Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

CHILLIDA LANTOKI

Industrializazioa iristerakoan, burdinolek lantegi handiei utzi zien lekua. Toki paregabe batean, museo bihurtutako antzinako lantegi batean hain zuzen, industria eta artearen arteko harremana erakusten da, Euskal Herriko eskultorerik famatuenetariko baten eskutik, Eduardo Chillida, zein Legazpira, Burdin Haranera etorri zen, gaur egun mundu osoko plaza eta museoetan dauden eskultura monumentalak egitera. Leku honetan eskultorearen paper eta forja-tailerrak erakusten dira, Forja Handiko makinak, gaur egungo ikus-entzunezko sistemak eta langileei elkarrizketak, besteak beste.

 

CHILLIDA LANTOKIKO ARGAZKIAK CHILLIDA LANTOKIKO ARGAZKIAK CHILLIDA LANTOKIKO ARGAZKIAK

Inguruko argibide turistikoa

Ongi etorri UROLA GARAIA eskualdera

Urola Garaia eskualdea Gipuzkoa hegoaldean dago kokatuta, Aizkorriko Parke Naturalaren oinetan, eta Legazpi, Urretxu, Zumarraga eta Ezkio-Itsaso herriek osatzen dute. Eskualdean indar handia du industriak, burdinaren hastapenak, nekazal eta artzantza guneak ekitaldi kultural zein gastronomikoetan bistakoak dira.

Bisitariak bere egonaldia atsegin eta ahaztuezin izateko beharko duen guztia topatuko du Urola Garaian: kultur ibilbideak, mendi txangoak,museoak, monumentuak, industria ondarea, lo egiteko toki xarmangarriak, gastronomia aukera ezin hobea eta ospakizun eta jai sorta aparta. Dena prest Gipuzkoa sakoneko txoko hau ezagutzera animatzen diren guztien gozamenerako.

Urola Garaiko eskuliburua (PDF)

Gipuzkoa %100 eskuliburua (PDF)

GureGipuzkoa argazkiak partekatzeko dohaineko webgune bat da, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Zuzendaritzak  sortu eta bultzaturikoa. Bertan dauden Urola Garaiko argazkiak ezagutu nahi badituzu, Gure Gipuzkoa.

"XIX. mendeko albuma" Euskal Herriari buruzko 4.000 irudi inguru dituen kultur webgune bat da. Irudiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren funtsetakoak dira eta kultur zentro desberdinetan daude kokatuta. Urola Garaiko zenbait herrik XIX.mendean zuten itxura ezagutu nahi baduzu: Legazpi, Urretxu, eta Zumarraga.

Urola Garaia Flickr-n.

Erlazionatutako ibilbideak

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Lenbur Fundazioa
  • Telefonoa: 943 73 04 28 / 943 73 18 95
  • E-maila: chillidalantoki@lenbur.com
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Papelera
    Azpikoetxe Kalea s/n - Legazpi - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

SARREREN PREZIOA

CHILLIDA LANTOKIA

-Mirandaolako Turismo Bulegoan txanda hartu beharra dago 943 73 04 28

-Taleentzako Tarifa Normala: Banakakoa: 4,00 €, taldeak 20 pertsonatik gorakoak.

-Eskolendako: 3.5 € Industrializazioa eta Chillidari buruzko bisita pedagogikoa

-Taldeentzako Tarifa Murriztua: ( gazte txartelea, ikertzaileak ) : 3,00 €

-Doako Sarrera : ( langabezian, ICOM bazkideak )

- Banakakoen tarifa: Aurrez hitzordua eginda. Bisita gidatua 80.-€

EKIPAMENDUAK ETA ZERBITZUAK

  • Hizkuntza: frantsesa
  • Hizkuntza: ingelesa
  • Hizkuntza: euskara
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Denda
  • Atseden lekuak
  • Sarrera egokitua
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2017 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.