Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading
  • Albaola Itsas Kultur Faktoria

    2016-05-10

    MNEean ALBAOLAk San Juan baleontziaren eraikuntza prozesua doan ezagutzeko konbitea luzatzen du

    gehiago irakurri...

  • 2014-08-21

    Albaola 2000 bisitari ingurura gerturatu da zabalik dagoen lehen hilean

    Itsas Kultur Faktoria publikoari irekita egon den hilabete honen ostean, Albaola eta DSS2016Euren arduradunek balorazio positiboa egin dute.

    Albaola, Itsas Kultur Elkarteak,  Ondartxon (Pasai San Pedron) kokatuta dagoenak, pasa den uztailak 17an zabaldu zituen ateak. Bertan, San Juan baleontziaren erreplikaren eraikuntza ezagutu daiteke, Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburuaren embaxada mugikorra izango denaren eraikitzea.

    Hilabete honetan zehar, Albaolak jatorri anitzeko 2000 bisitari inguru jaso ditu, gertuko publikoa zein Europako lurralde ezberdinetakoak.

    gehiago irakurri...

  • 2012-09-10

    Egun bat arrantzan

    gehiago irakurri...

  • 2011-12-06

    Holandako telebista Ondartxon

    BNN Holandako hirugarren kate publikoak Euskal Herriari buruzko bidai saio bat ekoiztu zuen eta Donostialdean grabatu zuen.

    Egitarauan: pintxoak, politika, herri kirola eta Albaola.

     

     

    Izan ere, Saio zati bat Ondartxo Itsas Kulturaren Zentroan grabatu egin zen udan.
    Saioak "3 op Reis" du izena eta bidiaen inguruan dihardu. Igandero arratsaldeko 8tan botatzen dute.

    Gehiago jakiteko, begiratu Ondartxon egindako azken 3 minutu:
    http://3opreis.bnn.nl/video/4f1c4cc82b100d64f5892a6856ba4a6c

    gehiago irakurri...

  • Auzolan taldearen 6 eremu

    2011-11-19

    Auzolan taldea Ondartxon

    Albaola elkarteak Euskal Herriko itsas ondarearen alde lan egiten du.
    Gure gizartean itsas kultura zabaltzeko jendearen partehartzea oso bide eraginkorra da,
    eta Albaolak antolatzen dituen jarduerek denon partehartze zabala ahalbidetu nahi dute.
    Bide hori errazteko Albaolak bere Auzolan taldea eskaintzen du, interesa duenak parte hartu ahal
    izateko. 'Auzolana' euskal tradizioan errotutako kontzeptua da, auzo bateko biztanleek borondatez
    egindako lana adierazten duena: herribide bat konpontzea, karobi bat eraikitzea edo lur sail
    bat garbitzea.

    Zure ahalmenen eta gogoaren neurrian parte hartzera gonbidatzen zaitugu. Gogoratu nahi dizuegu
    harremana irabazi asmorik gabekoa dela. Bakoitzak boluntario izateko bere motibazio
    pertsonalak ditu, eta horiek bideratzeko Albaolak azpiegitura, esperientzia eta antolakuntza boluntarioen
    zerbitzura eskaintzen ditu.

     

    AUZOLAN TALDEAREN SEI LAN-EREMUAK:
    Lan-eremu bakoitza arduradun baten menpean dago; Markos, Mikel eta Sebastien dira arduradunak
    eta boluntarioen lana erraztuko duten bitartekariak. Aurrerago daukazue beraiekin harremanetan
    jartzeko behar dituzuen datuak. Ondartxon dauden boluntarioentzako arbeletan egin
    nahi diren lanei buruzko informazioa egongo da eskuragarri.


    ZER EGIN BOLUNTARIO IZATEKO?
    Ondartxon zure datuak eman eta urteko kuota ordaindu. Aurten (2011) 6,00 €koa da.

    BOLUNTARIO IZATEAREN ONURAK


    Auzolan taldearen partaide izateak itsas kulturaren munduan murgiltzeko eta ekintzaile izateko
    aukera ematen dizu:
    - Albaolako ekimenetara gonbitatua izango zara.
    - Ondartxon doako sarrera izango duzu.
    - Itsas kulturaren ekintzailea izango zara.
    - Euskal giroan oinarritutako jardueretan parte hartu ahal izango duzu.


    HARREMANETARAKO DATUAK
    Ondartxoko telefonoa: (00 34) 943 39 24 26
    Lan-ordutegia: astelehenetik ostiralera, 9tatik 6ak arte; larunbata, 10etatik 6ak arte.
    Auzolan taldearen jarduerei buruzko informazioa eskuragarri egongo da gure blogean eta webgunean
    (www.albaola.com) eta baita Facebooken ere. Aldi berean, zuek ere informazioa partekatu
    dezakezue helbide honetara bidalita: auzolan@albaola.com.
    Arduradunen datuak:
    Mikel: (00 34) 661 08 19 82 - mikeleoz@albaola.com
    Sebastien: (00 34) 636 75 61 36 - sebas@albaola.com
    Markos: (00 34) 662 21 89 06 -

    gehiago irakurri...

  • 2011-11-10

    Bretainiako "Defi du Traict" elkartearen bisita Pasaiara igandera arte

    Atzotik igandera bitartean Pasaiak Bretainiako itsas kultur delegazio baten bisita izango du. Bretainiako Mes-ker herritik datoz Défi du Traict itsas kultur erakundekoak. Albaolak harreman luzea du elkarte honekin, besteak beste elkarte honen ontziolan egin bai-tzen Pasaia izeneko ontzia. Bretoien keinu horri erantzunez iaz Vannesen burututako Mor Bihaneko itsasontzi tradizionalen topaketa handian Albaolak Mesker izeneko txalupa uretaratu zuen, Ondartxo Zentroan egindakoa.

    gehiago irakurri...

  • 2011-11-10

    Gaur gaueko 10.30etan, Apaizac Obeto ETB1en!

    Albaola elkarteak burutzen duen lana ezagutzeko parada ezin hobea eta euskaldunon itsas historia handiaren lagin bat ezagutzeko aukera. XVI. mendeko bale eta bakailao arrantzaren inguruan osatutako abentura handia.

    gehiago irakurri...

  • Mikel Leozenaren irudia

    2011-09-01

    Irailaren 21 eta 22an "Euskal baleazaleen ildoei jarraiki" nazioarteko kongresua ospatuko da

    Euskal Herriko Unibertsitateak eta Jauzarrea Fundazioak, Euskal baleazaleen ildoei jarraiki. Euskaldunen eta Ipar Atlantikoko Amerikako Jatorrizko herrien kultur eta genetiko Ondarea nazioarteko kongresoa antolatu dute irailaren 21 eta 22an, Bilboko Bizkaia Aretoan. Aldi bereko itzulpena: euskara, gaztelania, frantzesa, ingelera kongresuan zehar.

    gehiago irakurri...

  • 2011-07-14

    Ekonabigazioa Ondartxon

    Ondartxo, itsas Kultur Zentroko bi langilek Ekonabegazioari buruzko jardunaldi teknikoetan parte hartu dute.

    Ekonagizioari buruzko webgune berria aurkeztu egin da.

    gehiago irakurri...

  • 2011-07-02

    Abaola elkarteak weborrialde berria dauka

    Albaola elkarteak, Ondartxo Itsas Kultur zentroaz arduratzen dena, weborrialde berria egin du: www.albaola.org

    gehiago irakurri...

3 orritik 1 orria (24 berri)

 

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Albaola Itsas Kultur Erakundea/Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Telefonoa: (0034) 943 39 24 26
  • E-maila: bisitak@albaola.com
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Ondartxo pasealekua 1, PASAI SAN PEDRO - Pasai San Pedro - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

SARREREN PREZIOA

Prezioak (BEZ barne)

Normalean:

  • 7,00 €    Sarrera arrunta.
  • 5,00 €    Ikasleak, kide ugariko familiak, erromesak, langabetuak eta 65 urte baino gehiagokoak.
  • 6,00 €    pertsonako, 10 heldu baino gehiagoko taldeetan.
  • 4,50 €    pertsonako, 10 ikasle baino gehiagoko taldeetan.
  • 25,00 €  10 eta 25 pertsona biarteko taldeentzat gida bat kontratatzea.
  • 0,00 €    6 urte baino gutxiagokoak gurasoez lagundurik.

Irekiera prezio bereziak:

  • 5.00 €    Sarrera arrunta.
  • 3.50 €    Ikasleak, kide ugariko familiak, erromesak, langabetuak eta 65 urte baino gehiagokoak.
  • 3.50 €    pertsonako, 10 heldu baino gehiagoko taldeetan.
  • 3.00 €    pertsonako, 10 ikasle baino gehiagoko taldeetan.
  • 25.00 €  10 eta 25 pertsona biarteko taldeentzat gida bat kontratatzea.
  • 0.00 €    6 urte baino gutxiagokoak gurasoez lagundurik.

%10eko deskontua ondorengo txartelen jabeei: San Sebastián Card, Euskal Kostaldeko Museoak, Irrien Lagunak Kluba.

Edozein deskontu izateko beharrezkoa da berau egiaztatzen duen txartela erakustea.

EKIPAMENDUAK ETA ZERBITZUAK

  • Informazio puntua
  • Hizkuntza: frantsesa
  • Hizkuntza: ingelesa
  • Hizkuntza: euskara
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Argitalpen propioak
  • Kanpoko ibilbideak
  • Sarrera egokitua
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2018 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.