Gastronomia

Gipuzkoa, kultura gastronomikoaren ispilu da askorentzat. Euskal sukaldaritzako maisu handiek aldatu eta berritu egin dute sukaldaritza eta, horretarako, oinarritzat hartu dituzte bertako lehengaiak eta produktu tradizionalak, denak kalitate handikoak eta halakotzat hartuak (esate baterako, Idiazabalgo gazta, sagardoa eta txakolina) eta bere egin dute aspalditik datorren sukalde tradizioa, gurean indartsu erroturik dagoen osagai soziologiko eta kultural batekin batera (elkarte gastronomikoak, txikiteoaren eta pintxoen tradizioa...).

Dena den, dastamenaz eta ikusmenaz gain, badaude Gipuzkoako gastronomiaz jabetzeko beste modu batzuk. Hala, gure museotako batzuen bidez, lehengaiak nola lortzen eta eraldatzen zituzten jakin dezakegu zehaztasunez, lan horietan zer tresna eta lanabes erabiltzen zituzten (ezaugarri historikoak eta etnografikoak dituzte batzuk), jakiek zer elikadura-balio duten eta jakiek eta osasunak beren artean zer harreman estua duten.

GIPUZKOA GEROZTIK. Historia Museo Birtuala

Foiletoa jeitsi (PDFa)

Sagardoa