Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

Erdi-Aroko hiria da Segura, eta Erdi-Aroak ematen dio xarma gaur egungo herriari. Orduko portal eta bideek, erregeen, jaunen, errotarien edota nekazarien erresuman murgiltzen dute bisitaria.

1256. urtean Alfontso X.a Gaztelako Erregeak Segurako hiribildua sortzeko agindu zuen, eta halaxe sortu zen Segura. Hiribildua Gaztelatik Europara zihoan bidean zegoen, Nafarroarekin mugan. Defentsa sistema baten ardatza izateko sortu zuten Segura.

Herri lasaia da gaur egun, baina Erdi-Aroko usaina dario. Garai bateko hiribilduak badu magia.

Bisitaldi eta ekintzak:

- Ardixarra etxea: Erdi Aroko interpretazio zentroa

- Andre Mari Jasokundearen eliza

- Segurako kasko historikoa

- Karkaba

Ikastetxe eta kolektiboentzako egitarau didaktikoak:

- "Erdi Aroa ezagutzen".

Erdi Aroko Interpretazio Zentroa: Ardixarra Etxea

Erdi-Aro amaiera. Segurako hiribildua. Ardixarra Etxea. Erdi-mailako familia. Nolakoa zen gure arbaso haien bizimodua?

XVI. mendeko erdi-mailako langile etxea da Ardixarra Etxea eta orduko familia baten bizimodua nolakoa zen ikus daiteke bertan. Haritz egurrez dago eraikia eta murruak altxatzeko Zegamako harrobiko Troska harri arina erabili zen.

Behean ikuilua dauka; lehen solairuan familia bizi zeneko lekua; eta goian, XVII. mendean erantsitako ganbara. Erdi-Aroko ohiko etxe bateko bizimodua ezagutzeko aukera polita, hortaz.

Bertan burutzen diren bisita hauetan historia, artea eta pasadizoak uztartzen dira.

Andra Mari Jasokundearen Eliza

XVI. mendean eraikia, euskal gotikoaren apaindura gabeziaren eta estilo monumentalaren adibide dugu. XVIII. mendearen erdialdera intxaur egurrez egindako erretaulan barroko-rokoko estiloak daude uztartuta. Irudien egilea Luis Salvador Carmona da, espainiar eskultura barrokoko eskultore ezaguna. Erretaula Monumentu Historiko Artistiko izendatu dute.

Segurako kasko historikoa

Segurara hurbiltzen den oro Erdi-Aroan izan zuen nagusitasuna ezagutzera gonbidatzen dugu: harresi barneko kaskoa; kaskoko langile etxe nahiz dorretxeak; kaskorako sarbide diren portalak; orduko kale estu eta kantoiak; Sorkundetarren komentua eta Monumentu Historiko Artistiko izendatu duten bere erretaula; Erdi-Aroko Segurak izan zuen distiraren erakusle den Andramari Jasokundearen Eliza eta Monumentu Historiko Artistiko izendatu dute bere erretaula...

Karkaba

Erdi Aroko egitura duten herri guneek ezaugarri arkitektokino bereziak izaten dituzte, gainerako herrietatik bereizten dituztenak. Ezaugarri horietatik nabarmenetakoa, eraikien izaera trinkoa edo konpaktua da. Seguraren kasuan 3 kale nagusi eta bi zeharkako ditugu, hiribilduko sarrerak eta irteerak erraztuko zituztenak.

Kale paralelo hauek sorburua Erdi Aroan dute, eta horrek etxe multzo bikoitzak sortzea zekarren. Eraikuntza bakoitzak kale nagusira ematen zuen sarbide independente bat izaten zuen, baina atzeko aldetik kale paralelora ematen zuen eraikinaren mugakide izan ohi zen. Hiribilduak sortzeko garaian atzealdera ematen zuten espazio horiek nahiko handiak izan ohi ziren. Gerora, herri gunea haziz joan zen, eta etxeak handiagoak egitearen nahiak, etxe atzekaldeko kale hoiek estutu egin zituen, bidezidor bilakatu arte. Kalezulo horiek dira karkabak.

Ardixarra etxearen aurrealdea Zerain Portala Karkaba Arrue Jauregia Lardizaba Segura
Tokia
 Interior / Exterior
Lehentasunezko publikoa
 
Data
 2017-12-06 / 2017-12-06
Erreserba
No
urteko herriko ume bat gotzain txikiz jantziko da egun horretan eta herriko kaleetan zehar kantari joango da beste herriko ume guztiekin batera...

Inguruko argibide turistikoa

SEGURA, BIZI ITURRI NATURALA

Seguran zehar doan ibilbide honetan, hiribilduko ezaugarri nabarmenenak islatzen dituzten gai desberdinetako panelak aurkituko dituzu: inguratzen duen natura, Erdi Aroko egitura, Santiago Bidea, merkataritza, uraren erabilerak... Guztiak, Segura eskualdean garrantzi handiko hiria zeneko garaira eramaten gaitu.

Ibilaldian zehar 29 baliza daude kokaturik, behar bezala seinalizatuak, bide egokia jarraitzen laguntzeko.

Goierriko Natura eta Senderismo ibilbideak


Goierriko Natura eta Senderismo ibilbideak

Goierriko Mapa Turistikoa

Bisita gidatua - Kasko historikoa

Segurara hurbiltzen den oro, Erdi Aroan izan zuen nagusitasuna ezagutzera gonbidatzen dugu. Kasko historikoa, herrira sartzeko eta bertatik ireteteko garaiko ateak, kale estuak, garaian etxebizitza-tailer izan ziren etxeak, jauregiak, karkaba,... Orokorrean, herri osoan mantentzen da Erdi Aroko magia.

Bisita gidatua - Andra Mari Jasokundearen eliza


XVI. mendean eraikia, euskal gotikoaren apaindura gabeziaren eta estilo monumentalaren adibide dugu. XVIII. mendearen erdialdera intxaur egurrez egindako erretaulan barroko-rokoko estiloak daude uztartuta. Irudien egilea Luis Salvador Carmona da, espainiar eskultura barrokoko eskultore ezaguna. Erretaula Monumentu Historiko Artistiko izendatu dute.

 

Ama Jasokundearen Parrokiko erretaularen xehetasunaBisita gidatuak, Ardixarra Etxea
  • Ardixarra etxea: Erdi Aroko interpretazio zentroa
  • Andre Mari Jasokundearen eliza
  • Segurako kasko historikoa

Erlazionatutako ibilbideak

Berriak

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Segurako Udala
  • Telefonoa: Tel.: 943 80 17 49 / 943 80 10 06
  • E-maila: turismoa@segura.eus
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Casa Ardixarra
    Kale Nagusia, 12 - Segura


    - Segura - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

SARREREN PREZIOA

Sarrera doan: 0 eta 6 urte bitarteko haurrak.

  • BISITA OSOA

- Ardixarra Etxea, Gune Historikoa, Karkaba eta Eliza.......... 6,50 € pertsonako (gutxiengo taldea 8 pertsona)

Ordutegia:

Larunbatak: 11:30etan eta 17:00etan (gazteleraz)

Igandeak: 11:30etan (euskeraz)

Jai egunak: 11:30etan (hizkuntza, eskaeraren arabera)

OHARRA: taldea osatu ezean, bisita hauek egongo lirateke aukeran:

  • Ardixarra Etxera sarrera eta bisita gidatua: 2,00 € pertsonako
  • Andre Mari Jasokundearen elizara bisita gidatua: 2,00 € pertsonako

Taldeak (aurrez erreserbatuak):

  • Ardixarra Etxera sarrera eta bisita gidatua: 1,80 € pertsonako
  • Andra Mari Jasokundearean elizara bisita gidatua: 1,80 € pertsonako
  • Ardixarra + eliza: 3,50 € pertsonako
  • Kasko historikoan zehar bisita gidatua (Ardixarra, kaskoa eta karkaba): 4,50 € pertsonako
  • DENA BISITATZEA (Ardixarra, kasko historikoa eta eliza): 5,50 € pertsonako

EKIPAMENDUAK ETA ZERBITZUAK

  • Haur parkea kanpoan
  • Hizkuntza: euskara
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Turismo informazio bulegoa
  • Aterpetxea
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2017 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.