Burdina

Gipuzkoari sutegiak, bero kiskalgarriak eta sugarrak darizkio bere burdinola handi eta txikietan, esaten zuen aita Larramendik. Gutxienez Erdi Arotik izan du garrantzia, gurean, jarduera horrek. Eta, nahiz eta azken burdinolak XIX. mendean itxi ziren, ondoren ere izan du bere garrantzia jarduera mota horrek, burdina eta altzairua lehengaitzat dituzten beste industria-mota batzuei esker. Dena den, burdinaren ondarea, Gipuzkoan, ez da industrian bakarrik atzematen, gizartean ere agertzen baita artearen bidez. Eduardo Chillida eskultorearen obra da esandakoaren adibiderik aipagarrienetako bat.

GIPUZKOA GEROZTIK. Historia Museo birtuala

Foiletoa jeitsi (PDFa)

Chillida