Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading
  • 2014-10-24

    Xilotekaren ate irekiera

    Anduetza Parketxeak urriak 26ean, igandean, bertan duen xilotekaren ateak irekiko ditu goizeko 11:00etan. Mundu osoko 1500 egur lagin baino gehiago daude eta egun honetan egurrak ukitu eta usaindu egingo dira eta hauen bitxikeriak eta erabilerak ezagutu ere. Ondoren Imanol Artolaren arte lanen erakusketaz gozatzeko aukera izango dugu. 

    gehiago irakurri...

  • 2014-10-12

    Oltzako saroira irteera

    Etorri artzaintzaren lehena eta oraina artzain familia baten eskutik!

    gehiago irakurri...

  • Kartela

    2014-09-18

    Etorri saguzarrak hurbiletik ezagutzera Zegamara

    Anduetza Parketxeak saguzarrak hurbiletik ezagutzeko aukera eskaintzen du. Jarduera honi hasiera emateko ugaztun hegalari hauen ezaugarriak ezagutzera emango dira, zertaz elikatzen diren, nola orientatzen diren, nola erlazionatzen diren… Ondoren adin guztietarako egokia den ibilaldian zehar saguzarrak entzuteko eta ikusteko aukera izango da, ilunabarra delarik momenturik egokiena.

    Saguzarrak hurbiletik ezagutzeko Zegaman kokatzen den Anduetza Parketxean izango da hitz ordua irailak 27an arratsaldeko 19:30etan. Kiko Alvarez adituaren hitzak izango dira ardatz eta ondorengo ibilaldian bere tresneria berezia erabiliko du saguzarrei hurbiltzeko.

    Plaza mugatuak direla eta izena emateko Anduetza Parketxearekin jarri behar zarete harremanetan anduetza@gipuzkoamendizmendi.net helbide elektronikoan edo 943 80 21 87 telefonoan.

    gehiago irakurri...

  • 2014-08-06

    Erakusketa bitxia Anduetza Parketxean, mendietako hondakinak arte lan

    Anduetza Parketxeak, Aizkorri-Aratz Parke Naturaleko interpretazio zentroak, Imanol Artolaren egurra oinarria duten arte lanen erakusketa du uda honetan ikusgai.

    Imanol Artola egurra erabiltzen eta ikertzen hasi zen 177 enborrez osatutako bilduma baten bidez. Ondoren xiloteka bat osatzen hasi zen, mundu osoko 1500 egur lagin baino gehiago dituena momentuz. Orain, ibilbide luze honen ostean eta mendi ibilaldi ugarien artean, mendian topatzen dituen hainbat material arte lan bihurtzen ditu. Egurra, harria, alanbrea, kristala dira besteak beste Imanolek erabiltzen dituen materialak, natura eta artea uztartzen dituzten arte lanak osatuz.

    gehiago irakurri...

  • 2014-07-16

    San Adriango indusketetan ari diren arkeologoak lanean ikusteko azkeneko aukera

    Oraindik ere hurrengo larunbatean, uztailak 19an, San Adrianen lanean dauden arkeologoen aurkintzen berri izateko aukera dago. Anduetza Parketxeak antolatzen duen ibilaldi gidatuaren bitartez, indusketen zuzendariarekin, Alfredo Morazarekin egongo gara. Gainera aurreko asteko lanen ondorioak ezagutuko ditugu bertatik bertara. Zatoz eta gerturatu zaitez arkeologoaren mundura! 

    gehiago irakurri...

  • Ibilaldi gidatuaren azalpenak

    2014-07-09

    Etorri San Adrianera indusketa arkeologikoak ikustera

    Indusketa arkeologikoak ikusteko ibilaldia gidatuak San Adrian (Leizarrate) igarobidera

    gehiago irakurri...

  • Kartela

    2014-07-04

    Aizkorriko lagunen eguna

    Aizkorriko lagunen egunaren inguruan, uztailak 6ean, egitarau interesgarria Zegaman

    Igande goizerako (uztailak 6) Aizkorrira igotzeko bi ibilaldi antolatzen dituzte, bietan Zegamako Amezti elkarteko kideak gidari direla. Ibilaldi bat Zegamako plazan hasten da goizeko 6:00etan eta Aizkorriko magala zeharkatuz iristen da Aizkorriko mendilerrora. Bestea, ibilaldia laburragoa izan dadin Aldaolako Parkingean hasten da goizeko 8:00etan, bertara kotxe partikularretan iritsi behar delarik.

    Goiza borobiltzeko Eusko labeldun hegaluzea eta sagardo dastatzea eskaintzen da Udalaren eskutik. Zegaman bertan ere Anduetza Parketxea bisitatzeko aukera izango da, bertan Imanol Artolaren egur lanen bilduma eta “San Adrian, denboran zehar igarobidea” erakusketez gozatzeko aukera izango dugularik.

    Larunbatean, uztailak 5ean, egur lanen erakusketa inauguratu eta xilotekaren ate irekiera antolatu da

    Aizkorriko lagunen egunaren egitaraua osatzeko larunbatean (uztailak 5) Anduetza Parketxean Imanol Artolaren egur lanen erakusketa inauguratuko da goizeko 11:00etan. Imanolek sortutako piezak erakutsiko dizkigu eta erabilitako materialen inguruan hitz egingo digu.

    Ondoren xilotekaren ateak ireki eta mundu osoko 1300 zuhaitz espezie baino gehiagoen egurrak izango ditugu esku artean. Zer da xiloteka bat, nola eskuratzen ditu mundu osoko egur zatiak, bere bidaietako bitxikeriak… Kontakizun ugari ditu Imanolek gurekin konpartitzeko, beraz etorri eta gozatu!

    Asteburuan antolatzen diren ekimen guztiak doakoak izango dira.

    gehiago irakurri...

  • 2014-06-12

    Aginte makilaren trukaketaren ohitura zaharra

    Burutuko den ibilaldi kultural honetan Anduetza Parketxetik goizeko 10:30etan irten eta Santa krutz ermitaren antzinako kokalekuraino joango gara, Oria ibaiaren babesgunetik barrena. Europa mailan babestua dagoen arroa da hau, beraz kultura ez-ezik natura ezagutzera emango da. Bertatik Santa Krutz ermitara joango gara, Idiazabaldarrei harrera egiteko eta aginte makilaren trukaketa ikusteko, eguerdiko 12:00ak inguru. Ondoren elkarrekin Zegamara itzulera egingo dugu. Bukatzeko, 12:30etan, Zegamako Udalak herri-gunean eskainiko duen hamaiketakoaz gozatzeko aukera izango dugu.

    gehiago irakurri...

  • Egitaraua

    2014-03-29

    Erlezainen eguna

    Urtero bezala ezti dastatze gidatua, artisau azoka, gozogileen produktuen erakusketa eta arratsaldean bertsolariak egongo dira besteak beste. Aurtengoan ekitaldi berezien artean kandela tailerra eta Gorrotxategi gozogilea lanean ikusteko aukera. Kontsultatu ezazue egitaraua eta etorri gozatzera!

    gehiago irakurri...

  • Lehenengoko bisitariak

    2014-03-29

    Zegaman Anduetza Parketxearen irekiera

    Aizkorri-Aratz Parke Naturaleko interpretazio zentroak orain Anduetza Parketxea du izena eta Gipuzkoako Parketxe Sarearen parte da. Hainbat egitasmo eta jarduera berri egingo dira urtean zehar, helburu gisa Zegama eta parke naturalak dituen ondare kultural eta natural aberatsa plazaratzea izango dituela. Zegama alde honetara gerturatzera animatzen zaituztegu!

    gehiago irakurri...

8 orritik 7 orria (79 berri)

 

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Zegamako Udala eta Gipuzkoako Parketxe Sarea
  • Telefonoa: 943 80 21 87
  • E-maila: anduetza@gipuzkoamendizmendi.net
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Andueza etxea, s/n. 20215 - - Zegama - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

SARREREN PREZIOA

Sarrera arrunta

Helduak: 1,00€

Haurrak (7-12 urte): 0,50€

Sarrera bisita gidatuarekin:

Helduak: 2,00€

Haurrak (7-12 urte): 1,00€

EKIPAMENDUAK ETA ZERBITZUAK

  • Informazio puntua
  • Hizkuntza: euskara
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Argitalpen propioak
  • Hitzaldi-Aretoa
  • Liburutegia
  • Gela didaktikoa
  • Turismo informazio bulegoa
  • Kanpoko ibilbideak
  • Haur parkea kanpoan
  • Lorategia
  • Denda
  • Atseden lekuak
  • Ikusmen urria dutenentzako egokitutako edukiak
  • Aterpetxea
  • Barne ibilbide egokitua
  • Igogailua
  • Sarrera egokitua
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2019 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.