Natura

Nahiz eta lurrez txikia izan, Gipuzkoak natura aberatsa eta era askotakoa du. Gipuzkoak zentro-sare bat dauka naturagune aipagarrienetan harrera egiteko eta ingurua interpretatzen laguntzeko. Parketxeak izeneko zentro horietako bakoitzean lantzen diren gaiei esker, jakin dezakegu zer ezaugarri eta balio berezi, eta beste natura-inguruneekiko osagarri, dituen natura-ingurune bakoitzak. Beste aldetik, gizakiaren eta naturaren arteko harremanen ikuspuntu jakin batzuk erakusten dituzte eremu horiek. Horregatik, naturaren eta paisaiaren balioak erakusteaz gain, ingurumen-heziketa eskaintzen da zentro horietan, prestakuntzari eta kontzientziatzeari esker aukera izan dezagun gure herrialdeko eta beste lekuetako natura ondarea gordetzeko etorkizunerako.

GIPUZKOA GEROZTIK. Historia Museo birtuala

Foiletoa jeitsi (PDF)

Basoa