Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading
Rss

Aralar Parke Naturaleko Interpretazio Zentroa. Lizarrustiko Parketxea

Gipuzkoa eta Nafarroa arteko mugan eta Aralar Parke Naturalaren barruan. Errepide ertzean, Lizarrusti portuaren gainean dago kokatua (621 m.). Gipuzkoatik, Ataun zeharkatuz iristen da (Beasaindik 18 km.). Nafarroatik, Arbizu eta Etxarri Aranaz herrietatik.
Aterpetxea: 36 litera ditu logela haundi batetan. Logela bat gutxitu fisikoentzat egokitua, logela bikoitz batetan bihurtzen da eta hirugarren ohe bat ere jar daiteke.
Jatetxea: 40 jalentzako jangela subaju ederrarekin.
Aralar Parke Naturaleko Interpretazio eta Harrera Zentroa. Sentsazio gela deritzana du bisitarien sentsazioak pizteko eta Aralarko Parke Naturalean aurki dezaketenaren ideia bat jasotzeko helburua duena, mendi ibilbideei buruzko informazioa biltzen duen gela eta jolaserako aisialdi gela bat besteak beste.
Mendi elkarte, eskola, ikastola, euskaltegi, unibertsitate eta orohar taldeentzat eskeintza bereziak. Epe laburrean ikastola eta eskolentzako mendiko egitarauak: 2, 3, 4 edo 5 egunetako egonaldiak. Mendi gidarien zerbitzua (ezinbestekoa aurretik erreserbatzea).

Aralar Parke Naturaleko sarbiderik garrantzitsuena izanik, ia kota aldaketarik gabe interes guneetara hel gaitezke erraztasunez eta zailtasun fisiko handirik gabe. Aralar mendilerroko aintzineko sarrera eta aproposena. Aralarreko gailurrik garrantzitsuenak Lizarrustitik eskura dituzue: Putterri, Pardarri, Ganbo, Irumugarrieta (1.431 m.)... Oso inguru egokia da mendi ibilaldiak egiteko, Lizarrusti bertatik igarotzen ondorengo GRak: GR12 Urmugaren Zeharkaldia, GR20 Aralarreko Itzulia, GR20.1Aralarko Itzuliko zeharbide bat Ataungo Domotik , GR35 Transhumantziaren Bidea, GR121 Gipuzkoako Bira. Ingurune honetako PR eta SLek naturan barneratutako eta historia darien ibilbideak ahalbidetzen dituzte.

Lareoko Urtegia, pagadi eta alertzetegiz inguraturik, Lizarrustitik 40 minutuetan iristen da, familientzako oso mendi ibilbide aproposa eta polita.

Lizarrustiko Pagadia, Euskalherriko bigarrena, kolore infinitoz janzten zaigu udazken aldean. Lizarrustiko haitzetan, parketxetik 5 minutura, Aitzartekoz gain, eskaladarako eskola txiki bat ekipatzen ari da.

 

Lizarrusti Parketxea

Inguruko argibide turistikoa

Goierriko Natura eta Senderismo ibilbideak

 

Goierriko Natura eta Senderismo ibilbideak

Goierriko Mapa Turistikoa

Ongi etorri GOIERRIKO eskualdera

Goierriko eskualdea, 18 udalerriz osatua (Altzaga, Ataun, Gabiria, Idiazabal, Lazkao, Mutiloa, Ordizia, Segura, Zegama, Arama, Beasain, Gaintza, Itsasondo, Legorreta, Olaberria, Ormaiztegi, Zaldibia eta Zerain), Euskadiko bihotzean kokatzen da, Gipuzkoa hegoekialdean, Araba eta Nafarroarekin muga eginaz.

Trikuharrien artetik paseatu, Aralar eta Aizkorri-Aratz Parke Naturaletan ibili, perretxikoak bildu, baserri bat bertatik bertara ezagutu, euskaraz hitz egiten entzun, Idiazabal gazta dastatu eta familia-upategi batean sagardoa dastatu, mendi-bizikletaz ibili edo zaldian ibili... Goierriko eskualdeak atsegin handiz eskaintzen dizkizun aukera paregabeen artetik batzuk dira.

Goierrin ere, historiaz eta arteari buruz zerbait ikas dezakegu; giza aztarnik zaharrenak mendialdean aurkitu dira: bai Aralarren, bai Aizkorrin, milaka urte dituzten tumulo eta menhirrak ikus ditzakegu.

Goierriko eskuliburua 2015 (PDF)

Gipuzkoa %100 eskuliburua (PDF)

GureGipuzkoa argazkiak partekatzeko dohaineko webgune bat da, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Zuzendaritzak sortu eta bultzaturikoa. Bertan dauden Goierriko argazkiak ezagutu nahi badituzu, Gure Gipuzkoa.

"XIX. mendeko albuma" Euskal Herriari buruzko 4.000 irudi inguru dituen kultur webgune bat da. Irudiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren funtsetakoak dira eta kultur zentro desberdinetan daude kokatuta. Goierriko zenbait herrik XIX.mendean zuten itxura ezagutu nahi baduzu: Zerain, Zegama, Ataun, Ordizia, Beasain, Idiazabal, Ormaiztegi eta Segura.

Goierri Flickr-en.

Erlazionatutako ibilbideak

Berriak

Bisiten liburua / Bidali zure iradokizuna

  • 2013-03-06

    Kaixo, gustatuko litzaidake jakitzea ea Lareoko zirkutua 2 urteko ume baten kotxetxo batekin egitea posible izango al zen. Mila esker, Ana

  • 2010-05-19

    Genial la forma cómo se ha conseguido en este centro combinar el uso de la tecnología con las explicaciones acerca de aspectos relacionados con la Cultura y la Naturaleza.

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Telefonoa: 943 18 03 35 hezkuntza jardueretarako
    943-582066 ; 943-582069 aterpetxea eta jatetxea
  • E-maila: barandiaran@gipuzkoamendizmendi.net / lizarrusti@gipuzkoamendizmendi.net
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Casa de Mikeletes
    Alto de Lizarrusti s/n
    Ataun - Ataun - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

SARREREN PREZIOA

Doan.

EKIPAMENDUAK ETA ZERBITZUAK

  • Kanpoko ibilbideak
  • Jatetxea
  • Kafetegia
  • Aterpetxea
  • Sarrera egokitua
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2017 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.