Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

REAL100 MUSEOA

Museoan erakusten den bilduma, Realaren fondoetatik eta pribatu edo erakunde bildumetatik dator.
400 metro karratuko toki batean, eszenografi berriaren bidez, Realaren historia kontatzen saiatzen da Futbolak betetzen du leku haundiena, baina Realaren beste kirol sailek ere badute bere lekua Realak jokatu zuen hiru zelaien berregitearen bidez, eta ikus-entzunezko materialak erabiliz, klubaren historia adierazten da.

Museoa hondoko ataletan egituratuta dago:

Zaletasunaren aldapa
Garai guztiko zaleen argazki-mosaiko haundi bat. Realaren historiaren hasieratik Mendeurrenaren partida arte

Realaren ereserkiak
Gure historian zehar zaleek kantatzen dituzten ereserkien partiturak eta grabaketak

Zaletasunaren tokia
Txartelak, sarrerak, kromoen bildumak, merchandising eta Realarekin zerikusia duten gauzak. Toki hau bizia dago eta zaleek gauzak ematen jarrai dezakete

Reala Europan
Partiden programak eta sarrerak, Realaren aurka Europan jokatu duten taldeen oroimenak etab.

Garaikur-aretoa
Pentagonal-forma dauka, baloien josketa gogoratuz. Realak lortutako garaikur garrantzitsuenak erakusten dira

Museoaren irudia Museoaren irudia Afizioa Erakusketa gunea Kopea

Inguruko argibide turistikoa

Ongi etorri DONOSTIALDEA eskualdera

Donostialdea eskualdea, 11 udalerriz osatua (Andoain, Astigarraga, Donostia, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta, Usurbil, eta Oarsoaldeko udalerriak kontuan hartuz gero, Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaia), Donostialdea Gipuzkoako ipar-ekialdean dagoen eskualdea da. Donostia da hirigunea eta honen inguruko herriek osatzen dute eskualdea.

Donostialdea barruan Buruntzaldea eta Oarsoaldea eskualdeak sartu ohi dira, erabilera ofizialean batez ere. Iparraldean Kantauri Itsasoa du muga, eta ekialdean Bidaso Beherea eta Nafarroa. Hegoaldean Tolosaldea eta Nafarroa ditu mugakide; medenbaldean Urola Kosta eta Tolosaldea.

Donostialdeako eskuliburua (PDF)

Gipuzkoa %100 eskuliburua (PDF)

GureGipuzkoa argazkiak partekatzeko dohaineko webgune bat da, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Zuzendaritzak sortu eta bultzaturikoa. Bertan dauden Donostialdeako argazkiak ezagutu nahi badituzu, Gure Gipuzkoa.

"XIX. mendeko albuma" Euskal Herriari buruzko 4.000 irudi inguru dituen kultur webgune bat da. Irudiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren funtsetakoak dira eta kultur zentro desberdinetan daude kokatuta. Donostialdeako zenbait herrik XIX.mendean zuten itxura ezagutu nahi baduzu: Andoain, Astigarraga, Donostia, Hernani, Urnieta, Usurbil, Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaia.

Donostialdea Flickr-en.

Erlazionatutako ibilbideak

Berriak

Bisiten liburua / Bidali zure iradokizuna

  • 2010-04-02

    Muy emotivo. La verdad es que me trajo muchos recuerdos. Qué tiempos!!! A ver si este año podemos tener otro recuerdo alegre. Aurten bai!!

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Real Sociedad de Fútbol S.A.D.
  • Telefonoa: 943473953
  • E-maila: museoreal100@realsociedad.com
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Estadio de Anoeta. Paseo de Anoeta 1 s/n - Donostia-San Sebastián - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

Real100museoa (2009-01-01 / 2020-12-31)
  Goizez Arratsaldez
Ar 10:30-13:30 16:30-19:30
Az 10:30-13:30 16:30-19:30
Og 10:30-13:30 16:30-19:30
Or 10:30-13:30 16:30-19:30
La 10:30-13:30 16:30-19:30
Ig 10:30-13:30 Itxita
Jaiegunak 10:30-13:30 Itxita

SARREREN PREZIOA

Museoa

  • Helduak: 4 euro
  • Haurrak (14 urte arte):2 euro
  • Bazkideak: 2 euro
  • Haur bazkide (14 urte arte): Dohain

Museoa+Estadio

  • Helduak: 6 euro
  • Haurrak (14 urte arte): 3 euro
  • Bazkideak: 3 euro
  • Haur bazkide (14 urte arte): Dohain

Taldeak (reserba egin behar da telefonoz 943473953 edo mailez : museoreal100@realsociedad.com)

  • Helduak: 5 euro
  • Haurrak: 2 euro

Estadioren bisitak:
Asteartetik Larunbatera: 11:00 (euskeraz), 12:00 (gaztelaniaz) , 17:00 (euskeraz), 18:00 (gastelaniaz)
Igande eta jai-egunetan: 11:00 (euskeraz), 12:00 (gaztelaniaz)
Anoetan partida jokatuko den egunetan eta hurrengo egunean ezin izango dira Estadioren bisitak egin. Halaber, Anoetan ekintzak egingo diren egunetan, ezin izango dire bisitak egin

EKIPAMENDUAK ETA ZERBITZUAK

  • Hizkuntza: euskara
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Kanpoko ibilbideak
  • Denda
  • Atseden lekuak
  • Barne ibilbide egokitua
  • Sarrera egokitua
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2017 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.