Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

Zerain Euskal Herriaren bihotzean dago, Goierrin, Aizkorriren magalean. Betidanik nekazaritza eta abeltzaintzari loturik egon den komunitatea osatzen du. Hala ere, naturari loturiko beste lehengai batzuk ere ustiatu izan dira urteetan zehar, hala nola, meatza, egurra, ikatza, etb. Zerain Paisaia Kulturalak historiaren zati bat ezagutzeko eta gure arbasoen lanbide eta ohiturak gogorazteko aukera ezin hobea eskaintzen du, bertako ondare kultural historikoa bisitatzeko aukera izanik.

Bisitaldi eta ekintzak: - Museoa eta diaporama - Larraondoko zerrategi hidraulikoa - Burdinaren Mendia: Aizpitta adieraztegia, kiskalketa labeak eta barrudideak - 1711ko Kartzela

Top esperientziak: - "Izan zaitez meatzari" - "Bolajokoa Goierrin" - "Gaztagintza: Idiazabal lurraldea" - " Artzain txaboletara bisita" - "Irrien Lagunekin egunpasa"

Ikastetxe eta beste kolektiboentzako egitarau didaktikoak: - "Zeraingo historian zehar ibilalditxoa" - "Energia bigunen erabilera" - "Nekazal produktuen eraldaketa": gazta, eztia,... - "Zerain Proiektua ezagutu": ondarearen berreskuraketan oinarritutako nekazal garapeneko proiektua

ONLINE ERRESERBAK

  • HERRI MUSEOA

Museoak Zeraingo herriaren nahiz inguruko beste herri txiki euskaldun baten bizimoduaren eta ohituren bilakaera azaltzen du. Atal desberdinetan, herriaren biziraupen prozesu historikoa adierazten duten tresna, haltzari, lanabes, dokumentu etb. biltzen dira.

  • LARRAONDOKO ZERRATEGI HIDRAULIKOA

Euskal Herrian uraren indarrari erabilpen ugari eman izan zaio eta Zeraingo Larraondo baserrian ere, uraren indarraz baliatzen ziren, beste batzuen artean, zerrategiko lanak egiteko. XIX. mende amaieran eraikia, gaur egun oraindik martxan ikus daiteke. Uraren indarrak bi zerra, tornua, zepiloa, esmerila, deztera, taladroa, ola eta errota mugitzen ditu. Bertaratu nahi duen edonork asteburu eta jaiegunero eguerdiko 12etan, Zeraingo Turismo Bulegora gerturatu besterik ez du (gainontzeko egunetarako aurrez hitzordua hartu behar izaten da). Nahi izanez gero, segidan, Aizpeako meategietara jarraituko du bisita gidatuak.

  • BURDINAREN MENDIA

Azpittako meategia eta adieraztegia Euskal meatzaritza ulertzeko meategi honek garrantzi handia du. Eremu txiki eta bildu batean mea ustiatzeko era (harrobiak eta meazulo), garraiobideak (herrestabideak, errailak, trenbideak, kableak,...), kiskaltze labe ikusgarriak eta langintza osagarrien aztarna ugari dago. Bisitak hiru zati ditu; Aizpitta adieraztegia,labeetako bira eta galeria.

  • 1711ko KARTZELA

Zeraingo kartzela edo ziega hau, udaletxearekin batera eraiki zuten 1711 urtean. Garaiko egoeraren adierazgarri, presoak lotzeko zepo eta eskuburdinak aurkituko ditugu. Gipuzkoan geratzen den XVIII. mendeko kartzela bakarra da Zeraingoa.

ZERAIN BURDINAREN MENDIA Francisco de Goyaren eskultura Artisautza produktuak, denda San Blas Ermita Andra Mari Jasokundea Bolatokia Bagoneta Turismo Bulegoa Larraondoko Zerrategi Hidraulikoa Jauregi Aizpeako Meategiak
Tokia
 Exterior
Lehentasunezko publikoa
 
Data
 2017-04-09 / 2017-04-10
Erreserba
No
Bola-jokoak tradizio handia du Zerainen eta horren erakusgarri egun osorako bolatea antolatu...

Inguruko argibide turistikoa

Goierriko Natura eta Senderismo ibilbideak

 

Goierriko Natura eta Senderismo ibilbideak

Goierriko Mapa Turistikoa

Ongi etorri GOIERRIKO eskualdera

Goierriko eskualdea, 18 udalerriz osatua (Altzaga, Ataun, Gabiria, Idiazabal, Lazkao, Mutiloa, Ordizia, Segura, Zegama, Arama, Beasain, Gaintza, Itsasondo, Legorreta, Olaberria, Ormaiztegi, Zaldibia eta Zerain), Euskadiko bihotzean kokatzen da, Gipuzkoa hegoekialdean, Araba eta Nafarroarekin muga eginaz.

Trikuharrien artetik paseatu, Aralar eta Aizkorri-Aratz Parke Naturaletan ibili, perretxikoak bildu, baserri bat bertatik bertara ezagutu, euskaraz hitz egiten entzun, Idiazabal gazta dastatu eta familia-upategi batean sagardoa dastatu, mendi-bizikletaz ibili edo zaldian ibili... Goierriko eskualdeak atsegin handiz eskaintzen dizkizun aukera paregabeen artetik batzuk dira.

Goierrin ere, historiaz eta arteari buruz zerbait ikas dezakegu; giza aztarnik zaharrenak mendialdean aurkitu dira: bai Aralarren, bai Aizkorrin, milaka urte dituzten tumulo eta menhirrak ikus ditzakegu.

Goierriko eskuliburua 2015 (PDF)

Gipuzkoa %100 eskuliburua (PDF)

GureGipuzkoa argazkiak partekatzeko dohaineko webgune bat da, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Zuzendaritzak sortu eta bultzaturikoa. Bertan dauden Goierriko argazkiak ezagutu nahi badituzu, Gure Gipuzkoa.

"XIX. mendeko albuma" Euskal Herriari buruzko 4.000 irudi inguru dituen kultur webgune bat da. Irudiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren funtsetakoak dira eta kultur zentro desberdinetan daude kokatuta. Goierriko zenbait herrik XIX.mendean zuten itxura ezagutu nahi baduzu: Zerain, Zegama, Ataun, Ordizia, Beasain, Idiazabal, Ormaiztegi eta Segura.

Goierri Flickr-en.

Erlazionatutako ibilbideak

Berriak

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Zeraingo Udala
  • Telefonoa: 943 801 505
  • E-maila: turismobulegoa@zerain.com
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Herriko plaza, s/n. 20214 - Zerain - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

Herri Museoa (2009-01-01 / 2020-12-31)
  Goizez Arratsaldez
As 10:30-13:30 15:30-18:30
Ar 10:30-13:30 15:30-18:30
Az 10:30-13:30 15:30-18:30
Og 10:30-13:30 15:30-18:30
Or 10:30-13:30 15:30-18:30
La 11:00-14:00 16:00-19:00
Ig 11:00-14:00 16:00-19:00
Jaiegunak 11:00-14:00 16:00-19:00
Larraondoko Zerrategia (2012-01-01 / 2020-12-31)
  Goizez Arratsaldez
La 12:00-13:00 Itxita
Ig 12:00-13:00 Itxita
Jaiegunak 12:00-13:00 Itxita
Burdinaren Mendia (2012-07-01 / 2020-08-31)
  Goizez Arratsaldez
La 12:00-14:00 Itxita
Ig 12:00-14:00 Itxita
Jaiegunak 12:00-14:00 Itxita

SARREREN PREZIOA

Sarrera doan: 0 eta 5 urte bitarteko umeak eta BETIZU Murriztua: NEKATUR, HIRUKIDE eta ELHUYAR BAZKIDEAK

Herri Museoa Helduak: 3 € Haurrak (5-14): 1,50 €

Ikastetxeak: 1.50 € Taldeak (15 lagunetik gora): 2 €

Larraondo zerrategi hidraulikoa Helduak: 2 € Haurrak (5-14): 1.50 € Taldeak (15 lagunetik gora): 1.50 €

Burdinaren mendia (adieraztegia + labeetako bira + galeria) Helduak: 6.50 € Haurrak (5-14): 4 € Taldeak (15 lagunetik gora): 4 € 1711ko kartzela Orokorra: 1 €

Asteburu eta jai egunetako bisita berezia: zerrategia + burdinaren mendia: Helduak: 7 euro. Haurrak: 4 euro. Taldeak (15 lagunetik gora): 5 euro. Ikastetxeak: 4 euro

ERRESERBAK ONLINE

EKIPAMENDUAK ETA ZERBITZUAK

  • Hizkuntza: katalana
  • Hizkuntza: frantsesa
  • Hizkuntza: ingelesa
  • Hizkuntza: euskara
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Argitalpen propioak
  • Gida didaktikoak
  • Hitzaldi-Aretoa
  • Turismo informazio bulegoa
  • Kanpoko ibilbideak
  • Haur parkea kanpoan
  • Lorategia
  • Denda
  • Lehiatila / Kontsigna
  • Jatetxea
  • Kafetegia
  • Atseden lekuak
  • Ikusmen urria dutenentzako egokitutako edukiak
  • Aterpetxea
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2017 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.