Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

XX. mendea oso osorik baldintzatu zuten gertaerak izan ziren 1936 eta 1939 bitartean Espainian eta Euskal Herrian. Haien berri jasotzeko aukera bikaina eskaintzen digu Elgetako Memoria Historikoaren Euskal Interpretazio Zentroak: gudaldiak, armak, batailoiak...

Baina ez hori bakarrik. Gudaren kausak ere aztergai ditu zentroak, eta nola ez, ondorioak. Elgeta inguran jazotakoetatik abiatuta, errepresioaren inguruko hausnarketa sakon bat egiten da, garai hura bizi izan zutenen testigantzek lagunduta, eta beti ere indar faxistek sortutako biktimek luzaroan jasan behar izan dutena gogora ekarriz. Izan ere, duintasuna eta memoria dira zentroaren ardatz eta ixiltasuna eta ahaztukeria alboratuta ohiukatu eta gogoratzea helburu.

Bi atal nagusi ditu zentroak: lehena, erakusketa iraunkorra da. Espaloia Kafe Antzokian dago kokatua eta garaiko hainbat arma, tresna, egunkari... dago ikusgai, maketa eta azalpen grafikoek osatzen dutelarik informazioa. Bigarrena, 5 km inguruko ibilbide tematikoa da (mapa) (GPS tracka deskargatu), frontearen kokalekuetan barrena, berreskuratu diren babesleku, lubaki eta parapetoak ikusgai daudelarik. Ibilbide hau egiteko bisita gidatuak antolatzen ditu zentroak, hileko lehen (euskaraz) eta azken (elebiduna) igandeetan, edo talde osatuentzat beste edozein egunetan, aurrez erreserba egitea beharrezkoa delarik. Heziguneentzako proposamena deskargatu

Bereziki eman nahi dizkiegu eskerrak Intxorta 1937 Kultur Elkarteari, proiektu hau aurrera ateratzeko egindako lanagatik eta memoria historikoaren berreskurapenerako emandako urratsengatik. Azpimarratzekoa da frankismoaren biktima bakar bat ez ahazteko garatutako "Izen Guztiak, Aurpegi Guztiak" proiektua, frankismoak eragindako biktimen izendegia osatzeko helburuarekin.

MUGIKORRENTZAKO APLIKAZIOA DESKARGATU

Elgetako ahozko ondarea eta gerra garaiko pasarteak

Elgetaren historia

Elgetako ondarea, geolokalizatutako argazkiak

Jarrai gaitzazu Facebook, Twitter eta Google+ en!

Android eta iOS-entzako aplikazioa deskargatu Intxortako Atea monumentua Maketa honetan, aukera izango dugu forntearen garapena ikusi eta 1936 eta 1937an Elgeta inguruetan gertatuak ulertzeko Interpretazio zentrorako sarrera Ikusentzunezko materialen laguntzaz, oso era grafikoan ikus daiteke gudaren garapena, baita honen ondorioak ere Garaiko armak ikusgai, errusiar metrailatzaile hau kasu Garaiko egunkari, esku-orri, lanabes eta armamentua dago ikusgai Asentzio, faxisten kokapenen aldetik Hiru Intxortetako bi, Gazteluatx eta Intxorta Txiki, Asentziotik Parapetoa elurtuta. Atzealdean Udalatx. Babeslekua "la belga" posizioa Salbador Ermita Frontearen erorketaren ondoren indar faxistek Elgetan zigorgabeki eraildako zibilen oroitarria "la Belgatik" kolpisten menpe zegoen Asentzio alderako ikuspegia Ansoategi Bazterrekoa, Ansoategi y Ikatzarre, frontea erori ondorengo errepresio faxistaren lekuko isilak. Elgeta ibilbidetik Bigarren hezkuntzako ikasleekin bisita gidatua Bisita gidatu bateko partaideak berreskuratutako lubakiak zeharkatzen Faxismoak eraildako inor ahaztu ez dezagun, memoria eta justizia

Inguruko argibide turistikoa

Ostatuak Elgetan

Elgetan ostatu hartzeko hiru aukera daude:

  1. Barrenengua landa etxeak, bertan ostatu hartutakoentzako afariak ematen ditu.
  2. Eguzkitza landa etxeak, gosariak eskaintzen dizkie ostatu hartutakoei eta bazkari eta afariak enkarguz.
  3. Maialde landa etxean, herrigunean kokatutako bakarrean, menuak eskaintzen dira. Astebukaeretan, gainera, menu berezi eta afariak.

Berriak

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Elgetako Udala
  • Telefonoa: Elgetako Udala: 943 768 022
    Bisita gidatuak egiteko erreserbak: 943718911 / 943796463
  • E-maila: turismoa@elgeta.eus
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Maala Kalea, 2 20690 Elgeta
    - Elgeta - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

SARREREN PREZIOA

Erakusketa iraunkorrerako sarrera doakoa da.

Bisita gidatuen tarifa honakoa da:

  • 16 urte baino nagusiagoentzako: 5,00 €
  • 6-16 urte artekoentzako: 2,00 €
  • 0-6 urte artekoentzako: dohainik

EKIPAMENDUAK ETA ZERBITZUAK

  • Hizkuntza: euskara
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Gida didaktikoak
  • Kafetegia
  • Barne ibilbide egokitua
  • Igogailua
  • Sarrera egokitua
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2017 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.