Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

Oharra: Urgulleko Historiaren Etxea eta bertako "Donostiari begira" erakusketa berriro dira irekita 2015ko martxoaren 21tik. Donostia hiriaren sorrera eta garapena ezagutzeko erakusketa. Aste Santuan zehar, martxoaren 30etik apirilaren 12ra arte, haurrentzako jarduerak antolatuta daude.

Informazio gehiago: 2015eko Aste Santua: Urgull-eko jarduerak (pdf).

Erakusketak Donostiaren historian zehar ibilbidea egiten du, sortu zenetik, Zabalgunea egin eta Donostia uda garaiko erreferentzia bihurtu arte, bidean plaza militar izatea; bilakaera ekonomiko, urbanistiko eta soziala; eta bere jaiak eta tradizioak aztertuz, gertakari historiko nabarmenenak azpimarratzeaz gainera.

Erakusketaren izaera berritzailea bereziki zaindu da, kanpoko bisitariari aurkikuntza errazteko eta etxekoari identifikazioa, aldi berean gazteenek ikasi eta ondo pasatzea ahalbidetzen duela.

Horretarako objetu original kopuru mugatua erabili da, berregite, grabatu, argazki historiko eta beste elementuekin gaur egungo hiriaren oinarriak zeintzuk diren ikusten lagunduko dutenak.

Muntaia honetan baliabide ezberdinak erabili dira bisitariarengan interesa eta ezustekoa sortu asmoz, elementu interaktiboekin, bisitariak erakusketan modu aktiboan parte har dezan bilatuz beti.

Euskarri multimedia askoren presentzia azpimarra daiteke: hiriaren historiari buruzko ikusentzunezko bat; urbanismoaren bilakaerari buruzko errekreazio birtuala eta folkloreari eta jaiei buruzko ekoizpena, non modu txundigarri, koloretsu, soinudun eta sentiberan hiriko jaiei buruzko bizipena biltzen den. Bai hau eta baita erakusketako beste hainbat alderdi ibilbidearen amaieran jarritako informazio puntuan zabaldu ahal izango dira.

"Donostiari begira" erakusketako irudia "Donostiari begira" erakusketko irudia "Donostiari begira" erakusteko irudia "Donostiari begira" erakusketako irudia Mota Gaztelua, Urgull "Donostiari begira" erakusketako irudia

Inguruko argibide turistikoa

Ongi etorri DONOSTIALDEA eskualdera

Donostialdea eskualdea, 11 udalerriz osatua (Andoain, Astigarraga, Donostia, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta, Usurbil, eta Oarsoaldeko udalerriak kontuan hartuz gero, Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaia), Donostialdea Gipuzkoako ipar-ekialdean dagoen eskualdea da. Donostia da hirigunea eta honen inguruko herriek osatzen dute eskualdea.

Donostialdea barruan Buruntzaldea eta Oarsoaldea eskualdeak sartu ohi dira, erabilera ofizialean batez ere. Iparraldean Kantauri Itsasoa du muga, eta ekialdean Bidaso Beherea eta Nafarroa. Hegoaldean Tolosaldea eta Nafarroa ditu mugakide; medenbaldean Urola Kosta eta Tolosaldea.

Donostialdeako eskuliburua (PDF)

Gipuzkoa %100 eskuliburua (PDF)

GureGipuzkoa argazkiak partekatzeko dohaineko webgune bat da, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Zuzendaritzak sortu eta bultzaturikoa. Bertan dauden Donostialdeako argazkiak ezagutu nahi badituzu, Gure Gipuzkoa.

"XIX. mendeko albuma" Euskal Herriari buruzko 4.000 irudi inguru dituen kultur webgune bat da. Irudiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren funtsetakoak dira eta kultur zentro desberdinetan daude kokatuta. Donostialdeako zenbait herrik XIX.mendean zuten itxura ezagutu nahi baduzu: Andoain, Astigarraga, Donostia, Hernani, Urnieta, Usurbil, Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaia.

Donostialdea Flickr-en.

Erlazionatutako ibilbideak

Berriak

Bisiten liburua / Bidali zure iradokizuna

  • 2012-01-24

    Eskertzen da oharra. Asteburu dezentetan bertara joateko ohitura dugu eta ondo dago denboraldi batez itxita egongo dela jakitea.

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Donostiako Udala
  • Telefonoa: 943-428417
  • E-maila: santelmo@donostia.org
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Motako Gaztelua-Castillo de la Mota, Urgull - Donostia-San Sebastián - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

SARREREN PREZIOA

Dohainik

EKIPAMENDUAK ETA ZERBITZUAK

  • Hizkuntza: frantsesa
  • Hizkuntza: ingelesa
  • Hizkuntza: euskara
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Entzunezko gidak
  • Liburutegia
  • Gela didaktikoa
  • Kanpoko ibilbideak
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2017 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.