Euskal elizaren artea Donostiako elizbarrutitik bertatik jasota, Elizbarrutiko Museoan, modu kronologikoan XVII. mendetik XXI. mendera arteko piezak eta oihalak daude erakusgai. Gainera, urregintzako bilduma bat du, eta musika-kontzertuak antolatzen ditu. Donostiako Elizbarrutiko arte bildumak bi harribitxi erakusten ditu: Santiago Peregrinoren XIII. mendeko eskultura bat eta Grekoak margotutako San Frantziskoa. Donostiako elizbarrutiko artelanen bilduma erlijio-gaiez eta objektu liturgikoz dago osatua. Hiru ataletan sailka genezake: eskultura, pintura eta urregintza. Artelan hauek Amarako Familia Santuaren egoitzan daude. Bildumari hasiera Manuel Lekuonak eta José María Zunzunegik eman zioten. Artxibategi eta sakristia, ermita, komentu eta parrokietan jasotako obrak dira museoraino iritsi direnak, guztion gozamenerako. Eginahal guzti horri esker herri memoria berreskuratu ahal izan da, eta poliki-poliki artelan horien kontserbazio-lanetan dihardute, eta pieza denek Euskal Herriko erlijio-sentimenaren historia azaltzen dute.