Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

Zer da Oiasso Museoa?

Oiasso hiriaren inguruan aurkitutako erromatar garaiko aztarnak biltzen dituen museoa, zonaldeko ondare arkeologikoa ezagutzera eman eta Bizkaiko Golkoan erromatarren garaia ezagutzeko eta hedatzeko erreferentzia-gune bihurtzeko helburuarekin.

Museoa, gainera, Antzinako Historia eta Arkeologiaren inguruko kultur ekintzak garatzeko toki bat ere bada.

Oiasso XX. Mendearen amaieran Gipuzkoan egindako aurkikuntza arkeologikorik garrantzitsuena da. Hiriaren hazkuntza portu bikainaren inguruan, gure aroko 50 eta 150. urteetan jarduera handia baitzuen, eta Aiako Harriko mea ustiaketaren inguruan gertatu zen.

Beste indusketa arkeologikoetatik ondorengoak identifikatu ahal izan dira: hiriaren kanpoaldean kokatzen zen nekropolia, alegia, Ama Xantalen ermitaren barnean; Higer (Hondarribia) lurmuturraren oinetan ditxo bat, bertan babesten baitziren ontziak; erremintari baten tailerra; Bidasoa zeharkatzen zuen zubia eta hiriko termak edo bainu publikoak.

Museoak jarduerak eta tailer didaktikoak eskeintzen ditu.

 

Tailer didaktikoak

"Alea jacta est": erromatar jokuen animazio
Merkurio, bidaiarien etabideetako jainkoa lagun harturik, lau hiri erromatarretatik lehorrez eta itsasoz abitatuta Oiassorainoko bidaia bati ekingo zaio. Lau taldek hainbat proba gainditu beharko dute azken helburua lortu ahal izateko eta erromatarren garaiko jokorik ohikoenen arteko batzuk ezagutuko dituzte: dadoak, tortolosak, hiru lerroan, ludus latrunculorum edo duodecima scripta. Bidean antzinateko mundura hurbiltzeko eta garai hartako usadio eta eguneroko ohitura batzuk ezagutzen joateko aukera izando da.

"Erroma eta zinema": animaziozko laburmetraia egiteko tailerra
Romulo eta Remo ezagunak egiten al zaizkizu? Eta Julio Zesar? Egun batez aktore edo aktoresa izan nahi duzu? Zinema zuzendaria? Erromatarrei buruzko zure filma sortu? "Erroma eta Zinema" tailerran animaziozko laburmetrai baten pausu guztietan parte hartuko duzu, gidoiaren prestaketatik bukaerako muntaiaraino. ¡Dibertimendua ziurtatuta dago!

"Monserrateko Estela: eraikitzen ari den ikerketa" tailerra
Montserrateko estelaren bidez jarduera ezberdinak antolatuko dira hurrengo publikoentzat: helduentzat, haurrentzat, adinekoentzat eta talde espezifikoak. Estelaren bidez eta, erakusketaren haria galdu gabe, talde bakoitzak bere ondorioa emango du baliabide artistiko eta komunikazio-tresnak erabiliz.

Oiasso Erromatar Museoa Kanpoalde Oiasso Gela Oiasso Gela Portua Gela Xantalen Ermita Alea jacta est "Monserrateko estela" tailerra Erromatar trena "Erroma eta zinea" tailerra

2016-12-15 / 2017-04-06

Porcelas Bidasoa: industria, artea eta memoriaApirilaren ra arte luzatutaOiasso Museoak “Porcelanas Bidasoa Industria artea eta memoria” erakusketa dakar Irunera...

2009-01-01 / 2020-12-31

Oiasso maketaMuseoak aukera eskaintzen du modu atsegin batez Oiasso ezagutzeko espazio desberdinen bitartez alegia erromatar munduaren inpaktua gizarte...
Tokia
 Interior
Lehentasunezko publikoa
 
Data
 2017-01-27 / 2017-04-01
Erreserba
"Porcelanas Bidasoa" erakusketara bisita gidatuakLarunbatero etan Apirilaren era...
Tokia
 Interior
Lehentasunezko publikoa
 
Data
 2017-03-31 / 2017-03-31
Erreserba
No
II. Jardunaldi Greziarra"Los bailes en Grecia de la Antigüedad a nuestros días" hitzaldiaMaría de Paz López filologo klasikoa...
Tokia
 Interior
Lehentasunezko publikoa
 
Data
 2017-05-20 / 2017-05-20
Erreserba
Ilustrazio arkeologikoko tailerraIlustrazio arkeologikoko tailerra Iñaki Diéguez-aren eskutikNorentzat ilustratzaileak arkeologoak eta ilustrazio arkeologikoan...

Inguruko argibide turistikoa

Irugurutzeta meatze ingurua

Abentura Oiasson
Irugurutzeta meatze ingururako tren ibilbidea. Han meatzea, siloak eta labeak bisitatzen dira, erromatar garaikoa den ustipaen bat zuzenean ezagutzeko.
Irteera ingadero, goizeko 11:00etan. Aurretik erreserbatu behar da.

Xantalen Ermita

Irungo Erdi Aroko ermita honen lur azpian aurkitu zen Oiasso hiriko erromatar hilerriaren zati bat. Barruan, lekuaren eboluzioaren etapa desberdinak gordetzen dira. Ermita bisitatzeko erreserva Oiasso museoan egin behar da.

Urtean zehar, larunbatero, goizeko 11:00etan Xantalen ermitako aztarnategi arkeologikora ikustaldi gidatuak eskaintzen dira partikularrei zuzenduak.

Txingudiko BadiaOngi etorri BIDASOA-TXINGUDI eskualdera

Pirinioetako mendikatearen mendebaldeko muturrean dago Bidasoa-Txingudi badia, bi Estaturen artean, eta Gipuzkoa eta Lapurdi euskal probintziak elkartzen ditu. Hendaia, Hondarribia eta Irungo hiriak ditu inguruan, eta horiek, era berean, Larun, Jaizkibel eta Aiako Harria mendiak dituzte alboetan. Bidasoa ibaiak, urrundu ez baizik eta elkartu egin ditu hiru hiri horiek gizarte nahiz kultura mailetan.

Eremu berdingabea da Bidasoa-Txingudi, itsasoa, mendiak eta ibaiak elkartzen dira bertan, hiru kultura eta hiru hizkuntza daude aldi berean, euskal kultura eta euskara nahiz kultura eta hizkuntza frantsesa eta espainiarra, eta handia eta bikaina da turismo alorreko eskaintza.

Mugaz gaindiko eskualde babestu honek jakin izan du bere natur eta historia ondare handia zaintzen, erromatarren hondakinak eta Erdi Aroko aztarnak nahiz mende hasierako eta neo-euskal moldeko arkitektura ageri dira kaleen apaingarri.

Bidasoa-Txingudiko eskuliburua (PDF)

Gipuzkoa %100 eskuliburua (PDF)

GureGipuzkoa argazkiak partekatzeko dohaineko webgune bat da, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Zuzendaritzak sortu eta bultzaturikoa. Bertan dauden Bidasoa-Txingudiko argazkiak ezagutu nahi badituzu, Gure Gipuzkoa.

"XIX. mendeko albuma" Euskal Herriari buruzko 4.000 irudi inguru dituen kultur webgune bat da. Irudiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren funtsetakoak dira eta kultur zentro desberdinetan daude kokatuta. Bidasoa-Txingudiko herriek XIX.mendean zuten itxura ezagutu nahi baduzu: Hondarribia, Irun eta Hendaia.

Bidasoa-Txingudi Flickr-en.

Badiako Bidea

Badiako bideak 14 km ditu Hendaiako Abbadie Jauregitik hasi eta Hondarribian Higer Itsasargiraino, hondartza, badia eta ibaia inguratuz, Irun erromatarra, padurak, Hondarribiko Erdi Aroko herrigunea eta portua zeharkatu ondoren berriro hondartzara itzulirik.

Erlazionatutako ibilbideak

Berriak

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Irungo Udala
  • Telefonoa: Tel.: +34 943 63 93 53
  • E-maila: info-oiassomuseo@irun.org
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Eskoleta, 1 - 20302 IRUN - Irun - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

Apirila-Abuztua Museoaren Ordutegia (2012-04-01 / 2020-08-31)
  Goizez Arratsaldez
Ar 10:00-14:00 14:00-20:00
Az 10:00-14:00 14:00-20:00
Og 10:00-14:00 14:00-20:00
Or 10:00-14:00 14:00-20:00
La 10:00-14:00 14:00-20:00
Ig 10:00-14:00 Itxita
Jaiegunak 10:00-14:00 14:00-20:00
Iraila-Martxoa Museoko ordutegia (2012-09-01 / 2020-03-31)
  Goizez Arratsaldez
Ar 10:00-14:00 Itxita
Az 10:00-14:00 Itxita
Og 10:00-14:00 Itxita
Or 10:00-14:00 16:00-19:00
La 10:00-14:00 16:00-19:00
Ig 10:00-14:00 Itxita
Jaiegunak 10:00-14:00 Itxita

SARREREN PREZIOA

Tarifak 2012

Museoa: 6,00 € (tarifa murriztua 3,70 €)

Bisita gidatua museora: 7,50 € (tarifa murriztua 4,90 €)

Bisita gidatua Museoa + Xantalen: 10,70 € (tarifa murriztua 5,40 €)

Prezio bereziak taldeentzat

Igandetan
%50 murrizketa

EKIPAMENDUAK ETA ZERBITZUAK

  • Informazio puntua
  • Hizkuntza: frantsesa
  • Hizkuntza: euskara
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Argitalpen propioak
  • Gida didaktikoak
  • Hitzaldi-Aretoa
  • Kanpoko ibilbideak
  • Denda
  • Jatetxea
  • Kafetegia
  • Barne ibilbide egokitua
  • Braillaea
  • Igogailua
  • Sarrera egokitua
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2017 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.