Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

San Telmo Museoa, 1902an inauguratua, Euskadiko zaharrena da, eta ekarpen intelektual eta ondare aberats batekin sartu da XXI. mendean. 2004tik 2011ra bitarte egindako zabalkuntzari eta birgaitzeari esker, museoa beste helburu batzuekin zabaldu da, elkarrizketara eta eztabaidara irekitako diziplina anitzeko ikuspegi batean oinarrituta. Museoa ez ezik, jakintza zabaltzeko eta pentsamendua sortzeko gunea ere bada San Telmo. Oraina ulertzeko eta iraganarekin eta sustraiekin topo eginez etorkizuna eraikitzeko tresna. Etorkizuneko belaunaldietarako oroimena izateaz gain, museoak zaintzen duen ondare-aberastasun hori babesteko eta herritarrei jakitera emateko ardura hartzen du bere gain, guztiok ondare hori erabil dezagun eta horretaz balia gaitezen. Euskal gizartearen historia eta bilakaeraren bilduma adierazgarrienak kontserbatzeko, osatzeko eta handiagotzeko erantzukizuna du San Telmo Museoak.

San Telmo Museoaren gizarte-izaera osatzeko, formatu handiko aldi baterako erakusketak eskainiko dira. Erakusketa horien gaiak tokiko, nazioko eta nazioarteko oroimen eta ondare kulturalari, sozialari eta artistikoari lotuta egongo dira. Areto berriei esker, Museoak 1.000 m2 inguruko azalerako espazioa du (eraikin berria eta komentuko kaperak barnean hartuta), eta erakusketa-programa zabala garatuko da bertan.

 

Erakusketa iraunkorra

Erakusketa honek gizabanakoak gizartean izan duen bilakaera du ardatz, piezen aukeraketa bat eta ikus-entzunezko baliabideak eta baliabide interaktiboak bateratzen ditu, elkarren artean osagarri direnak euskal gizartearen bilakaeraren inguruan diskurtso bat osatzeko, bere jatorritik, gaur egunera arte.

Gehienbat museoko bildumetan oinarrituz, bere ondare garrantzitsuena osatzen dutenak, baina baita beste museo eta erakundeen objektu, pieza eta irudiekin ere, erakusketak, sail desberdinetan antolatua, diziplina anitzeko begirada eskaintzen du, museoa bisitatzen duen pertsona bakoitzak euskal gizartearen inguruko bere ikuspegi propioa, oinarriduna eta kritikoa, eraiki ahal izateko gakoak eskaini nahi direlarik.

Museoaren aro berri honetan, erakusketa iraunkorreko aretoak komentuko eraikinean aurkitzen dira gehienbat, nahiz eta industrializazioari buruz hitz egitean, eraikin berrira igarotzen den, aldi baterako erakusketen gainean kokaturik dagoen areto argia hartuz. Nabarmendu daiteke, areto honetako pieza ugari azken urteetako eskuraketak direla, urte horietako oroimena bildu eta erakusteko ondare berrien bilaketa lana egin delarik, enpresa, denda eta partikularrei esker.

Guztira, erakusketa iraunkorrak 2.100 metro koadro hartzen ditu eta lehen bisitatu ezin ziren hainbat espazio irabazi dira, besteak beste koroa.

Erakusketa eremu desberdinetan antolatzen da:

  • HISTORIA ETA ERRONKAK Museoaren bisita elizan hasten da, monumentu-gune bat, non ikus-entzunezko ikuskizun batek eraikinaren bilakaera historikoa hiriarekin erlazionatuz azaltzen duen, baita elizan bertan aurki daitezken elementu bereziak ere: XVI. mendeko hormako margolanak, sortzaileen kripta, aitorlekuak... Hori guztia "Komentutik museora" izenburua duen ikus-entzunezko baten bidez azaltzen da, gaur egungo euskal gizarteak dituen erronka desberdinen aurkezpenarekin bukatzeko. Gai hauen aurkezpenak gizabanakoak bere inguruan esku hartzeko eta bere etorkizunaren eraikuntzan parte hartzeko duen gaitasuna azpimarratzeko helburua du, hausnarketa eta eztabaida sustatzen duen mahai interaktibo bat erabilita.
  • ESPIRITUALTASUN ZEINUAK Euskal herritarrek heriotzaren inguruko errituei eta arbasoen gurtzari eutsi diete mendeetan zehar. Kanposantu eta bideetako hilarriak eta eliza batzuetako argizaiolak gaur egunera arte iritsi dira. San Telmon, aztarna hauek erakusten diren bilgune bilakatzen da klaustroa, museoak disko-formako hilarri bilduma garrantzitsu bat baitu.
  • AZTARNAK OROIMENEAN Beste kultura batzuekin topaketa, ingurunera egokitzea, mugak... hain gaur-gaurkoak diruditen erronkak gure arbasoen egunerokotasunaren parte izan ziren. Gune honetan Euskal Herriaren eraketa eta garapenean giltzarri izan diren une eta gertaera garrantzitsuen inguruko hausnarketa bat aurkezten da, historiaurrean hasi eta XVIII. mendera arte, eta bere bilakaeran aztarna utzi dutenak.
  • MODERNITATEAREN HASIERA XIX. eta XX. mendeak eraldaketa handiko garaiak izan ziren Euskal Herrian, gaurko gizartea nola osatzen den ulertzeko gakoak biltzen dituztenak. Trantsizio aldi bat azaltzen da, non baserri inguruko bizitzatik bestelako eredu industrializatu batera iragaten den. Gizarte, familia eta lanaren antolaketa moduetara hurbiltzen gara, jarduera ekonomikoetara, eguneroko bizitzara, ideologia eta aldarrikapenetara, lau arreta-guneren bitartez:"Jendartean bizi", "Tradizioak bizirik dirau", "Industrializazioa, aldaketaren eragile", "Euskal Artearen 100 urte"
  • ARTE BILDUMA HISTORIKOA San Telmo Museoko arte bilduma historikoak XV. mendean hasi eta XIX. mendera iristen den ibilbide kronologiko bat proposatzen du, kutsu didaktiko eta dibulgatzaile batekin. Horrela, El Greco, Tintoretto, Ribera, Rubens, Fortuny edo Madrazo bezalako irudi garrantzitsuen eskutik artearen historian barneratzeaz gain, denboran zehar arte estiloen bilakaera ezagutzeko aukera eskaintzen da.
San Telmo museoa Arte Ederretako Erakusketa Eliza Aztarnak Hilarriak Gizartean bizi Txalaparta

2017-03-18 / 2017-05-21

Gipuzkoa argitaraSan Telmo Museoaren argazki bildumako bat irudiren aukeraketa etik ra Ibilbidean zehar ezagutzera ematen dira garai horretako argazki...

2017-03-04 / 2017-05-21

Waste Lands: Lur suntsituakWaste Lands Lur suntsituak Afganistan Aljeria Azerbaijan Egipto Arabiar Emirerri Batuak Iran Libano Maroko eta Palestinatik datozen...

Inguruko argibide turistikoa

Ongi etorri DONOSTIALDEA eskualdera

Donostialdea eskualdea, 11 udalerriz osatua (Andoain, Astigarraga, Donostia, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta, Usurbil, eta Oarsoaldeko udalerriak kontuan hartuz gero, Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaia), Donostialdea Gipuzkoako ipar-ekialdean dagoen eskualdea da. Donostia da hirigunea eta honen inguruko herriek osatzen dute eskualdea.

Donostialdea barruan Buruntzaldea eta Oarsoaldea eskualdeak sartu ohi dira, erabilera ofizialean batez ere. Iparraldean Kantauri Itsasoa du muga, eta ekialdean Bidaso Beherea eta Nafarroa. Hegoaldean Tolosaldea eta Nafarroa ditu mugakide; medenbaldean Urola Kosta eta Tolosaldea.

Donostialdeako eskuliburua (PDF)

Gipuzkoa %100 eskuliburua (PDF)

GureGipuzkoa argazkiak partekatzeko dohaineko webgune bat da, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Zuzendaritzak sortu eta bultzaturikoa. Bertan dauden Donostialdeako argazkiak ezagutu nahi badituzu, Gure Gipuzkoa.

"XIX. mendeko albuma" Euskal Herriari buruzko 4.000 irudi inguru dituen kultur webgune bat da. Irudiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren funtsetakoak dira eta kultur zentro desberdinetan daude kokatuta. Donostialdeako zenbait herrik XIX.mendean zuten itxura ezagutu nahi baduzu: Andoain, Astigarraga, Donostia, Hernani, Urnieta, Usurbil, Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaia.

Donostialdea Flickr-en.

Erlazionatutako ibilbideak

Berriak

Bisiten liburua / Bidali zure iradokizuna

  • 2015-08-03

    Ignacio Zuloaga San Telmo Museoko Juntako kontseilari izateaz gain, beste hainbat herritarrek bezala dohaintza garrantzitsu bat egin zion San Telmo Museoari (dohaintzan emandako objektuen artean, bere koadroak ere daude). Web gunean ez ditugu dohaintzak zehaztu, dohaintzen zerrenda oso luzea baita. Horregatik, museoan bertan, dohaintza-emaileen zerrenda bat dago, herritar guztien dohaintzei gure esker ona adierazteko Zuloaga Manuel de Fallaren lagun mina zen, eta Falla gonbidatu zuen San Telmo Museoa inauguratu zenean kontzertua eman zezan. Hau da gure web gunean (www.santelmomuseoa.com) agertzen den informazioa: “Udalak (…) 1921. urtean San Telmo erostea erabaki zuen, museo berri bat egiteko. 1932. urteko irailaren 3an izan zen inaugurazio-ekitaldia eta Manuel de Fallak kontzertua eskaini zuen ekitaldi horretan; Manuel de Falla Ignacio Zuloaga pintorearen lagun mina zen eta pintorearen eragina erabakigarria izan zen elizako paretak José María Sert-en oihal ospetsuekin estaltzeko”

  • 2015-07-21

    Esaten dezute herriak iriki zuela museoa, herritarren ekarpenekin, baina nik galdera bat daukat zer modutan izan zan ignacio Zuloaga bultzatzaile edo sortzaile eta zer ikusi dauka Fallarekin?? nahiko nuke dena izan zan moduan azaltzea mesedez, eta egia bada zergatik ez da web orrian azaltzen? Eskerrik asko Pili

  • 2011-10-18

    Felliniren erakusketa printzipioz azaroaren 13ra bitartean egongo da ikusgai, baina ziurrenik luzapena izango du, hala bada laster iragarriko dugu. Bide batez, bisitaldi gidatuak eskaintzen direla jakitea beharbada interesatuko zaizue. Euskarazkoak astearteetan 17:00etan eta asteburutan 11:00etan eta 17:00etan dira, eta gaztelerazkoak astearteetan 18:30etan eta asteburutan 12:30 eta 18:30. Bai sarrera eta bai bisitak dohanik dira eta ez dira aurretik hitzartu behar.

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Donostiako Udala
  • Telefonoa: Teléfono: (00 34) 943 48 15 80
    Fax. 943 48 15 81
  • E-maila: santelmo@donostia.eus
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Zuloaga Plaza 1
    20003 Donostia / San Sebastián - Donostia / San Sebastián - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

Ordutegi orokorra (2013-03-04 / 2020-12-31)
  Goizez Arratsaldez
Ar 10:00-20:00 10:00-20:00
Az 10:00-20:00 10:00-20:00
Og 10:00-20:00 10:00-20:00
Or 10:00-20:00 10:00-20:00
La 10:00-20:00 10:00-20:00
Ig 10:00-20:00 10:00-20:00

SARREREN PREZIOA

Sarrera orokorra 6,00 € Programazioaren ezaugarrien arabera, denboraldi baterako erakusketek eurei dagokien prezioa eduki dezakete.

Sarrera murriztua 3,00 €  Ikasleak, Gaztekutxa edo ikasle txartela dutenak. 65 urtetik gorakoak (agiriak aurkeztuaz). Familia ugariak. 10 pertsona edo gehiagoko taldeak. San Telmo Museoko Lagunen Elkarteko kideak.

Doako sarrera Doakoa izango da bisitari guztientzat asteartetan urte osoan zehar. San Telmo Museoa_DKko bazkide txartela dutenak.San Telmo Museoa_DK bazkide babesle txartela dutenak.Gonbidapen_STM txartela dutenak.18 urtetik beherakoak (agiriak aurkeztuaz).Langabezian dauden pertsonak (agiriak aurkeztuaz).Irakaskuntza publikoko irakasle karneta.ICOM (Museoen Kontseilu Internazionala) elkarteko kideak, karneta aurkeztuaz.Turismoko Gida Ofizialak, gida ofizialaren karneta aurkeztuaz eta egiaztagiria. Donostia Kulturako bazkideek %10eko deskontua edukiko dute museoko sarrera orokorrean.

Zerbitzu osagarriak Museoak bisita hobetzeko asmoz, hainbat zerbitzu eskaintzen ditu:

Bai erakusketa iraunkorrera, nola denboraldi baterako erakusketara bisita gidatuak. Eskola-lantegi didaktikoak, animaziokoak, familiartekoak eta belaunaldien artekoak. Audiogiden zerbitzua museoa bisitatzeko. Bisitaldi gidatuak. Programatutako bisitaldien eskaera egiteko deitu 943 481561 zenbakira.

Programatutako bisitaldi gidatua museoan 3,00 € // Eskoletako bisitaldi gidatuak (gehienez 25 pertsona) 52,80 € (sarrera barne18 urtetik beherakoentzat) // Audiogida zerbitzua dohainik

Ekintzen ezaugarri eta iraupenaren arabera, dagokien prezioak zehaztuko dira.

EKIPAMENDUAK ETA ZERBITZUAK

  • Informazio puntua
  • Hizkuntza: frantsesa
  • Hizkuntza: ingelesa
  • Hizkuntza: euskara
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Argitalpen propioak
  • Gida didaktikoak
  • Entzunezko gidak
  • Ikertzaileen gela
  • Hitzaldi-Aretoa
  • Liburutegia
  • Gela didaktikoa
  • Haur parkea kanpoan
  • Lorategia
  • Lehiatila / Kontsigna
  • Kafetegia
  • Atseden lekuak
  • Barne ibilbide egokitua
  • Igogailua
  • Sarrera egokitua
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2017 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.