Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading
  • EIM-Daniel Zulaika

    2019-10-16

    'Elkano, euskaldunak eta munduaren inguruko lehen itzulia' liburua aurkeztu du Daniel Zulaikak

    Donostia. 2019.10.16. Liburuak lurraren inguruko lehen itzuliaren espedizioan euskaldunek egindako ekarpena jasotzen du: hiru nao euskaldunek hartu zuten parte espedizioan, baita hogeita bi bizkaitar, bederatzi gipuzkoar eta hiru nafarrek ere, horien artean marinelak eta beste lanbide batzuetako eskifaia-kideak.

    Daniel Zulaikak bi urte eraman ditu nabigatzaileei eta bidaiaren antolatzaileei buruz ikertzen. Juan Sebastian Elkanorekin batera, sei euskaldunek burutu zuten lehen mundu bira.

    Autoreak gaur goizean aurkeztu du liburua Donostiako Euskal Itsas Museoan; berarekin izan dira Gipuzkoako Kultura diputatu eta Elkano 500 Fundazioko patrono Denis Itxaso; entitateko zuzendari Ion Irurzun eta museoko zuzendari Xabier Alberdi. Hiru entitate horiek eta Kutxa Fundazioak lagundu dute lana argitaratzen, euskaraz zein gaztelaniaz kaleratu dena. Lana bertsio digitalean eskura daiteke, doan, Elkano 500 Fundazioaren web orrian eta Euskal Itsas Museoaren orrian.

    gehiago irakurri...

  • EIM-SSGastronomika

    2019-10-08

    Euskal Itsas Museoa San Sebastian Gastronomikan

    Donostia, 2019.10.08. Xabier Alberdi Museoko zuzendariak parte hartu du Getariako Itsas Gastronomiaren Elkartearen hitzaldian Kursaaleko auditorioan. Hitzaldia, Elkano eta lehen mundu bira gai nagusia duen San Sebastian Gastronomika-Euskadi Basque Country 2019 biltzarraren programazioan barne eskaini da.

    Getariako zenbait jatetxek (Elkano, Kaia-Kaipe, Txoko Getaria, Balearri eta Astillero) eta hainbat irakasle eta historiagilek —hauen artean Xabier Alberdik– osatzen dute Getariako Itsas Gastronomiaren elkartea orain dela urte batzuetatik hona, Getarian parrillak izan duen bilakaerari buruzko ikerkuntza-prozesu sakon batean murgilduta dago.

    Juan Sebastian Elkanoren testamenduan agertzen dira parrillari buruzko lehenengo idatzoharrak eta, ordudanik, egiteko modu berezia eta parrillaren inguruko jakinduria handia garatu dute herriko arrantzaleek eta jendeak.Horrela eman dute aditzera gaur eskaini duten “Parrilla, sukaldaritza-paisaia” hitzaldian.

    gehiago irakurri...

  • EIM-Tinatxo Estropada

    2019-10-08

    Abilezia eta dibertsioa itsas ondarearen inguruan

    Donostia, 2019.10.07. Pasa den larunbatean, urriak 5, Donostiako portuan zingan arraun eginez I Tinatxo estropada jokatu zen arrakasta handiz partehartze eta publikoaren aldetik. Estropada Euskal Itsas Museoak antolatu zuen Ondarearen Europajo Jardunaldien barruan.

    Robin gazte suediarrari esker “nazioarteko” maila lortu zuen estropadan 16 lagunek hartu zuten parte. Kataluniako ordezkaria ere izan zen. Estropada Kaiarribako arrapalan hasi eta bukatzen zen, arraunean 80 metro inguruko distantzia –ziaboga eta guzti– egin ondoren. Lau txanda jokatu ziren, eta lau denbora onenek finaleko estropada lehiatu zuten. Ustekabean, partehartzaile gehienek estropada tina barruan bukatzea lortu zuten, eta 10 minututan ezarrita zegoen gehienezko denbora baino azkarrago eginez. Are gehiago, estropada bukatzeko behar izan zuten denbora jaisten joan zen tandak aurrera joan ahala. Finaleko lehian José Ángel ek garaipena lortu zuen 3’51” denborarekin. Berak jaso zuen Navegavelako Iratxe Elsoren eskutik saria: bi pertsonentza bela bataioa.

    Museotik zinez eskerrak eman nahi dizkiegu egitasmo hau antolatzen eta gauzatzen lagundu diguten pertsona eta erakunde guztiei: Arraun Lagunak, Donostiarra Kaiarriba, Donostiako Tenis Elkarte Erreala, Gurutze Gorria eta Navegavela.

    Denborak:

    1. TXANDA:  1-Ibon 8’00”; 2-Ane .…; 3-Amaia 8’42”; 4-Antxon….
    2. TXANDA:  1-Victor 9’53”; 2-Enekoitz 7’10”; 3-Josemari 7’09”; 4-Andrés 6’43”
    3. TXANDA:  1-Cristina 6’01”; 2-Garazi 4’48”; 3-Javi 7’42”; 4-José Ángel 4’32”
    4. TXANDA:  1-Pedro Manuel 9’19”; 2-María 4’48”; 3-Cristina 6’24”; 4-Robin 5’56”

    FINALA: 1-José Ángel 3’51”; 2-Garazi 4’14”; 3-María 4’22”; 4-Robin….

    gehiago irakurri...

  • Tinatxo estropada - EIM

    2019-09-20

    Zatoz arraun egitera eta bela bataioa irabazi ezazu

    TINATXO ESTROPADA DONOSTIAKO PORTUAN

    Hurrengo urriaren 5ean, larunbatean, 11:30etan, Ondarearen Europako Jardunaldien barruan, Museoak tinatxo estropada antolatuko du Donostiako portuan kirolari eta festari loturiko gure itsas ondarea balioan jartzeko asmoarekin. Jai giroko jarduera hau, parte hartu nahi duten 14 urtetik gorako pertsona guztiei irekia dago. Ausartzen al zara?

    Noiz: Urriak 5, larunbata

    Ordua:  11:30etan (itsasgora)

    Nori zuzendua: Parte hartu nahi duten 14 urtetik gorako pertsona guztiei. Igerian jakin behar da derrigorrez.           

    Izen ematea: hezkuntza@itsasmuseoa.eus / Urriaren 2a baino lehen. Plaza mugatuak.

    Doako jarduera

    +info

    gehiago irakurri...

  • EIM-SC

    2019-07-26

    Euskal itsas Museoko margolanaz zure mugikorratik gozatzeko azken egunak

    Museoa-ren hainbat artelanetan zure begiak ikusten ez duena deskubritzeko garaiz zabiltza oraindik Second Canvas-Euskal Itsas Museoa app-arekin. Uztailaren 31 arte. Ez galdu aukera!! 

    gehiago irakurri...

  • KarmengoEguna2019

    2019-07-16

    Euskal Itsas Museoak Karmengo Eguna ospatu du Donostiako arrantzaleekin

    Donostia, 2019/07/16. Aurten ere Euskal Itsas Museoak marinelen eta Donostiako Itsasgizonen Kofradiako zaindaria den Karmengo Amaren Eguna ospatu nahi izan du.

    Egun Museoaren egoitza den Kontsulatuko Dorretxeko kanpaiak 13:00etan jo du, Donostiako Kofradiak antolaturiko itsas prozesioa badiatik nabigatu ondoren portura iristen zenean. Karmengo Amaren irudia prozesioaren hasieran zihoan, “Satanás II” ontziko brankan; itsasontzi askok hartu dute parte ekitaldian.

    Gaurko eguna jai egun handia da portuan, eta bertan urtero bezala Gipuzkoako arrantzale jubilatuek omenaldia jaso dute. 

    gehiago irakurri...

  • EIM-CousteauFundazioa

    2019-07-11

    Hitzaldia "Itsas eta Portuko birsorkuntza", uztailak 16, 19:00etan

    Datorren asteartean, uztailaren 16an, 19: 00etan, "Itsas eta Portuko birsorkuntza" (Bigarren modernizazioa. Hazkunde Urdina eta Berdea) izeneko hitzaldia izango da Museoan, Philippe Cousteau Fundazioak antolatuta. Sarrera librea da lekua bete arte.

    Hitzaldia Rafael Lobeto Lobo jaunak eskainiko du. Bere ibilbidean kargu hauek izan ditu: Merkataritzako Zuzendari Nagusi ohia, SASEMAR (Itsas Salbamendu eta Itsas Segurtasuneko Sozietatea)ren  bultzatzailea  eta lehen presidentea,  Asturiaseko "CESEMI" Jovellanos de Vernes Itsas Segurtasun Integraleko Zentroaren sustatzaile, Merkataritza Nabigazioko Kapitaina, Abokatua eta  “Unión de los Océanos” Philippe Cousteau Fundazioko Idazkari Nagusia.

    Informazio gehiagorako Fundaziak Euskal Herrian duen ordezkariarekin harremanetan jarri zaitezkete: Juan José Ispizua Lazcano, Tel. 610414668, e-mail: jjispizua7@gmail.com

    gehiago irakurri...

  • Alberdi-Uik-Elkano

    2019-07-10

    Museoa Elkanori buruzko Uda Ikastaroan

    2019/07/10. Xabier Alberdi Lonbide Museoko zuzendariak “Euskal itsasontzigintza eta Victoria naoa” hitzaldia eskaini zuen uztailaren 4an EHUk antolaturiko eta Elkano 500 Fundazioak sustaturiko “Elkano eta lehen mundubira: 500 urte georago” uda ikastaroan.

    Xabier Alberdik azaldu zuen bezala lehen zirkumnabigazioak agerian utzi zuen Magallanes-Elkano espedizioan parte hartu zuten Victoria, Trinidad eta San Antonio euskal itsasontzien itsasketarako  gaitasunak bikainak zirela; Aro Modernoaren hasieran euskal itsasontzigintzaren teknologiak lortutako bikaintasunaren emaitza, alegia.  

    Euskal naoak, erabilera anitzetarako egokiak, iraunkorrak eta karga gaitasun handikoak, “Europako ontzi ozeanorik hoberenak ziren”. “Indietako bidea egin zuten itsasontzien %80a Euskal Herrian eraikiak izatea” ez zen kasualitatea.

    Halaber, bere hitzaldian Xabier Alberdik adostasun zientifikoan ezarrita diren Victoria naoaren zenbait eraikuntza ezaugarri azaldu zituen.

    +info  

    gehiago irakurri...

  • EKMS_uda

    2019-07-08

    Euskal Kostaldeko Museoen Sareko zentroen udako programazioa

    Euskal Kostaldeko Museoen Sareak, sarea osatzen duten kultura ekipamendu ezberdinek udan eskainiko dituzten aktibitateak biltzen dituen dokumentua osatu du. Kontsulta ezazu.

    Dokumentu hau turismo bulegoetara zabaldu da, pertsonak  udako hilabeteetan planen inguruko informazioa eske hurbiltzen direnean, eskura izan dezaten.

    gehiago irakurri...

  • Ozeana aurkezpena

    2019-07-04

    Ozeana erakusketa inauguratu da

    Donostia, 2019.07.04. Gaurtik, eta irailaren 29 arte, Ganbara aretoan “Ozeana. 6 begirada artistiko” erakusketa bisitatu daiteke. Bertan  egungo sei artisten obrak ikus daitezke: Guillermo Olmo, María Cueto, Marijose Recalde, Dora Salazar, Gotzon Huegun eta Régis Pochelu.

    Euskarri eta teknika ezberdinetako eskulturen bidez –hauetako batzuk erakusketa honetarako sortuak– artistek itsasoaz duten ikuspegi berezia eskaintzen digute.

    Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Zuzendari Nagusia Mikel Diez Sarasolak eta Euskal Itsas Museoko zuzendari Xabier Alberdi Lonbidek aurkeztu zuten erakusketa komunikabideen aurrean,erakusketan parte hartzen duten eskultore batzuk lagunduta.

    gehiago irakurri...

42 orritik 1 orria (417 berri)

 

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Telefonoa: Tel.: +34 943 430051
  • E-maila: info@itsasmuseoa.eus
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Kaiko Pasealekua, 24
    20003 Donostia - San Sebastián - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

Museoaren ordutegia (2019-01-01 / 2019-12-30)
  Goizez Arratsaldez
Ar 10:00-14:00 16:00-19:00
Az 10:00-14:00 16:00-19:00
Og 10:00-14:00 16:00-19:00
Or 10:00-14:00 16:00-19:00
La 10:00-14:00 16:00-19:00
Ig 11:00-14:00 Itxita
Jaiegunak 11:00-14:00 Itxita

SARREREN PREZIOA

Sarrera orokorra: 3,00 €. Ikasle eta jubilatuak: 1,50 €. 14 urtez beherako haurrek doan. Ostegunetan doan

Bisita gidatuak eta programa didaktikoak (asteartetik ostiralera eta adin guztietarako): 2,5 € pertsonako

EKIPAMENDUAK ETA ZERBITZUAK

  • Argitalpen propioak
  • Ikertzaileen gela
  • Liburutegia
  • Denda
  • Lehiatila / Kontsigna
  • Barne ibilbide egokitua
  • Sarrera egokitua
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2019 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.