Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

Bizi ezazue esperientzia berri bat Ekainberrin. Ordu batzuetan Madelein aroan Ekaingo marrazki zoragarriak egin eta bertan bizi izan zen giza talde hura bezala sentituko zarete. Haien kobazuloan eta munduan sartuko zarete, marrazkiak egingo dituzue garai hartako teknikak eta materialak erabiliz, ehiza egiten zuten moduaz gozatuko duzue edo nahiago baduzue sua haien modura egingo duzue. Ekainberri, hori eta gehiago delako.

Ekainberriren barrualdean, espazio-mugen kontzientzia galduko dute zuen begiek. Iluntasunak soinuak eta tenperaturak beste garai eta leku batetara eramango zaituztete. Pasabideak, egoki argiztatua, erreplika osoan barrena ibiltzera gonbidatzen du, eta pixkanaka-pixkanaka orain 13.000 urte gizakiak egin zituen irudiez jabetuko zarete.

Erreplika honi esker, 2008an UNESCOk Gizateriaren Munduko Ondare izendatu zuen, euskal paleolito aroko ondare artistiko hau ikusi, ezagutu eta sentitu dezakegu.

GIPUZKOA GEROZTIK. Historia Museo birtuala

GIPUZKOA GEROZTIK. Historia Museo birtuala

 

Ekainberri Ekainberriko Panel Haundia Ekainberri Ekainberri Ekainberri Ekainberri Ekainberri
Tokia
 Interior
Lehentasunezko publikoa
 Orokorra
Data
 2010-01-01 / 2020-12-31
Erreserba
Caballo de EkainberriEkain haitzuloa Madeleine aroko labar-pinturengatik ezaguna an aurkitu zuten Milurteko luzeetan zehar ezkutuan egon ziren pintura horiek...

Inguruko argibide turistikoa

Urola Erdia by egizuOngi etorri UROLA ERDIA eskualdera

Urola Erdia Gipuzkoako erdialdean dagoen eskualdea da. Gaur egun ia 30.000 biztanle biltzen ditu, Azpeitia (herri nagusia), Azkoitia, Zestoa, Errezil eta Beizamako udalerriek osatzen dute eskualdea. Azpeitia eta Azkoitia, Loiolako Santutegia, Euskal Trenbidearen Museoa, Zestoako bainuetxea...bezalako guneek sorpresaz betetzen dute Urola ibaiak zehartzen duen eskualdea.

Ezagutu ezazu Urola Erdia. Euskadiren bihotzean dagoen lurralde honetan euskal nortasunaren muinera eramango zaitugu aparteko esperientzien bidez. Urolara etor zaitezen proposamen batzuk ditugu. Horiei esker hemengo ondare historiko-monumental aberatsa, natur ingurunea, euskara eta bertako kultura ezagutuko dituzu eta biztanleen abegikortasunaz gozatu.

Urola Erdira etorriz gero ezin bertako bide berdeak ezagutu gabe utzi: Izarraitz, Errezilgo harana...

Esperientzia berdingabea izango da Euskal Herriaren kutsua duen eskualde bat ezagutu nahi dutenentzat, aldi berean denek ongi pasatzeko eskaintzak ere ezagutuko dituzte. Parte hartu esperientzia berdingabe honetan eta bizi Urola.

Urola Erdiko eskuliburua (PDF)

Gipuzkoa %100 eskuliburua (PDF)

GureGipuzkoa argazkiak partekatzeko dohaineko webgune bat da, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Zuzendaritzak sortu eta bultzaturikoa. Bertan dauden Urola Erdiko argazkiak ezagutu nahi badituzu, Gure Gipuzkoa.

"XIX. mendeko albuma" Euskal Herriari buruzko 4.000 irudi inguru dituen kultur webgune bat da. Irudiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren funtsetakoak dira eta kultur zentro desberdinetan daude kokatuta. Urola Erdiko zenbait herrik XIX.mendean zuten itxura ezagutu nahi baduzu: Azpeitia, Azkoitia, Zestoa, Errezil eta Beizama.

Urola Erdia Flickr-en.

Erlazionatutako ibilbideak

Berriak

Bisiten liburua / Bidali zure iradokizuna

  • 2010-03-31

    Kaixo!! Izugarri gustatu zaigu Ekainberri. Oso gomendagarria!!

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Ekain Fundazioa
  • Telefonoa: Tel.: 943 86 88 11
  • E-maila: info@ekainberri.com
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Portale kalea 1, 20740 Zestoa
    - Zestoa - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

SARREREN PREZIOA

  • Helduak: 6 €
  • 6 urtetik beherakoak: doan*
  • 18 urtetik beherakoak, ikasle eta jubilatuak: 5 €
  • Betizu: -%20
  • Taldeak: -%10**
  • Familia ugaria: -%10
  • EAEko Eskola Publikoko irakasleak: doan
  • ICOM: doan

Bisita gidatu bakoitzean 20 pertsona sartzen dira gehienez

* Ordaintzen duen bisitari bakoitzetik sei urte baino gutxiagoko bi bisitari

** Hamaseigarren pertsonetik aurrera hogeigarrenera arte

EKIPAMENDUAK ETA ZERBITZUAK

  • Liburutegia
  • Turismo informazio bulegoa
  • Kanpoko ibilbideak
  • Lorategia
  • Denda
  • Lehiatila / Kontsigna
  • Salmenta makinak
  • Atseden lekuak
  • Igogailua
  • Sarrera egokitua
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2017 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.