Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

*** Berriro jakinarazi arte ITXITA egongo da. Barkatu eragozpenak. ***

"Behin, utopia batekin amets egin nuen: nire eskulturei atsedenerako lekua topatu nien, eta jendea eskultura haien artetik zebilen, basoan zuhaitz artetik bezala" (Eduardo Chillida)

Egileak urtetan irrikaz desiratu zuen amets hura, egia bihurtu da Chillida-Lekun: bere obraren neurrira egindako espazioa sortu nahi zuen Chillidak, bere obra ikusgai egon zedin beti. Museo monografiko hau egilearen eskulturak 50 urtez izan duen bilakaeraren eta ibilbidearen erakusgarri leiala da. Eta bertan, artista unibertsal honen lanaren handitasunaz gozatzeko aukera paregabea eskaintzen da. Museoa 3 gune definitutan dago banatuta. Lorategiak 12 hektarea ditu, eta haritzak eta magnoliak dira bertan nagusi; gune horretan 40 eskultura baino gehiago daude. Zerbitzuen gunean, auditoriuma (artistak nola lan egiten zuen erakusten dituzten irudiak), atseden lekua eta denda daude. Eta, azkenik, museoaren osagai nagusia aipatu behar da: Zabalaga baserria. Bertan formatu txikiagoko lanak daude, hainbat materialez eginak: korten altzairua, alabastroa, granitoa, terrakota, igeltsua, egurra edo papera.

Chillida-Leku espazio eskultorikoa da bere horretan, egilearen beste obra bat, hark formari, espazioari eta denbora metatuari buruz zuen ikuspegia ezin hobeto erakusten duena. Chillidaren galderei erantzuna aurkitzen die bisitariak, museoan zehar egiten duen ibilbidearen bitartez.

Istorioa

1983. urtean bisitatu zuten lehenengo aldiz Eduardo Chillidak eta haren emazte Pilar Belzuncek Zabalaga lursaila. Hasieratik bertatik, hunkituta gelditu ziren lursailari izena ematen dion 1543. urteko baserriaren handitasunarekin. 1984. urtean Chillida Belzuncetarrek lursailaren zati bat erosi zuten, erortzekotan zegoen baserria barne. Leku ezin hobea zen hura Chillidaren eskulturentzat, materiala herdoiltzeko azken prozesurako, batez ere. Behin prozesu hori amaituta, handik irteten ziren eskulturak munduko hainbat lekutara, erakusteko batzuetan eta saltzeko besteetan. Chillidak, Joaquin Montero arkitektoarekin batera, berritze lanak egin zituen baserrian, eta poliki-poliki, Chillida-Leku eskultura multzo bihurtu zen; Chillidak ez zituen jadanik bere lanak saldu nahi, eta bertan bere bilduma osatzen joan zen. Horrela sortu zen museo bat egiteko ideia; poliki-poliki inguruko lurrak erosi zituzten, gaur egun ikus ditzakegun 12 hektareak osatu arte.Proiektu hau familiaren ondarearen bitartez finantzatua izan zenez, Chillidak askatasun osoz joka zezakeen bai bere lanak egiteko garaian, bai berak sortu bezala erakusteko garaian.Lorategiko eskultura guztiak ukitu daitezke; museo barrukoak, aldiz, ez.

 

Chillida-Leku Museoa Chillida-leku Museoa

Inguruko argibide turistikoa

Ongi etorri DONOSTIALDEA eskualdera

Donostialdea eskualdea, 11 udalerriz osatua (Andoain, Astigarraga, Donostia, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta, Usurbil, eta Oarsoaldeko udalerriak kontuan hartuz gero, Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaia), Donostialdea Gipuzkoako ipar-ekialdean dagoen eskualdea da. Donostia da hirigunea eta honen inguruko herriek osatzen dute eskualdea.

Donostialdea barruan Buruntzaldea eta Oarsoaldea eskualdeak sartu ohi dira, erabilera ofizialean batez ere. Iparraldean Kantauri Itsasoa du muga, eta ekialdean Bidaso Beherea eta Nafarroa. Hegoaldean Tolosaldea eta Nafarroa ditu mugakide; medenbaldean Urola Kosta eta Tolosaldea.

Donostialdeako eskuliburua (PDF)

Gipuzkoa %100 eskuliburua (PDF)

GureGipuzkoa argazkiak partekatzeko dohaineko webgune bat da, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Zuzendaritzak sortu eta bultzaturikoa. Bertan dauden Donostialdeako argazkiak ezagutu nahi badituzu, Gure Gipuzkoa.

"XIX. mendeko albuma" Euskal Herriari buruzko 4.000 irudi inguru dituen kultur webgune bat da. Irudiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren funtsetakoak dira eta kultur zentro desberdinetan daude kokatuta. Donostialdeako zenbait herrik XIX.mendean zuten itxura ezagutu nahi baduzu: Andoain, Astigarraga, Donostia, Hernani, Urnieta, Usurbil, Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaia.

Donostialdea Flickr-en.

Erlazionatutako ibilbideak

Berriak

Bisiten liburua / Bidali zure iradokizuna

  • 2016-07-28

    un privilegio en gipuzkoa, un jardín de la escultura y un lugar inolvidable.

  • 2014-08-26

    buenos días. Soy artista visual y estoy por viajar por 1era vez a España. Uno de los principales motivos por los que visito San Sebastian del 26 al 30 de septiembre) es poder estar en el Museo Chillida Leku y me encuentro con la noticia de que está cerrado. Es así? o ya se normalizaron las visitas? Por favor, espero su respuesta. Muchas gracias.

  • 2014-08-10

    Es incomprensible que siga cerrado Chillida Leku. Hagan una asociación o fundación de Amigos de Chillida Leku para qué vuelva a abrirse.

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Pribatua
  • Telefonoa: Tel: 943 335963
  • E-maila: prensa@museochillidaleku.com
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Bº Jauregui, 66
    E-20120 Hernani. Gipuzkoa - Hernani - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

SARREREN PREZIOA

Arrunta: 8,50 €/pertsonaMurriztua (erretiratuak, ikasleak, elbarriak): 6,50 €/ pertsona

Doan: 12 urtetik beherakoak, pertsona nagusi batekin

Taldeak (25 lagunetik gora) : 8 €/ pertsona

Bisitarien eguna. Astelehenero (jai egunetan izan ezik): 4,50€

EKIPAMENDUAK ETA ZERBITZUAK

  • Hizkuntza: frantsesa
  • Hizkuntza: ingelesa
  • Hizkuntza: euskara
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Argitalpen propioak
  • Gida didaktikoak
  • Entzunezko gidak
  • Ikertzaileen gela
  • Hitzaldi-Aretoa
  • Liburutegia
  • Gela didaktikoa
  • Salmenta makinak
  • Atseden lekuak
  • Barne ibilbide egokitua
  • Kanpoko ibilbideak
  • Lorategia
  • Denda
  • Igogailua
  • Sarrera egokitua
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2017 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.