Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

URTARRILEAN ETA OTSAILEAN MUSEOA ITXITA EGONGO DA.  ABUZTUAREN 7 TIK  28 RA  ITXITA EGONGO DA

Urretxun, Gipuzkoako bihotzean, Aikur erle museoa aurkitzen da, Santa Barbara ermitaren inguruan. Bertan, Irimoren magalean, inguru eder batean, erleen mundu ezkutu eta zirraragarria ezagutuko duzu.

Museo honetan erleen antolakuntza eta komunikazioan sakontzeko aukera izango duzu teknologia aurreratuenen laguntzaz. Gainera, erleak ikusi ahal izango dituzu kristalezko erlauntz berezi batzuen barnean. Hemen, abaraskak nola eraikitzen dituzten, nola ikusten duten, erregina nolakoa den, haien dantza bidezko komunikazio zehatza zertan datzan,... zuzenean ikusi ahal izango duzu.

AikurMuseoak 260 m² ditu eta tradizioa eta modernitatea uztartzen ditu. Antzinako erlauntzen eta erreminten ondoan argi-panelak, kolorez beteriko panelak eta ukimenezko pantailak aurkitzen ditugu. Kanpoaldean bisitariek inguruko landare desberdinak ikus ditzakete bertatik dagoen pasealekutik osteratxoa eginez gero. Halaber, bertan ikusi ahal izango dituzte leku desberdinetatik ekarritako antzinako erlauntzak.

Bisitaren iraupena 90 minutu.

GPS koordenadak: n: 43° 05' 42", -w 2° 19' 37"


urna-umeak umeak-kandela bisita Logoa

Inguruko argibide turistikoa

urolagarai1Ongi etorri UROLA GARAIA eskualdera

Urola Garaia eskualdea Gipuzkoa hegoaldean dago kokatuta, Aizkorriko Parke Naturalaren oinetan, eta Legazpi, Urretxu, Zumarraga eta Ezkio-Itsaso herriek osatzen dute. Eskualdean indar handia du industriak, burdinaren hastapenak, nekazal eta artzantza guneak ekitaldi kultural zein gastronomikoetan bistakoak dira.

Bisitariak bere egonaldia atsegin eta ahaztuezin izateko beharko duen guztia topatuko du Urola Garaian: kultur ibilbideak, mendi txangoak,museoak, monumentuak, industria ondarea, lo egiteko toki xarmangarriak, gastronomia aukera ezin hobea eta ospakizun eta jai sorta aparta. Dena prest Gipuzkoa sakoneko txoko hau ezagutzera animatzen diren guztien gozamenerako.

Urola Garaiko eskuliburua (PDF)

Gipuzkoa %100 eskuliburua (PDF)

GureGipuzkoa argazkiak partekatzeko dohaineko webgune bat da, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Zuzendaritzak sortu eta bultzaturikoa. Bertan dauden Urola Garaiko argazkiak ezagutu nahi badituzu, Gure Gipuzkoa.

"XIX. mendeko albuma" Euskal Herriari buruzko 4.000 irudi inguru dituen kultur webgune bat da. Irudiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren funtsetakoak dira eta kultur zentro desberdinetan daude kokatuta. Urola Garaiko zenbait herrik XIX.mendean zuten itxura ezagutu nahi baduzu: Legazpi, Urretxu, eta Zumarraga.

Urola Garaia Flickr-n.

Erlazionatutako ibilbideak

Berriak

Bisiten liburua / Bidali zure iradokizuna

  • 2012-07-16

    Hemos estado en grupo conociendo el museo y nos ha parecido de lo más interesante.Las personas que nos han atendido son unos entusiastas del tema y lo saben trasmitir.Lo recomendaremos entre nuestras amistades.

  • 2011-02-22

    Kaixo lagun! Aikur Erle Museoko bisita gidatuaren iraupena 90minutukoa da, gutxi gora behera. Taldean etortzekoak bazarete, aurrez erreserbatu behar dezue. Bestelakoan, igandean 11.00-14.00etara bitartean irekita egongo da eta eskertuko genizueke aurrez abisatzea ere. Zuen zain egongo gara! Ondo izan eta eskerrik asko.

  • 2011-02-22

    Aupa! Zenbateko iraupena du bisitak? Datorren igandean joateko asmoz gabiltza!Eskerrik asko...

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Pribatua, Lenbur Fundazioaren lankidetzarekin
  • Telefonoa: 630702587 / 656785748
  • E-maila: aikur@aikur.eus
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Santa Barbarako bidea - 20700 Urretxu
    - Urretxu - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

SARREREN PREZIOA

BISITA GIDATUAK:

  • Astegunetan aurrez hitzartutako taldeak soilik
  • Asteburu eta jai egunetan bisita gidatuak 11etan eta 12:30tan. Erreserba aurrez egin behar da
  • BANAKO SARRERA: 3,00 €
  • TALDEA: 2,00 € (12 lagunetik gora).

NATUR ESKOLA BIZIA:

  • Bisita gidatua eta argizarizko kandelak egingo dira. Bisitari bakoitzak bere kandela eta ezti potetxo bat eramango du.
  • Umeak: 5€ Helduak: 9€
  • 20 pertsonako taldeak gehienez
  • Aurrez erreserbatuta soilik
  • Informazio gehiago: www.natureskolabizia.com

EKIPAMENDUAK ETA ZERBITZUAK

  • Hizkuntza: euskara
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Hitzaldi-Aretoa
  • Liburutegia
  • Gela didaktikoa
  • Turismo informazio bulegoa
  • Kanpoko ibilbideak
  • Lorategia
  • Denda
  • Atseden lekuak
  • Ikusmen urria dutenentzako egokitutako edukiak
  • Barne ibilbide egokitua
  • Sarrera egokitua
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2017 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.