Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

 

Pasaiako etxe tipikoa da eta Badiarako zuzeneko bidea du. XVII. mendean eraiki zen eta Victor Hugok 1843an Pasaian egindako egonaldian bertan hartu zuen ostatu.

Victor Hugo liluratu zuen hemeretzigarren mendeko Pasaiaren esentziaz gozatuko dugu "Victor Hugo, oroimenera bidaia" erakusketari esker. Merezitako omenaldia, Hugok utzitako marrazki eta idazlan baliotsuei ez ezik, historian zehar idazle bikain honen omenez beren aztarna utzi duten haiei ere bai.

Hiru solairuetan dauden edozein balkoi korritutatik Victor Hugo inspiratu zuen badia bera ikusteko aukera izango dugu. Horri erreparatuz idatzi zituen Pasaian izandako egonaldiko idatziak eta grabatuak. Pasaiak Victor Hugo txundituta utzi zuen eta Pasaiarekin maitemindu egin zen. Utz iezaiozu gida izaten eta hurbil zaitez Pasaiaren erromantizismoa bizitzera.

Victor Hugoren etxean hurrengoa aurkituko dugu:

  • Turismo Bulegoa.
  • Museo-aretoa: Victor Hugo liluratu zuen hemeretzigarren mendeko Pasaiaren esentziaz gozatuko dugu "Victor Hugo, oroimenera bidaia" erakusketari esker. Merezitako omenaldia, Hugok utzitako marrazki eta idazlan baliotsuei ez ezik, historian zehar idazle bikain honen omenez beren aztarna utzi duten haiei ere bai.
  • Aldi baterako erakusketa-aretoa.

Foiletua

 

Victor Hugo etxea Pasai Donibane

2009-01-01 / 2020-12-31

Victor Hugoren logelaVictor Hugo oroimenera bidaia erakusketak Victor Hugo etxea lehen aldiz an ireki zenez geroztik urte guzti hauetan zehar bertakoak izan diren...
Tokia
 Interior
Lehentasunezko publikoa
 Taldeak
Data
 2009-01-01 / 2020-12-31
Erreserba
Bisita gidatua...

Inguruko argibide turistikoa

Pasaia eta inguruak

Pasaia, arrantza -eta marinel- herria, bertan balearen harrapaketa, merkataritza eta bere ontziolak Ondartxo, Itsas Kulturaren zentroan daude ikusgai, eta bertan, bisitariak aukera izango du erriberako arotzek, belaunaldiz belaunaldi igorritako teknikei jarraituz, antzinako ontzi baten kopia nola egiten duten ikusteko.

Nabarmentzekoak dira bere marinel gastronomia eta garrantzia arkitektoniko eta historiko handiko eraikinak, esate baterako, Santa Ana Ermita, San Joan Bataiatzailearen Eliza, Santutxoa, Victor Hugo etxea, Blas de Lezo marinelaren etxea, eta San Pedroko hilerria, 1457ko parrokia-elizaren portada erromaniko eta gotikoak mantendu dituena, eta Kultura Ministeritzak Monumentu izendatu dituena. Portada horien aurretik, hain zuzen ere, pasa behar dute Done Jakue bidearen pelegrinek Donostiarako bidean

Pasaiako, Errenteriako, Lezoko eta Oiartzungo udalerriek eskualdea osatzen dute. Gune estrategikoan kokatua dago Oarsoaldea, Frantziako mugatik oso kilometro gutxitara dagoen Bidasoa-Txingudiko eskualdearen eta Gipuzkoako hiriburuaren, Donostiaren, artean.

Informazio gehiago:
www.oarsoaldea-turismo.net

Turismo Bulegoa

Victor Hugo etxean bertan, lehenengo solairuan, Pasaiako turismo bulegoa aurkitzen da

Erlazionatutako ibilbideak

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Obra Social Kutxa-Oarsoaldea
  • Telefonoa: 943 34 15 56
  • E-maila: turismo.pasaia@oarsoaldea.net
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Donibane, 63, 20110
    Pasai Donibane - Pasaia - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

Neguko ordutegia (2010-09-01 / 2020-06-30)
  Goizez Arratsaldez
As Itxita Itxita
Ar 10:00-14:00 16:00-18:00
Az 10:00-14:00 16:00-18:00
Og 10:00-14:00 16:00-18:00
Or 10:00-14:00 16:00-18:00
La 10:00-14:00 16:00-18:00
Ig 10:00-14:00 Itxita
Jaiegunak 10:00-14:00 Itxita
Udako ordutegia (2013-07-01 / 2020-08-31)
  Goizez Arratsaldez
As 09:00-14:00 16:00-19:00
Ar 09:00-14:00 16:00-19:00
Az 09:00-14:00 16:00-19:00
Og 09:00-14:00 16:00-19:00
Or 09:00-14:00 16:00-19:00
La 09:00-14:00 16:00-19:00
Ig 09:00-14:00 16:00-19:00
Jaiegunak 09:00-14:00 16:00-19:00

SARREREN PREZIOA

Doako sarrera

Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2017 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.