Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

Igartubeiti Baserri Museoak, euskal baserriaren historia, bilakaera eta bertan bizi diren biztanleen eguneroko bizimodua erakusten du.

Euskal baserriaren Urrezko Aroaren eta XVI eta XVII. mendeetako zurezko arkitekturaren eredu ezin hobea da. Bisitak, garai hartako giroa, altzariak eta tresnak ezagutzeko aukera eskaintzeaz gain, XVI. mendeko habe luzeko dolare bat lanean ikusteko beta ematen digu.

Interpretazio zentroak euskal baserriaren historia, ezaugarriak, erabilera eta bilakaera erakusten dizkigu baliabide expografiko berrienak erabiliz.

GIPUZKOA GEROZTIK. Historia Museo birtuala

 

Igartubeiti Baserri Museoa Kanpotik Haurrak Igartubeitiko Baratza lantzen "Baserriaren eraikuntza" tailerra

2017-06-10 / 2017-10-01

haria galtzenIgartubeiti Baserri Museoan ekainaren etik urriaren era ikusgai izango den erakusketa honek zuntza adierazpen artistiko gisa aldarrikatzen du...
Tokia
 Exterior
Lehentasunezko publikoa
 
Data
 2017-06-25 / 2017-06-25
Erreserba
Ecoprint tailerra IgartubeitinYolanda Sanchezek eskainiko du helduei eta gazteei zuzendua ekainak ean etatik etara Urriak erarte Igartubeiti Baserri Museoan...
Tokia
 Interior / Exterior
Lehentasunezko publikoa
 
Data
 2017-06-25 / 2017-06-25
Erreserba
"Haria galtzen" erakusketara bisita gidatua IgartubeitinMaria Zubizarretaren eskutik erakusketan bere artelana ikusgai duen artistarekin ekainak ean goizeko etanIgartubeiti Baserri Museoan...

Inguruko argibide turistikoa

Ongi etorri UROLA GARAIA eskualdera

Urola Garaia eskualdea Gipuzkoa hegoaldean dago kokatuta, Aizkorriko Parke Naturalaren oinetan, eta Legazpi, Urretxu, Zumarraga eta Ezkio-Itsaso herriek osatzen dute. Eskualdean indar handia du industriak, burdinaren hastapenak, nekazal eta artzantza guneak ekitaldi kultural zein gastronomikoetan bistakoak dira.

Bisitariak bere egonaldia atsegin eta ahaztuezin izateko beharko duen guztia topatuko du Urola Garaian: kultur ibilbideak, mendi txangoak,museoak, monumentuak, industria ondarea, lo egiteko toki xarmangarriak, gastronomia aukera ezin hobea eta ospakizun eta jai sorta aparta. Dena prest Gipuzkoa sakoneko txoko hau ezagutzera animatzen diren guztien gozamenerako.

Urola Garaiko eskuliburua (PDF)

Gipuzkoa %100 eskuliburua (PDF)

GureGipuzkoa argazkiak partekatzeko dohaineko webgune bat da, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Zuzendaritzak sortu eta bultzaturikoa. Bertan dauden Urola Garaiko argazkiak ezagutu nahi badituzu, Gure Gipuzkoa.

"XIX. mendeko albuma" Euskal Herriari buruzko 4.000 irudi inguru dituen kultur webgune bat da. Irudiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren funtsetakoak dira eta kultur zentro desberdinetan daude kokatuta. Urola Garaiko zenbait herrik XIX.mendean zuten itxura ezagutu nahi baduzu: Legazpi, Urretxu, eta Zumarraga.

Urola Garaia Flickr-n.

Erlazionatutako ibilbideak

Berriak

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Telefonoa: Tel.: +34 943 722 978 Fax.: +34 943 880 138
  • E-maila: igartubeiti@gipuzkoa.net
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Ezkio Bidea. 1.km
    20709 EZKIO-ITSASO - Ezkio-Itsaso - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

SARREREN PREZIOA

Sarrera Doan: Ostegunero, ICOM-eko kideak, 10 urtetik beherakoak eta Betizu bazkideak.Orokorra: 3,00 €Murriztua: 1,50 € (ikasle, talde, jubilatu, langabe, Nekatur-eko bezero, Eusko Ikaskuntza eta Hirukide bazkideak):Bisita gidatuak: 1,00 €Bisita bateraturako eskaintza: Zumalakarregi Museoarekin bisita bateraturako bonoa: 5 €

EKIPAMENDUAK ETA ZERBITZUAK

  • Hizkuntza: frantsesa
  • Hizkuntza: ingelesa
  • Hizkuntza: euskara
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Argitalpen propioak
  • Hitzaldi-Aretoa
  • Gela didaktikoa
  • Kanpoko ibilbideak
  • Haur parkea kanpoan
  • Lorategia
  • Denda
  • Lehiatila / Kontsigna
  • Salmenta makinak
  • Atseden lekuak
  • Igogailua
  • Sarrera egokitua
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2017 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.