Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

Gure nahia

Ez dugu nahi Laboratorium soil-soilik erakusketa bat izatea. Bergaran murgildutako eragile gisa ikusi nahi dugu, bertako jarduera sozial, ekonomiko eta kulturalaren barnean, herritar helduentzako zientzia-programak sortzen, lantegi didaktikoak eratzen, udaleku zientifikoak garatzen, ikasleekin loturak ezartzen, eta baita Bergarako hirigune historikoa eta natura ezagutzeko bisitaldiak edo txangoak antolatzen ere.

Historia harrigarria

Bergarak gordeta duen historia harrigarria da. Bergarako Errege Seminarioak, krisi-garaiak gainditzeko, berrikuntzaren aldeko apustua egin zuen heziketaren eta ikerketa zientifikoaren bidez. Ikasketa praktikoek eta bilduma zientifikoek goi-goia jo zuten Wolframa aurkitzean.

Ardatz nagusia, berrikuntza

Bergaran, etengabeko taupada bat antzematen da; berrikuntzaren taupada. Aspalditik dator; Ilustraziotik behintzat bai; izan ere, garai hartan, toki batetik bestera ziztu bizian joan nahi genuen, mezuak berehala bidali nahi genituen, espezie ezberdinak aurkitu, mundua argiztatu. Eta oraindik ere, berrikuntza da gizakien bizimodu baldintzak hobetu ditzakeen tresna giltzarria.

Esperientzia berezia

Bisitaldia lorategian hasten da; kontinente ezberdinetako espezie botanikoak ditu. Errekalde jauregian, Peñafloridako kondea bizi izan zen tokian, XVIII. mendera arte bidaiatuko dugu. Elhuyar anaiak ezagutu eta wolframa aurkitzen lagunduko diegu; taula periodikoaren elementuak atzamarretan hartuko ditugu; animalia bitxiak ezagutuko ditugu, Ozeania, Asia zein Amerikakoak.

Bilduma hunkigarria

Museoko bildumak bihotza ukituko dizu, aurkikuntzaren ilusioa gertutik bizi izanaren gogorapena gordetzen baitu. Bilduma aparta da, paregabea, bakarra, bai erakunde sortzaileak izandako garrantziagatik, bai bildumaren antzinatasunagatik, bai gordetzen dituen aparteko ale bereziengatik. Fondoak dituen 3.000 aleetatik, pieza batzuk bakarrik daude erakusgai; baina gaur egun guzti-guztiek dute arte-lanen pareko balioa.

Laboratorium_Priumesperimentua Laboratorium_Laborategi-zaharra Laboratorium_Ikasgaia Laboratorium_Hegaztiak Laboratorium_Tresneria

Inguruko argibide turistikoa

debagoiena  sanpedroparrokiaOngi etorri DEBAGOIENA eskualdera

Debagoiena eskualdea Antzuola, Arrasate, Bergara, Elgeta, Eskoriatza, Leintz Gatzaga, Oñati eta Aretxabaleta udalerriez osatua dago. Debagoiena edo Deba Garaia Gipuzkoako hego-mendebaldean dagoen eskualdea da, Euskadiko erdigune geografikoan kokatuta Bizkaia eta Arabarekin muga eginez. Izan ere, izaera mugalaria erakutsiz, zonaldeko 9 udalerrietatik 8 gipuzkoarrak dira eta 1 arabarra.

Bergarako Udal Turismo Bulegoak zabalik ditu bere ateak egunero 10:30etatik 19:00ra. Zonalde monumentalaren erdian dago kokatua (Udaletxean bertan) eta kasko historikoa ezagutzeko gidatutako bisitak eskeintzen ditu (telf. 943 77 91 28)

Bertan ditugu Gipuzkoako hiribildu monumentalen arteko bi aipagarrienetakoak -Bergara eta Oñati, azken honetatik hurbil dago Arantzazuko santutegia-, baita Arrasaten kokatzen den euskal kooperatibismoaren sorlekua ere.

Debagoienak naturgune erakargarriak ditu, hala nola Aizkorriko Natur Parkea eta Aretxabaletan dagoen Urkulu urtegiko inguruak (Orkatzategi, Aitzorrotz eta Kurtzebarri mendiak). Debagoiena ezagutzea, maitatzea da.

Debagoienako eskuliburua (PDF)

Gipuzkoa %100 eskuliburua (PDF)

GureGipuzkoa argazkiak partekatzeko dohaineko webgune bat da, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Zuzendaritzak sortu eta bultzaturikoa. Bertan dauden Debagoienako argazkiak ezagutu nahi badituzu, Gure Gipuzkoa.

"XIX. mendeko albuma" Euskal Herriari buruzko 4.000 irudi inguru dituen kultur webgune bat da. Irudiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren funtsetakoak dira eta kultur zentro desberdinetan daude kokatuta. Debagoienako zenbait herrik XIX.mendean zuten itxura ezagutu nahi baduzu: Antzuola, Arrasate, Bergara, Elgeta, Eskoriatza, Leintz Gatzaga, Oñati eta Aretxabaleta.

Debagoiena Flickr-en.

Kasko historikoa ezagutzeko gidatutako bisitak

Errekalde jauregian bertan, Laboratorium museoaren egoitzan, Bergarako Udal turismo bulegoa topatuko duzu. Han aukera emango dizute Bergarako kasko historikoa ezagutzeko gidatutako bisiten bitartez: Jauregi etxeko erliebe germanikoa, Olaso edo Monzon dorrea, Egino-Mailea etxeko fatxada errenazentista dotorea, San Martin Agirre plaza, Santa Marina parrokia, San Pedro parrokia...

Bergarako Udal turismo bulegoak zerbitzua ematen du Aste Santuan, udan eta udazkeneko jaiegunen inguruan. Informazio gehiago www.bergara.net gunean. Telefonoa: 943 76 90 03.

San Martin Agirre plaza Bergarako Kasko historikoanBergarako kasko historikoa

Erlazionatutako ibilbideak

Berriak

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Bergarako Udala
  • Telefonoa: 943 769 003
  • E-maila: laboratorium@bergara.eus
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Errekalde Jauregia, Bergara, 20570 - Bergara - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

Neguko ordutegia (2016-09-17 / 2017-06-30)
  Goizez Arratsaldez
Az 10:00-14:00 Itxita
Og 10:00-14:00 Itxita
Or 10:00-14:00 16:00-19:00
La 10:00-14:00 16:00-19:00
Ig 10:00-13:00 Itxita
Jaiegunak 10:00-13:00 Itxita

SARREREN PREZIOA

2016an sarrera DOAN

EKIPAMENDUAK ETA ZERBITZUAK

  • Hizkuntza: euskara
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Argitalpen propioak
  • Gida didaktikoak
  • Ikertzaileen gela
  • Hitzaldi-Aretoa
  • Liburutegia
  • Gela didaktikoa
  • Turismo informazio bulegoa
  • Kanpoko ibilbideak
  • Lorategia
  • Lehiatila / Kontsigna
  • Salmenta makinak
  • Barne ibilbide egokitua
  • Igogailua
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2017 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.