Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

Done Jakue Bidea "Europako Lehen Kultur Ibilbidea" izendatua dago. IX. mendetik aurrera, Europako erromesek Santiago apostoluaren hilobira (Compostelara) joateko ireki zituzten bideez osatua dago. Mendeak joan eta mendeak etorri, herri osoak, elizak, ospitaleak eta merkataritza-ibilbideak sortu ziren Bidearen inguruan, eta kultura, historia, arte eta paisaia alorrean benetako altxorra dira gaur egun.

Done Jakue Bideari buruz Orion dagoen interpretazio-zentroak informazio osatua eskaintzen du bide horren inguruan.

Done Jakue Bidearen Interpretazio Zentroa Lehen solairua Lehen solairua 2 Bigarren solairua

Inguruko argibide turistikoa

urola kosta by mbesategiOngietorri UROLA KOSTAko eskualdera

Getaria, Orio, Zarautz, Aiaeta Zumaiako udalerriekosatzen duten Euskal Kostaldeko eskualdea duzu Urola Kosta. Patxadaz hartu. Presarik gabe. Aztertu herri bakoitza, aukeratu natura, ondarea, kirola, museoak, itsasoa, Santiago Bidea...edo bakoitzarekin disfrutatu, etekina atera bertako gastronomiari, bertako txakolinari, hau da, itsaso-aren haize leunak ferekatuta hazten den eta jatorrizko deitura duen ardo zuriari.

Ibaiak, itsasoak eta mendiek inguru ezin hobea eskaintzen dute paseatzeko, bizikletan ibiltzeko eta era askotako kirolak egiteko: arrantza, arrauna, igeriketa, parapentea, piraguismoa, surfa, windsurfa...Sentitu eskualde honetako biztanleen bizimodua etaegunerokotasuna, imajina ditzakezun baino plan gehiago eskainiko dizkizute.

Urola Kostako eskuliburua (PDF)

Gipuzkoa %100 eskuliburua (PDF)

GureGipuzkoa argazkiak partekatzeko dohaineko webgune bat da, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Zuzendaritzak sortu eta bultzaturikoa. Bertan dauden Urola Kostako argazkiak ezagutu nahi badituzu, Gure Gipuzkoa.

"XIX. mendeko albuma" Euskal Herriari buruzko 4.000 irudi inguru dituen kultur webgune bat da. Irudiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren funtsetakoak dira eta kultur zentro desberdinetan daude kokatuta. Urola Kostako zenbait herrik XIX.mendean zuten itxura ezagutu nahi baduzu: Getaria, Zarautz eta Aia.

Urola Kosta Flickr-n.

Erlazionatutako ibilbideak

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Orioko Udala
  • Telefonoa: 943 835565
  • E-maila: orioturismo@gmail.com
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Kale Nagusia,17
    20810 Orio - Orio - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

NEGUKO ORDUTEGIA (2016-09-20 / 2017-05-19)
  Goizez Arratsaldez
Az 09:30-13:00 16:00-19:00
Og 09:30-13:00 16:00-19:00
Or 09:30-13:00 16:00-19:00
La 09:30-14:00 16:00-19:00
Ig 10:00-14:00 Itxita

SARREREN PREZIOA

Helduak 2€

Umeak (-10) 1,50€

Jubilatuak 1,50€

Erromesak doan

EKIPAMENDUAK ETA ZERBITZUAK

  • Hizkuntza: frantsesa
  • Hizkuntza: ingelesa
  • Hizkuntza: euskara
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Turismo informazio bulegoa
  • Kanpoko ibilbideak
  • Lehiatila / Kontsigna
  • Atseden lekuak
  • Aterpetxea
  • Barne ibilbide egokitua
  • Igogailua
  • Sarrera egokitua
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2017 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.