Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

Euskal Burdinaren Museoa, Burdinaren Ibilbideko atea da. Burdina hainbat ikuspuntutik aztertzen du: historia, teknologia, zientzia, industria, ondarea, paisaia, etab. Elementu eta euskarrien material, forma eta koloreek bere industria-izaera nabarmentzen dute museoko bisita esperientzia paregabe bihurtuz. Euskal Burdinaren Museoak, Euskal Herrian burdinak izan zuen garrantzia eta historia ulertzeko argibideak ematen dizkigu. Antzinako lanbideak ezagutuko ditugu: olagizonak, meatzariak (maketa eder batek meategi bat aurkezten digu) edo ikazkinak, tamaina errealeko txondor baten bitartez lanbide gogor honetan murgiltzeko aukera dugularik, gainera Euskal Herriko ikazkin famatuenaren historia ere ezagutzeko aukera izango dugu, hau da, Olentzero.

Beharrezko bisita duzu Mirandaolako Burdinola, Gipuzkoako ondare garrantzitsuenetariko bat izateaz gain, bertan Euskal Herri osoan dagoen ikuskizun bakarra ezagutzeko aukera izango baituzu: XVI. mendeko jantziekin olagizonek makineria martxan jartzen dute, urak hauspo erraldoiak mugitzen ditu eta mailuak gori-gori dagoen burdina lantzen dute. Burdinolaren ondoan Mirandaolako Kapera kokatzen da, Gurutze Santuaren mirariaren oroitzapenaren leku. Bisita amaitzeko, olagizonek ola-pintxoa egingo dute burdinolako txingarretan. Mirandaolako Burdinola: Aste Santutik urrira arte, igandero, burdinola martxan Ola-pintxoarekin 12:00etan eta 13:00etan. Erreserba egitea gomendagarria da.

 Museoaren zerbitzuak:

Museoko erakusketa iraunkorra ikusteaz gain, eraikuntz berdinean Mirandaolako Turismo Bulegoa eta jatetxean eskaintzen diren plater gozoak dastatzeko aukera izango dute. Bertan, xehetasun guztiak zaindu dira jatetxeak industria-ezaugarriak izan ditzan eta horregatik da berezia.

Halaber, Museoko Dendan gure eskualdean eskuz egindako eta itxura bikaineko produktu ugari erosi ahal izango du bisitariak.

Bisitak

Bisita gidatua izan daiteke edo norberak bere kasa egin ahal izango du.Une honetan ondorengo txokoak ezagutu daitezke "Burdinaren Taupadak" ibilbidearen barruan:

  • Mirandaolako Burdinola (igandeetan martxan)
  • Artzantzaren Ekomuseoa
  • Ogiaren Txokoa

Azkenik, 50.hamarkadan bidaia bat egiteko gonbita luzatzen dizugu, Langileen Ibilbidearen barruan, non garaiko etxebizitza, ikasgela eta kapila baten errekreazioa ezagutzeko aukera paregabea izango duzun.

Euskal Burdinaren Museoa Euskal Burdinaren Museoa Olentzero Lenbur Legazpi

Inguruko argibide turistikoa

UROLA GARAIA, barnealdeko xarma

Gipuzkoaren bihotzean, euskal hiriburuetatik ordu bat baino gutxiagoko distantziara eta Aikorri-Aratz parke naturalaren magalean kokatzen da xarma berezia duen eskualde txiki hau. Ezkio-Itsaso, Legazpi, Urretxu eta Zumarraga herriek osatzen dute Urola Garaia eta lau herri hauen arteko konbinaketa orekatua da, hain zuzen ere, bisitariari jardunaldi ahaztezin batetarako proposamen erakargarria erraztuko diona.

Gure kultura eta ohiturak ezagutu eta ulertzeko museo eta interpretazio zentroek istorio eta historia kontatzen diote bisitariari. Nahiz eta egunerokoak diren elikagaiak izan, baserriko ogiak, Idiazabal gaztak, sagardoak edo eztiak badituzte beren baitan hainbat eta hainbat sekretu eta. Garai batetako olagizonen lana ikusi ahal izango duzu, errementariak, burdinolak, lantegia... Mendi ibilbide sare anitz eta zabala, oinez edo mendi bizikletaz gozatzeko aukera eta bertan duzu baita ere Urolako bide berdea. Elizak, parrokiak, arkupe, erretaulak eta ermitak erlijio ondare aberatsaren fruitu dira eta ezin genezake aipatu gabe utzi hauetariko batzuek duten kokaleku pribilegiatua eta oparitzen diguten ikuspegi liluragarria.

Hurbil zaitez Gipuzkoa barnealdeko txoko honetara, ziur aurkituko duzu proposaturiko aukera guztien artean zure gustukoa eta familia nahiz lagunekin bizi izandako esperientziaren oroigarri atsegina zurea izango duzu betirako.

Informazio gehiago www.urolagaraia.com atarian

Foiletoa (PDF)

Erlazionatutako ibilbideak

Berriak

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Lenbur Fundazioa
  • Telefonoa: Tel.: 943 730 428 / 943 731 895

  • E-maila: mirandaola@lenbur.com
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Mirandaola Parkea, Telleriarte auzoa, z/g
    20230 Legazpi (Gipuzkoa) - Legazpi - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

SARREREN PREZIOA

  • Bisita gidatua+ Mirandaolako Burdinola martxan ikusi eta 'Olapintxo' dastaketa (igandeak, Ate Santuan hasi eta iraila bitartan. Ikus ordutegiak Mirandaolako Turismo Bulegoan: 943 73 04 28) Sarrera orokorra: 7€. Umeak: 3€ (3 urtetik beherakoek, doan). Prezioa BURDIN HARANA TXARTELArekin: 3,5€.
  • Euskal Burdinaren Museora sarrera: doan. Bisita librea. 
  • Taldeak: burdinola martxan ikusteko adostutako ordutegiak eta prezioak kontsultatu. 
  • Bisita pedagogikoak: maila bakoitzari egokitutako bisitak (programazioa eta prezioak kontsultatu).
  • Familientzako bisita berezia: Olentzero ikazkina Mirandaolan ,abenduan;  Burdintxo Egunak, udaberrian eta udan (egutegia eta prezioak kontsultatu).

EKIPAMENDUAK ETA ZERBITZUAK

  • Informazio puntua
  • Hizkuntza: frantsesa
  • Hizkuntza: ingelesa
  • Hizkuntza: euskara
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Argitalpen propioak
  • Gida didaktikoak
  • Gela didaktikoa
  • Turismo informazio bulegoa
  • Kanpoko ibilbideak
  • Haur parkea kanpoan
  • Lorategia
  • Denda
  • Jatetxea
  • Kafetegia
  • Atseden lekuak
  • Zeinuen hizkuntza
  • Barne ibilbide egokitua
  • Igogailua
  • Sarrera egokitua
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2017 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.