Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading
  • Hasiera |
  • Museo guztiak |
  • Gerra Zibileko Eibarko Frontearen Interpretazio Zentroa - Arrateko Aterpetxea
Rss

Gerra Zibileko Eibarko Frontearen Interpretazio Zentroa - Arrateko Aterpetxea

Arrateko aterpetxean kokatuta dago oroimenerako gune hau eta Akondiara, Kalamuara, Urkora edota ingurura hurbiltzen diren bisitarien harrera leku eta abiapuntua da. Bertan, garrantzi handikoak izan ziren gerra gertakizunak ezagutzeko aukera dago, hain zuzen ere, Gerra Zibilaren frentea 7 hilabetean  bertan egon zenean, Eibar inguratzen duten mendietan jazo ziren gertakizunak ezagutzekoa.

Interpretazio Zentroan honako hauek ikus daitezke: gerra garaian hiria eta bere ingurua nolakoak ziren erakusten duen maketa modernoa, gerran aritu ziren bando desberdinen uniformeak, borroka-zonan erabilitako gerra-materiala, Gerra Zibilaren gordintasuna Eibarren bizi izan zutenen lekukotzak jasotzen dituen ikusentzunezkoa, garai hartako propaganda kartelak eta abar.

Zentroa bisitatu ondoren, aurkarien gertutasunagatik eta borroken iraupen luzearengatik Euskadin Gerra Zibilak izandako gerrako frenterik latzena izan zena bertatik bertara ezagutzeko aukera dute bisitariek.

Gerra Zibileko interpretazio zentroa Arraten

arrateko interpretazio zentroa1 arrateko interpretazio zentroa2 arrateko interpretazio zentroa3

Berriak

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Udal Interpretazio Zentroa
  • Telefonoa: 944 029 099

  • E-maila: albergues@ateri.net
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Arrate Balle Auzoa 2,
    20600 Eibar
    (Gipuzkoa)

    - Eibar - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

Ordutegi orokorra (2015-02-01 / 2019-02-01)
  Goizez Arratsaldez
Ig 11:30-13:30 Itxita

SARREREN PREZIOA

Sarrera doan.

Bisita gidatuak aurrez erreserbatuta

EKIPAMENDUAK ETA ZERBITZUAK

  • Hizkuntza: gaztelania
  • Hizkuntza: euskara
  • Lorategia
  • Aterpetxea
  • Sarrera egokitua
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2017 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.