

Urola Garaia eskualdea Gipuzkoa hegoaldean dago kokatuta, Aizkorriko Parke Naturalaren oinetan, eta Legazpi, Urretxu, Zumarraga eta Ezkio-Itsaso herriek osatzen dute. Eskualdean indar handia du industriak, burdinaren hastapenak, nekazal eta artzantza guneak ekitaldi kultural zein gastronomikoetan bistakoak dira.

Bisitariak bere egonaldia atsegin eta ahaztuezin izateko beharko duen guztia topatuko du Urola Garaian: kultur ibilbideak, mendi txangoak,museoak, monumentuak, industria ondarea, lo egiteko toki xarmangarriak, gastronomia aukera ezin hobea eta ospakizun eta jai sorta aparta. Dena prest Gipuzkoa sakoneko txoko hau ezagutzera animatzen diren guztien gozamenerako.

Urola Garaiko eskuliburua (PDF)

Gipuzkoa %100 eskuliburua (PDF)

GureGipuzkoa argazkiak partekatzeko dohaineko webgune bat da, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Zuzendaritzak sortu eta bultzaturikoa. Bertan dauden Urola Garaiko argazkiak ezagutu nahi badituzu, Gure Gipuzkoa.

"XIX. mendeko albuma" Euskal Herriari buruzko 4.000 irudi inguru dituen kultur webgune bat da. Irudiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren funtsetakoak dira eta kultur zentro desberdinetan daude kokatuta. Urola Garaiko zenbait herrik XIX.mendean zuten itxura ezagutu nahi baduzu: Legazpi, Urretxu, eta Zumarraga.

Urola Garaia Flickr-n.

Erlazionatutako ibilbideak

Berriak

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Urretxuko Udala
  • Telefonoa: 943 038 088
  • E-maila: kultura.ur@urretxu.eus
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Jauregi, 19 20700 - Urretxu - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

SARREREN PREZIOA

taldean edo bakarka

-Bisitaldi librea: doan

-Audiogida (gehienez 8 pax) : doan

taldean

  • Ikustaldi gidatua: 3,00 euro lagun bakoitzeko.

EKIPAMENDUAK ETA ZERBITZUAK

  • Hizkuntza: euskara
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Argitalpen propioak
  • Gida didaktikoak
  • Hitzaldi-Aretoa
  • Haur parkea kanpoan
  • Lorategia
  • Denda
  • Atseden lekuak
  • Barne ibilbide egokitua
  • Igogailua
  • Sarrera egokitua
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2017 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.