Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading
  • 2017-09-29

    Jaizkibelgo paisaia eta bertako itsasertza ezagutu eta zaindu dezagun. Ibilbide gidatua

    MATER Museoak eta LUBERRI Oiartzungo Ikasgune Geologikoak Jaizkibelgo itsasertzean zehar natur ibilbidea eskainiko dute, itsasertz honen berezitasunak zabaldu ezezik, itsasertzeko naturguneak babesteko dagoen beharraz kontzientziatzea du helburu.

    Euskera+gaztelaniaUrriak 22, 9:30 Pasaia Donibane.Izen-ematea aurrez: 943-494521 // turismoa@oarsoaldea.eus

    gehiago irakurri...

  • 2017-09-29

    Era primariotik kuaternariorainoko paisaiak ezagutuz. Ibilbide gidatua

    Aiako Harria eta inguruko paisaiak ezagutzeko, irteera honetan hainbat puntutan geratuko gara bertako geodibertsitatearen garrantzia, paisaiaren azken 400 Mu-tako eboluzioa, granitoaren jatorria etbr. ulertu ahal izateko.

    Euskera+gaztelania. Urriak 14, 9:30 Oiartzun. Izen-ematea aurrez: 943-260593 // luberrimuseoa@gmail.com

    gehiago irakurri...

  • 2017-09-29

    Donostiako paisaia geologikoak. Ibilbide gidatua

    Haizearen orrazian hasi eta sagueseraino egingo den ibilbide geologiko honetan, Donostiako paisaiaren jatorria, Kontxako badiaren sorrera eta donostiako eraikin ezagunenakaltxatzeko erabilitako materialen jatorria ezagutzeko aukera edukiko duzue.

    Euskera+gaztelaniaUrriak 7, 10:00 Haizearen Orrazian. Izen-ematea aurrez: 943-260593 // luberrimuseoa@gmail.com

    gehiago irakurri...

  • 2017-01-02

    Luberri ITXITA egongo da urtarrilaren 8 eta 31 bitartean

    Luberri, Oiartzungo Ikasgune geologikoa itxita egongo da Urtarrilaren 8 eta  31 bitartean egokitzapen lan batzuk burutuko baitira bertan. Museoa itxita egon arren,  telefono deiak hartuko ditugu astelehenetik ostiralera goizeko 10etatik eguerdiko 3ak arte.

    Adeitasunez,

    Luberri, Oiartzungo ikasgune geologikoa.

    gehiago irakurri...

  • 2016-05-11

    Luberrin Museoen Nazioarteko Eguna 2016

    Luberri, 18an ospatuko den Museoen Nazioarteko Eguna kontutan izanda, ate irekien jardunaldia antolatuko du.

    gehiago irakurri...

  • 2016-05-10

    2016ko programazioa

    Fundazioak  ikasgune geologikoa kudeatzeaz gain, erakusketa iraunkorreko euskarriak erabat berritu ditu, umeentzako tailer didaktikoak eta gure eskualdeko historia geologikoa ezagutzeko hainbat irteera.

    gehiago irakurri...

  • 2015-04-30

    LUBERRI, OIARTZUNGO IKASGUNE GEOLOGIKOAREN ARGITALPEN BERRIA

    Luberrik argitaratutako azken liburua eskuragarri dago jadanik! Oraingo honetan, batez ere gazteei zuzendutako liburu interesgarri bat da. Lehendabizi Eboluzioaren inguran zenbait kontzeptu argitu nahi ditugu eta ondoren, dinosauroetatik hegaztietarainoko eboluzioaren teorian sakonduko dugu. Hau guztia, modu simple, didaktiko eta entretenigarrian  dago azalduta eta hortarako irudi zein argazki asko erabili ditugu. Irakurri ondoren, txoriak modu derberdinean begiratuko dituzuela zin dagizuegu!

    gehiago irakurri...

  • 2014-03-27

    Euskal Kostaldeko Flysh-a, apirilaren 9tik aurrera Getxon ikusgai

    Euskal Herriko ondare geologiko aberatsa sustatzeko helburuz, OiartzungoLUBERRI fundazioa/LUBERRI museoa eta Hendaiako CPIE Littoral Basque– Euskal Itsasbazterra erakundea elkartu dira mugaz bestaldeko egitasmobaten bitartez gure itsasertzean azaleratzen den egitura geologiko guztizberezia ezagutaraztearren: FLYSCHa.

    gehiago irakurri...

  • 2011-10-22

    Trilobiteen aztarnen bila izeneko erakusketa ikusgai LUBERRIn

    Erakusketa honetan, trilobiteen eta haiekin batera bizi izan ziren
    beste animalia batzuen ehun ale inguru ikus daitezke.
    Ale guztiak LUBERRI museoaren bildumetakoak dira.

    Urriaren 21ean, ostiralarekin, trilobiteei buruzko erakusketa jarri du ikusgai Luberrik, Oiartzungo Ikasgune Geologikoak. Erakusketan, trilobiteen garaiko beste bizidun batzuen fosilak ere ikus daitezke.

    Trilobiteak aspaldi iraungi ziren itsas artropodoak dira, gaur egun ezagun ditugun karramarro eta arrabio edo eskorpioien aurretikoak. Trilobiteak Paleozoikoan bizi izan ziren Lurrean, 300 milioi urtetan. Permiarraren amaieran, orain dela 250 milioi urte inguru, betiko galdu ziren.

    Ikusgai dauden ale gehienak Estatu Batuetakoak, Marokokoak, Portugalgoak, Espainiakoak, Frantziakoak, Txinakoak eta Errusiakoak dira, baina Euskal Herrian aurkitutako trilobiteen fosil bakan batzuk ikus daitezke.

    Erakusketa datozen hilabeteetan bisitatu ahal izango da LUBERRIn. Gero, Luberrirekin lankidetzan aritzen diren beste museo eta ikasgune batzuetara eramango da.

    gehiago irakurri...

  • 2011-08-05

    Meteoritoei buruzko erakusketa Hendaiaraino iritsi da

    Luberri, Oiartzungo Ikasgune Geologikoak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak, Bidasoa ibaiaren bi aldeetako erakundeen laguntzarekin, nagusiki CIPE Littoral Basque erakundearenarekin, uztailaren 30a arte Luberrin ikusgai egon den meteoritoei buruzko erakusketa Hendaiara eramate ahalbidetu dute
    Guztiontzat horren ezezaguna, baina aldi berean horren erakargarria suertatzen zaigun unibertsoa, neurri handiagoan edo txikiagoan, baina guztiok liluratzen gaitu. Betidanik izan da mila beldurren iturri, esperantza handien jagole eta baita ere leiena askoren iturburu. Guztiek zuzendu dute noizbait beren begirada zerura erantzun bila edo zorte ona eskatze aldera, gauaren iluntasunak irrikarik gordeenei irtenbidea eskainiko dielakoan.
    Luberri eta Aranzadik "euskal lurraldeetako ondare geologiko eta paleontologikoari buruzko jakintzaren zabalkundea bultzatu nahian abian jarriko dituzte". Horietako bat, heldu den abuztuan Hendaiara eramango den "Meteoritoak-Meteoritos-Météorites" erakusketa da, abuztuaren bitik urriaren bata bitartean Larretxean, d´Abbadiaren Domeinuan, gozatu ahal izango dena.


    Euskeraz, gaztelaniaz eta frantsesez ikusgai egongo den erakusketaz gain, lurrera jausten diren harkaitz espazialen mundua sakonago ezagutzeko aukera izango dute interesatuek. Zer da meteorito bat? Nola iristen da mundura? Non aurkitu daitezke? Ze meteorito mota daude? Galdera horiei eta askoz gehiagori erantzuten saiatuko dira, egonaldi horretan izango diren hiru hizlari adituak.


    Aurrenekoa, abuztuaren 6an izango da iluntzeko 21:00etan, ordu laurden lehenago egingo den erakusketaren aurkezpenaren ostean. José Vicente Casado meteorito ehiztari garrantzitsua, frantsesez, "gau izartsua" zuzentzearen arduraduna izango da, bilaketa prozesuen teknikak esplikatzeko.


    Abuztuaren 25ean eta ordu berean, antartikoko mikro meteoritoen bilaketen arduraduna den Jean Duprat astrofisikoak "meteoritoak eta mikro meteoritoak, eguzki sistemaren artxiboak" konferentzia egingo du.


    Hirugarren eta azken hitzaldia, "meteoritoak eta galtzea masan, K-T limitearen adibidea", irailaren 17an izango da Brest unibertsitateko bolkanologiako irakasle den Thierry Juteauren eskutik. Jarduera guztiak Larretxean, d´Abbadiaren Domeinuan, izango dira.

    gehiago irakurri...

2 orritik 1 orria (11 berri)

 

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Luberri, Oiartzungo ikasgune geologikoa, Fundazioa
  • Telefonoa: 943 26 05 93
  • E-maila: luberrimuseoa@gmail.com
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Polígono Pagoaldea 41-42 20180 - Oiartzun - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

OIARTZUNGO IKASGUNE GEOLOGIKOA (2014-01-01 / 2020-12-31)
  Goizez Arratsaldez
Ar 09:30-14:00 16:00-18:00
Az 09:30-14:00 16:00-18:00
Og 09:30-14:00 16:00-18:00
Or 09:30-14:00 16:00-18:00
La 10:00-14:00 16:00-18:00

SARREREN PREZIOA

3 Euro.

EKIPAMENDUAK ETA ZERBITZUAK

  • Hizkuntza: frantsesa
  • Hizkuntza: euskara
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Argitalpen propioak
  • Gida didaktikoak
  • Ikertzaileen gela
  • Liburutegia
  • Gela didaktikoa
  • Denda
  • Jatetxea
  • Ikusmen urria dutenentzako egokitutako edukiak
  • Barne ibilbide egokitua
  • Igogailua
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2018 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.