Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

Gaur egungo Donostiako Aquariuma 1928an ireki zen eta bere solairu bakoitzean hiru gai erakusten ziren: itsasoko historia, itsasoko naturaren historia eta akuarioa. Horri esker Espainiako akuario eta zientzia naturalen museo zaharrena eta Euskadiko itsas museorik zaharrena dugu.1998an Aquariuma handitu zen eta bere ibilbideko inflexio-puntua izan zen. Espazioa zerbitzu eta instalazio ikusgarriekin handitzeaz gain -horien artean aipatzekoa da tunel batek zeharkatzen duen 1.800.000 litro ur dituen depositua-, berrikuntza horrek ingurumen-arazoen inguruko dibulgazioa, ikerketa eta sentsibilizazioa sustatzeko aukera eman zuen.

2008an azken berrikuntza inauguratu zen eta horrek instalazioen modernizazioa eragin zuen; edukiak eta museografia berritu eta bisitan datorren jende askotarikoaren irisgarritasuna eta beharrak erraztu ziren.

Gure instalazioetara datorren bisitariak aurkituko duen aukera askotarikoa da baina, aldi berean, osagarriak diren bi espazio aurkituko ditu. Lehenik eta behin, lehen bi solairuetan barna, gipuzkoarrek itsasoarekin duten elkarreragina ikus daiteke: itsas-merkataritza eta horretarako erabiltzen diren itsasontziak, Donostiako portua, alturako eta baxurako arrantza, balearen arrantza, etab. Horrez gain, naturaren historiaren bildumak ere aurkituko ditu, hala nola, koralak, oskolak, fosilak, etab. Museoari eskainitako ibilbidea amaitutakoan, akuarioei eskainitako espaziora igaroko da eta bertako lehen zatian Kantauri itsasoko flora eta fauna ikusi ahal izango ditu, bertan nabarmentzekoa da 360º-ko tunela duen ozeanarioa. Azkenik, bisitariak Karibe Itsasoko, Indiako Ozeanoko edo Amazonas ibaiko beste espezieak ikusteko aukera izango du.

 

Aquariumeko fatxada Estropadak Arrantza Balearen hezurrak Marmokak Itsas zaldia Ozeanarioa Tunela Antxoak Pailazo arraina

Inguruko argibide turistikoa

Ongi etorri DONOSTIALDEA eskualdera

Donostialdea eskualdea, 11 udalerriz osatua (Andoain, Astigarraga, Donostia, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta, Usurbil, eta Oarsoaldeko udalerriak kontuan hartuz gero, Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaia), Donostialdea Gipuzkoako ipar-ekialdean dagoen eskualdea da. Donostia da hirigunea eta honen inguruko herriek osatzen dute eskualdea.

Donostialdea barruan Buruntzaldea eta Oarsoaldea eskualdeak sartu ohi dira, erabilera ofizialean batez ere. Iparraldean Kantauri Itsasoa du muga, eta ekialdean Bidaso Beherea eta Nafarroa. Hegoaldean Tolosaldea eta Nafarroa ditu mugakide; medenbaldean Urola Kosta eta Tolosaldea.

Donostialdeako eskuliburua (PDF)

Gipuzkoa %100 eskuliburua (PDF)

GureGipuzkoa argazkiak partekatzeko dohaineko webgune bat da, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Zuzendaritzak sortu eta bultzaturikoa. Bertan dauden Donostialdeako argazkiak ezagutu nahi badituzu, Gure Gipuzkoa.

"XIX. mendeko albuma" Euskal Herriari buruzko 4.000 irudi inguru dituen kultur webgune bat da. Irudiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren funtsetakoak dira eta kultur zentro desberdinetan daude kokatuta. Donostialdeako zenbait herrik XIX.mendean zuten itxura ezagutu nahi baduzu: Andoain, Astigarraga, Donostia, Hernani, Urnieta, Usurbil, Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaia.

Donostialdea Flickr-en.

Erlazionatutako ibilbideak

Berriak

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Gipuzkoako Ozeanografia Fundazioa
  • Telefonoa: Tel. 943440099
  • E-maila: aquariumss@aquariumss.com
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Karlos Blasco de Imaz Plaza - Donostia-San Sebastián - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

Urriaren 1a eta Aste Santua bitartean (Leihatila ordubete lehenago isten da) (2010-01-01 / 2020-01-01)
  Goizez Arratsaldez
As 10:00-14:00 14:00-19:00
Ar 10:00-14:00 14:00-19:00
Az 10:00-14:00 14:00-19:00
Og 10:00-14:00 14:00-19:00
Or 10:00-14:00 14:00-19:00
La 10:00-14:00 14:00-20:00
Ig 10:00-14:00 14:00-20:00
Jaiegunak 10:00-14:00 14:00-20:00
Aste Santua eta ekainaren 30a bitartean eta Irailean (Leihatila ordubete lehenago isten da) (2010-01-01 / 2020-01-01)
  Goizez Arratsaldez
As 10:00-14:00 14:00-20:00
Ar 10:00-14:00 14:00-20:00
Az 10:00-14:00 14:00-20:00
Og 10:00-14:00 14:00-20:00
Or 10:00-14:00 14:00-20:00
La 10:00-14:00 14:00-21:00
Ig 10:00-14:00 14:00-21:00
Jaiegunak 10:00-14:00 14:00-21:00
Uztailean eta Abuztuan (Leihatila ordubete lehenago isten da) (2010-01-01 / 2020-01-01)
  Goizez Arratsaldez
As 10:00-14:00 14:00-21:00
Ar 10:00-14:00 14:00-21:00
Az 10:00-14:00 14:00-21:00
Og 10:00-14:00 14:00-21:00
Or 10:00-14:00 14:00-21:00
La 10:00-14:00 14:00-21:00
Ig 10:00-14:00 14:00-21:00
Jaiegunak 10:00-14:00 14:00-21:00

SARREREN PREZIOA

Helduak: 13€

Haurrak (0 urtetatik 3 urtetara): Dohainik

Haurrak (4 urtetatik 12 urtetara): 6,5€

Ikasleak (akreditazioarekin): 9€

Pentsionistak (akreditazioarekin): 9€

Langabetuak (akreditazioarekin): 9€

Gaigabetuak (akreditazioarekin): 9€

Familia ugaritsua (akreditazioarekin): 38€

EKIPAMENDUAK ETA ZERBITZUAK

  • Liburutegia
  • Denda
  • Jatetxea
  • Kafetegia
  • Atseden lekuak
  • Igogailua
  • Sarrera egokitua
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2017 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.