Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading
  • Hasiera |
  • Museo guztiak |
  • Iturraran Parketxea, Pagoetako Informazio Puntua eta Agorregiko Burdinola eta Errotak
Rss

Iturraran Parketxea, Pagoetako Informazio Puntua eta Agorregiko Burdinola eta Errotak

Iturraran XVIII. mendeko jatorrizko egurrezko egitura mantentzen duen baserri ederra da eta bisitarientzako harrera-gunea izateaz gain, Pagoetako Parke Naturalaren interpretazio-zentroa ere bada.

 
Pagoetako ingurune fisikoa eta etnografikoa ezagutarazten laguntzen duen erakusketa iraunkorra, tailer didaktikoa eta euskarri interaktiboak aurkitzen dira Iturraranen. Hauei esker, naturaren eta giza jardueren arteko orekaren berri izango du bisitariak.
----------------------------------------------------------------------------
Kontaktua
Koordenadak: X 568369, Y 4789093
Tel: 943 83 53 89
Email-a: iturraran@gipuzkoamendizmendi.net
----------------------------------------------------------------------------
Nola iritsi Iturraran Parketxeara
  1. Zudugarai gainean (Orioko gaina ere deitua) Zarautz eta Orio elkartzen dituen N-634 utzi eta Gi-2631 errepidea hartu behar da.
  2. Gi-2631 errepidea Aia-Villabona norabidean hartu ondoren, beste 4 kilometro jarraitu eta ezkerretara Iturraran Parketxea jartzen duen seinalea aurkitzen da.
  3. Bi aparkaleku ditu, bidegurutzean bertan autobusentzakoa eta 300 metrotara kotxeentzakoa.
  4. Kotxeen aparkalekutik 150 metrotara dago Iturraran Parketxea, informazioko "i" seinaleari jarraituz.
----------------------------------------------------------------------------

Goi-denboraldiko ordutegia: uztaila, abuztua eta iraila

  • Asteartetik ostiralera 10:00 - 14:00 h eta 16:30 - 18:30 h.
  • Larunbat, igande, jaiegun eta zubiak 10:00 - 14:00 h.

----------------------------------------------------------------------------

GIPUZKOA GEROZTIK. Historia Museo birtuala

Iturraran, Pagoetako Informazio Zentrua Iturrarango Lorategi Botanikoa Orkatza Pagoetako Paisaia Lorategi Botanikoa udazkenean

Inguruko argibide turistikoa

INGURUMEN HEZKUNTZA PROGRAMA

Pagoetako Parke Naturalean, natur-ondarea eta baliabideen ustiapena besotik helduta doaz. Hala, bai animalia eta landareen ezagutza, zein denboraren zimurretan galdutako hainbat ustiapenen ulermena helburu duten ikastetxeei zuzendutako hainbat jarduera eskaintzen dira. Horretarako, erleen mundua, elikaduraren aurpegi eta bide ezberdinak, ekosistemen osagaiak, Agorregiko burdingintza eta errotaritza, gure eskaintzaren oinarrizko edukiak izango dira.

.
Kontakturako informazioa:

  • Telf: 943835389
  • iturraran@gipuzkoamendizmendi.net

PDFa jaitsi

 

Erlazionatutako ibilbideak

Berriak

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioa - Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Telefonoa: Teléfono: 943 83 53 89
  • E-maila: iturraran@gipuzkoamendizmendi.net
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Pagoetako Parke Naturala S/N
    - Aia - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

Iturraran Parketxea - Pagoetako Parke Naturaleko informazio gunea (Uztaila, Abuztua eta Iraila) (2009-01-01 / 2020-12-31)
  Goizez Arratsaldez
Ar 10:00-14:00 16:30-18:30
Az 10:00-14:00 16:30-18:30
Og 10:00-14:00 16:30-18:30
Or 10:00-14:00 16:30-18:30
La 10:00-14:00 Itxita
Ig 10:00-14:00 Itxita
Jaiegunak 10:00-14:00 Itxita

SARREREN PREZIOA

Arrunta
· Helduak: 1 €
· Haurrak (5-12 urte): 0,50 €
OHARRA: informazio eskaera doakoa, erakusketa ikusteko sarrera da ordaindu beharrekoa.
 
Sarrera + 45 minutuko bisita gidatua baserriari buruz
· Helduak: 2 €
· Haurrak (5-12 urte): 1,50 €

EKIPAMENDUAK ETA ZERBITZUAK

  • Liburutegia
  • Kanpoko ibilbideak
  • Lorategia
  • Denda
  • Kafetegia
  • Atseden lekuak
  • Igogailua
  • Sarrera egokitua
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2017 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.