Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

Benetako eszenario eta pertsonaia historikoekin, eta hezur-haragizko aktore baten dramatizazioarekin egiten da Agur Lili antzezlana.

Bakarrizketa batean, jauregian bizi izan zen lilitarren leinuko azken biztanleak, Andre Madalenek, 1680. urtera eramango ditu bisitariak, eta etxeko gelak eta aretoak ikusiko dituzue bidean.

Hiru menderen ondoren, Andre Madalen Lili Jauregira itzuli da, bertan pasa zuen azken egunera.1680. urtea da. Negozioetan iaioak dira lilitarrak, eta etxe erosoago batera doaz, Zestoako herrigunean dagoen Portalekoa etxera.

Andre Madalen, Magdalena de Amilibia Elkaraeta, da leinuaren burua. Eskualdeko emakume boteretsuenetako bat da, elegantea, zuzena eta zorrotza, gizonezkoak gailentzen diren munduan nortasun handia erakutsi duena.

Etxea behin betiko utzi baino lehen, goitik behera ikuskatzen ari da, xehetasun txikiena ere dagokion moduan egon dadin, maizter berria etortzen denerako. Etxeko atarian dago, jauregia utzi beharrak sortzen dizkion pentsamenduetan eta sentimenduetan murgilduta.

"Agur Lili"

Berriak

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Ekain Fundazioa
  • Telefonoa: 943868811
  • E-maila: info@lilijauregia.com
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Portale kalea, 1 - 20740 Zestoa - Zestoa - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

SARREREN PREZIOA

Behin-behinekoz itxita, informazio gehiagorako:

 943868811

www.lilijauregia.com

EKIPAMENDUAK ETA ZERBITZUAK

  • Hizkuntza: euskara
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Kanpoko ibilbideak
  • Haur parkea kanpoan
  • Lorategia
  • Atseden lekuak
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2017 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.