Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

Armagintzaren Museoak ongi etorria egiten dizu!

Museo honen xedea armagintzan betidanik tradizio handia izan duen herri baten industria-ondarea eta oroimen historikoa gordetzea eta zabaltzea da, eta bertan bisitariak Eibarko industriaren historiaren eta teknologiaren bilakaeran barna ibilbide bat egin ahal izango du, XIV. mendetik hasi eta gaur egun arte.Horrez gainera, euskal industriaren gaurko errealitatea bideratu duten guztiei eskainitako omenaldia ere bada.Aguirre eta Aranzaba eskopeta-fabrika zaharreko 5. solairuan dago, eta bertako piezen artean daude Armagintza Eskolako Museotik datorren arma-bilduma zabal bat, eta Eibarren fabrikatutako produktu asko eta era askotakoak (bizikletak, motorrak, josteko makinak...), oso marka ezagunetakoak: Alfa, Lambretta , G.A.C., Orbea, B.H., El Casco, Boj, Jata, Solac......

 

Armaginen herri berria Eskopeta tailerra "Supertxirrindula" Animal Cultura GUREAK Museoen Nazioarteko eguna

Inguruko argibide turistikoa

Ongietorri DEBABARRENA eskualdera

Debabarrenako eskualdea 8 udalerriz osatua dago: Deba, Eibar, Elgoibar, Ermua, Mallabia, Mendaro, Mutriku eta Soraluze. Gipuzkoa eta Bizkaiko lurralde historikoaren artean geografikoki kokapen pribilegiatua duen bailara da Debabarrena. Euskal Herriko hiru hiruburuarekin distantzia bera izanik, euskal geografiaren aurkikuntzarako abiapuntu ezinhobea da.. Errepide edo trenbide garraiobideak aukera paregabeak dira bailaran zehar edo eta bailaratik kanpo mugitzeko.

Garraio publiko eraginkor batek bailara osatzen duten herriak lotzeaz gain nekazal auzoetan barneratzeko aukera eskeintzen dizkizu. Norberaren oporraldi eta aisialdia era atseginez gozatzeko Debabarrenak Nekazalturismoko eskeintza zabala eskeintzen dizu.

Debabarreneko Mapa Turistikoa (PDF)

Gipuzkoa %100 eskuliburua (PDF)

GureGipuzkoa argazkiak partekatzeko dohaineko webgune bat da, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Zuzendaritzak  sortu eta bultzaturikoa. Bertan dauden Debabarrenako argazkiak ezagutu nahi badituzu, Gure Gipuzkoa.

"XIX. mendeko albuma" Euskal Herriari buruzko 4.000 irudi inguru dituen kultur webgune bat da. Irudiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren funtsetakoak dira eta kultur zentro desberdinetan daude kokatuta. Debabarrenako zenbait herrik XIX.mendean zuten itxura ezagutu nahi baduzu: Deba, Eibar, Elgoibar, Ermua, Mendaro, Mutriku eta Soraluze.

Debabarrena Flickr-en.

Erlazionatutako ibilbideak

Berriak

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Udal museoa
  • Telefonoa: tel. 943 708446
    Fax. 943 708436
  • E-maila: museoa@eibar.eus
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Bista Eder, 10 - 5º
    20600 Eibar - Eibar - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

Armagintzaren Museoa (2010-01-01 / 2020-12-31)
  Goizez Arratsaldez
Az Itxita 16:00-20:00
Og Itxita 16:00-20:00
Or Itxita 16:00-20:00
La Itxita 16:00-20:00
Ig 10:00-13:00 Itxita
Jaiegunak Itxita 16:00-20:00

SARREREN PREZIOA

Sarrera doan: Ostegunero, ICOM-eko eta Betizuko baskideak, 7 urtetik beherakoak eta Eibarko derrigorrezko eskolatze okastetxeak.

Orokorra:3€

Murriztua:1,50€ ( 26 urtetik beherago ikasleak - erretiratuak eta langabetuak).

8 pertsona baino gehiagoko taldeak:2€/per

Bisita gidatuak ( 18 pertsona gehienez):18€ sarrera prezioari erantsi behar zaio

EKIPAMENDUAK ETA ZERBITZUAK

  • Hizkuntza: ingelesa
  • Hizkuntza: euskara
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Entzunezko gidak
  • Hitzaldi-Aretoa
  • Liburutegia
  • Denda
  • Lehiatila / Kontsigna
  • Atseden lekuak
  • Barne ibilbide egokitua
  • Igogailua
  • Sarrera egokitua
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2017 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.