Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

Eureka Zientzia Museoakutxaren Gizarte Ekintza, gure gizartearentzako kultura- eta hezkuntza- baliabide bat da.

Donostiako Miramongo Parke Teknologikoan dago, ingurune natural ikusgarrian, eta museo interaktiboa da. Izan ere, informazioa modu erakargarrian aurkezten du eta komunikazio-estilo berria du, objektuen maneiuan eta esperimentuetan oinarritua.

Eureka Zientzia Museoak inguru bizia eskaini nahi du, zientziaren eta teknikaren munduarekin loturiko jardueretan parte hartzeko. Adin guztietarako egokia den dibulgazio zientifikoko zentroa da, printzipio zientifikoak ulertzeko hezkuntza-programen osagarri eta aisialdirako baliabide egokia, bai familiarekin bai bakarrik gozatzeko.

exterior museo

Zentroak erakusketa iraunkor bat du: HIPATIA, zientziaren hainbat alor aztertzeko aukera izango dugu, gaikako 8 aretotan banatutako 160 modulu interaktibo baino gehiagori esker.

Nabarmentzen dugu ANIMALIA ARETO BERRIA Animaliei buruzko jakintza eta haiekiko errespetua sustatzeko helburuarekin. Areto berriak hiru wekosistema bereizi ditu, eta giro berezi horien adierazgarri diren 20 bizidun espezietatik gora jarri ditugu erakusgai, 260m2-ko azalaera duen instalazio batean.

Azken belaunaldiko PLANETARIUM ere badu Eureka Zientzia Museoak, 142 lagun hartzeko prestatua. Oso tresna erabilgarria da astronomia irakasteko eta murgiltze-zinemako proiekzio ludikoak eskaintzeko.

Horrez guztiaz gain, hauek ere baditu: astronomia-behatokia (30 m-ko dorre batean), Foucaulten pendulua (14 m-ko beirazko dorre batean) eta animazio eta ikuskizun ugari (elektrizitatearena da aipagarriena, Espainiako estatuko bakarra). Jolas-eremu bat ere badago. Zur eta lur utziko zaitu hango errusiar mendiak.

Kanpoko lorategietan maketa-multzo bat (Gipuzkoako ondare-eraikinen maketak) eta lorategi botaniko txiki bat daude.

Aparkalekua doakoa da. Azkenik, kutxaren Gizarte Ekintzak kafetegia/jatetxea, denda, haurrentzako parkea, leihatilak eta piknikgunea jarri ditu bisitarien eskura.

Kutxaespacio Kutxaespacio. Sarrera

Inguruko argibide turistikoa

Ongi etorri DONOSTIALDEA eskualdera

Donostialdea eskualdea, 11 udalerriz osatua (Andoain, Astigarraga, Donostia, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta, Usurbil, eta Oarsoaldeko udalerriak kontuan hartuz gero, Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaia), Donostialdea Gipuzkoako ipar-ekialdean dagoen eskualdea da. Donostia da hirigunea eta honen inguruko herriek osatzen dute eskualdea.

Donostialdea barruan Buruntzaldea eta Oarsoaldea eskualdeak sartu ohi dira, erabilera ofizialean batez ere. Iparraldean Kantauri Itsasoa du muga, eta ekialdean Bidaso Beherea eta Nafarroa. Hegoaldean Tolosaldea eta Nafarroa ditu mugakide; medenbaldean Urola Kosta eta Tolosaldea.

Donostialdeako eskuliburua (PDF)

Gipuzkoa %100 eskuliburua (PDF)

GureGipuzkoa argazkiak partekatzeko dohaineko webgune bat da, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Zuzendaritzak  sortu eta bultzaturikoa. Bertan dauden Donostialdeako argazkiak ezagutu nahi badituzu, Gure Gipuzkoa.

"XIX. mendeko albuma" Euskal Herriari buruzko 4.000 irudi inguru dituen kultur webgune bat da. Irudiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren funtsetakoak dira eta kultur zentro desberdinetan daude kokatuta. Donostialdeako zenbait herrik XIX.mendean zuten itxura ezagutu nahi baduzu: Andoain, Astigarraga, Donostia, Hernani, Urnieta, Usurbil, Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaia.

Donostialdea Flickr-en.

Erlazionatutako ibilbideak

Berriak

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Kutxaren Gizarte-ekintza Fundazioa
  • Telefonoa: Tel. 943 012 478
  • E-maila: eureka@eurekamuseoa.es
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Mikeletegi, 43. 20009 Donostia - San Sebastián. - Donostia-San Sebastián - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

Neguko ordutegia (2015-01-01 / 2020-12-31)
  Goizez Arratsaldez
As 10:00-14:00 14:00-16:00
Ar 10:00-14:00 14:00-19:00
Az 10:00-14:00 14:00-19:00
Og 10:00-14:00 14:00-19:00
Or 10:00-14:00 14:00-19:00
La 11:00-14:00 14:00-19:00
Ig 11:00-14:00 14:00-19:00
Jaiegunak 11:00-14:00 14:00-19:00

SARREREN PREZIOA

 

Tarifak 2015

                         0-3          4-17          18-64
Museoa            Doan        7 €             10 €
Planariuma       2.5 €         2,5 €          3,5 €
Bietarako          ---          9 €               12 €

Simulagailuak

F-1 4,50€/pax   
 Max Flight 8,00€/cabina (2 pax)   
Orion   2,50€/pax   
MR1 o MR2 2,50€/pax   

 

Beste beherapenak galdetu museoko harreran.

5 laguneko talden deskontua egiteko behar beharrezkoa da aldez aurretik erreserba egin izatea, informazoa eta erreserbak 943 012 478 telefonoan.

Informazio gehiago

EKIPAMENDUAK ETA ZERBITZUAK

  • Argitalpen propioak
  • Gida didaktikoak
  • Ikertzaileen gela
  • Hitzaldi-Aretoa
  • Planetariuma
  • Liburutegia
  • Gela didaktikoa
  • Haur parkea kanpoan
  • Denda
  • Kafetegia
  • Atseden lekuak
  • Sarrera egokitua
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2017 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.