Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

Iriarte Erdikoa etxea, Zumalakarregi Museoa gaur egun, XVII. mendeko baserri tipikoa da. Bertan bizi izan zen Zumalakarregi familia, eta bertako bi partaide ezagunenak Tomas jeneral karlista eta bere anaia Miguel Antonio politiko liberala izan ziren.

Museo XIX.mendeko euskal herriaz gozatzeko eta ezagutzeko erreferentzia zentroa da. Gaur egungo gizartea ulertu eta ezagutzeko beharrezkoa den garaira bidaia dinamiko bat proposatzen digu.

Erakusketak XIX.mendean zehar euskal gizarteak jasandako arrazoi, puntu nagusi eta Euskal Herrian emandako gerrate karlisten ondorioak azaltzen ditu.

Erakusketa iraunkorrean zehar garai honetan gertatutako aldaketa garrantzitsuenak hobeto ulertzen lagunduko dizuten grabatuak ikusi ahal izango dituzu.

Museoa kanpoaldetik Museoa barrutik Aurelio Arteta, "Euskal erromeria" Henningsen Ander Deunaren jaiak ospatzeko doako bisita gidatuak eskainiko ditu museoak asteburu honetan ere
Tokia
 Interior / Exterior
Lehentasunezko publikoa
 Familiak, Umeak: 6-10 urte , Umeak: 4-6 urte
Data
 2017-04-29 / 2017-04-29
Erreserba
Liburuaren Eguneko Ospakizuna - Apirilak Tailer didaktikoa - urteko haurrei zuzendutaInguruan ditugun landareak ezagutzeko gure belar...
Tokia
 Exterior
Lehentasunezko publikoa
 Orokorra
Data
 2017-05-06 / 2017-05-06
Erreserba
Maiatzak VIII Bide Berde Eguna Mutiloa - Ormaiztegi ospatuko dugu Aurtengo edizioan inguruan ditugun landareak eta hauen erabilera desberdinak...

Inguruko argibide turistikoa

Goierriko Natura eta Senderismo ibilbideak

 

Goierriko Natura eta Senderismo ibilbideak

Goierriko Mapa Turistikoa

GoierriOngi etorri GOIERRIKO eskualdera

Goierriko eskualdea, 18 udalerriz osatua (Altzaga, Ataun, Gabiria, Idiazabal, Lazkao, Mutiloa, Ordizia, Segura, Zegama, Arama, Beasain, Gaintza, Itsasondo, Legorreta, Olaberria, Ormaiztegi, Zaldibia eta Zerain), Euskadiko bihotzean kokatzen da, Gipuzkoa hegoekialdean, Araba eta Nafarroarekin muga eginaz.

Trikuharrien artetik paseatu, Aralar eta Aizkorri-Aratz Parke Naturaletan ibili, perretxikoak bildu, baserri bat bertatik bertara ezagutu, euskaraz hitz egiten entzun, Idiazabal gazta dastatu eta familia-upategi batean sagardoa dastatu, mendi-bizikletaz ibili edo zaldian ibili... Goierriko eskualdeak atsegin handiz eskaintzen dizkizun aukera paregabeen artetik batzuk dira.

Goierrin ere, historiaz eta arteari buruz zerbait ikas dezakegu; giza aztarnik zaharrenak mendialdean aurkitu dira: bai Aralarren, bai Aizkorrin, milaka urte dituzten tumulo eta menhirrak ikus ditzakegu.

Goierriko eskuliburua 2015 (PDF)

Gipuzkoa %100 eskuliburua (PDF)

GureGipuzkoa argazkiak partekatzeko dohaineko webgune bat da, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Zuzendaritzak sortu eta bultzaturikoa. Bertan dauden Goierriko argazkiak ezagutu nahi badituzu, Gure Gipuzkoa.

"XIX. mendeko albuma" Euskal Herriari buruzko 4.000 irudi inguru dituen kultur webgune bat da. Irudiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren funtsetakoak dira eta kultur zentro desberdinetan daude kokatuta. Goierriko zenbait herrik XIX.mendean zuten itxura ezagutu nahi baduzu: Zerain, Zegama, Ataun, Ordizia, Beasain, Idiazabal, Ormaiztegi eta Segura.

Goierri Flickr-en.

Erlazionatutako ibilbideak

Berriak

Bisiten liburua / Bidali zure iradokizuna

  • 2010-12-21

    Kaixo! Pasa den asteburuan museo honetan izan ginen. Benetan interesgarria iruditu zitzaigun. Pena da Goierri bertan bizi eta orain arte txoko berezi honetara hurbildu ez izana. Esan zigutenez, 21 urte daramatza ateak irekita!!! Segi lanean lagunok!

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Telefonoa: Tel.: +34 943 889 900     
    Fax.: +34 943 880 138
    43.043063
  • E-maila: mzumalakarregi@gipuzkoa.eus
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Muxika egurastokia 6
    20216 - Ormaiztegi - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

Martxoa - Urria Ordutegia (2016-03-01 / 2017-10-31)
  Goizez Arratsaldez
Az 10:00-14:00 16:00-19:00
Og 10:00-14:00 16:00-19:00
Or 10:00-14:00 16:00-19:00
La 10:00-14:00 16:00-19:00
Ig 10:00-14:00 16:00-19:00
Jaiegunak 10:00-14:00 16:00-19:00

SARREREN PREZIOA

Sarrera Doan: Ostegunero, 0-12 urte, Gazte txartela, ICOM bazkideak, Museokin lotutako profesionalak eta elkarteak, Beste gaitasun batzuk dituzten pertsonak, Irakasleak eta gidariak, Langabetuak

Orokorra: 3,00 €

Murriztua: 1,50  € (Ikasleak, Taldeak, Jubilatuak, Langabetuak, Nekatur-eko bezeroak  -Nekazalturismoa elkartea. Euskadiko nekazal eta landa etxeak-. Eusko Ikaskuntzako bazkideak -erakunde zientifiko kulturala-.  Hirukide bazkideak (Kide ugariko familien elkarteetako Euskadiko federazioa).

Bisita gidatuak:1,00 €

Bisita bateraturako eskaintza: Igartubeiti Baserri Museoarekin bisita bateraturako bonoa: 5 € (Bisita gidatua barne)

Txango gidatuak: 'Ormaiztegiko meatze egiturak' eta ' Goizerriko Meatze Paisaiak': 2€ eta 4€ (hurrenez hurren)

Ibilbide bateratuak: 'Zumalakarregi Anaiak eta Joxe Miel Barandiaran' eta 'Iraganean bidaia': 4€ eta 5€ (hurrenez hurren)

Bisita bateraturako eskaintza: Igartubeiti Baserri Museoarekin eta Untzi Museoarekin: 7 € (Bisita gidatua barne)

EKIPAMENDUAK ETA ZERBITZUAK

  • Informazio puntua
  • Hizkuntza: euskara
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Argitalpen propioak
  • Gida didaktikoak
  • Ikertzaileen gela
  • Liburutegia
  • Haur parkea kanpoan
  • Lorategia
  • Denda
  • Lehiatila / Kontsigna
  • Atseden lekuak
  • Ikusmen urria dutenentzako egokitutako edukiak
  • Barne ibilbide egokitua
  • Igogailua
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2017 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.