Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading
  • 2018-07-31

    Jarduera: txondorra Zegaman

    “Ikazkintza eta basoa” ekimena udazkenean zehar ospatuko da Zegamako Anduetza parketxean. Hasiera emateko, urriaren 13an Anduetza parketxearen Arboretumean izango den txondorra piztuko da, jaialdi berezia izango delarik. Txondorra piztuta dagoen bitartean bisita gidatuak eta tailerrak izango dira, bisitarientzat eta ikastaldeentzat. Urriaren 21ean “Pago motzak, ikazkinen altxorra” ibilaldia izango da Alvaro Aragon Ruano adituaren eskutik. Bukatzeko, azaroaren 11ean txondorra itzali eta egur ikatza ateratzeko jaialdi berezia izango da ere.

    Ikazkintza, Aizkorriko eta Euskal Herriko mendietako basoetan antzinatik izan den lanbidea da. Basoan garatzen zen lanbide gogorra izanik, gure paisaia eraldatu du urteetan zehar, paisaia kulturala deritzoguna osatuz. Gaur ikazkintzaren aztarnak gure mendietan ikus ditzakegu, pago motzak eta txondor-plazak besteak beste.

    Ikazkintza lanbidea ezagutarazteko eta balioztatzeko, Anduetza parketxeak eta Zegamako Udalak elkarlanean, “Ikazkintza eta basoa” ekimena martxan jarri dute. Ekimen honi esker, ikazkinen lana ezagutzeaz gain, basotik egurra nola ateratzen zuten eta txondorra nola eraikitzen zuten ikusi ahalko da, beste hainbat jardueren artean.

    gehiago irakurri...

  • 2018-04-09

    Ibilaldia. Txorien txioa ezagutzen

    Udaberriarekin bat, Gipuzkoako Parketxe Sareak txorien kantuak ezagutzeko hainbat jarduera antolatzen ditu. Datorren larunbatean, apirilaren 14ean, Anduetza parketxeari dagokio eta hitzordua 10:00etan izango da bertan. Ibilaldian gidari izango dugu Mikel Olano aditua.

    Hasiera emateko, Anduetza parketxean 30minutuko aurkezpena egingo da, txorien argazkiak pantaila handian ikusiz eta haien kantuak entzunez. Ondoren zailtasunik gabeko ibilaldian eta prismatikoak  lagun, ikusitako txoriak antzemango ditugu.

    Izena emateko eta informazio gehiagorako:

    943 80 21 87 / 688 62 36 09 edo anduetza@gipuzkoamendizmendi.net

    Prezioa 5 eurokoa izango da pertsonako.

    Ez ezazue aukera hau galdu!

    gehiago irakurri...

  • 2018-03-05

    Ibilaldia: pago motzak lepatzen

    Aizkorriko basoetan antzinatik erabili da zuhaitzak lepatzearen teknika, adarrak altuera jakin batean moztuta, egur ekoizpen handiagoa eta iraunkorragoa lortzen baitzen. Gaur egun, oraindik, ugariak dira antzinako teknika honen lekukoak gure basoetan, pago motzak hain zuzen ere.

    Marti Boada zientzialari katalan ospetsuaren azalpenekin, jarduera honek historian zehar izan duen garrantziaz jabetuko gara. Marti Boadak teknika honen aberastasun historikoaz eta naturalaz hitz egingo digu gaztelaniaz. Nola ez, lepatze lanak eskuz egingo dira, garai bateko teknikei jarraituz.

    Aurten, Zegamako Anduetza parketxearen inguruan, txondorra egingo da udazken aldera. Txondorra eraikitzeko, egurra da lehengai nagusia eta egurra lortzeko basora joan behar da zuhaitz bati adarrak moztea. Txondor hau, hilabete batez egongo da piztuta. Modu honetan, txondorraren eraikuntzaren prozesua hasieratik amaieraraino ikusi ahal izango dute bisitariek: egurraren mozketa, txondorra piztearen festa eta ikatza jasotzeko momentua.

    gehiago irakurri...

  • 2018-01-05

    Arkume jaio berriak besoetan eduki nahi al dituzu?

    Goiza ukuiluan hasiko dugu, bisitariek Latxa ardia gertu-gertutik ikusi eta arkume jaio berriak besoetan goxo-goxo izango dituzte. Ondoren Ondarre baserrian, artzainek erabiltzen dituzten tresnen bilakaera ikusiko dute eta hainbat gazta dastatuko dituzte, sagardo eta uraz lagunduta beraien ezaugarriak komentatuko direlarik.

    Bisita aterpean izango da eta oso egokia da adin guztietako herritarrentzat, baita familientzat ere. Etorri Goierrira, Ondarre baserrian gure zain daude eta!

    gehiago irakurri...

  • 2018-01-03

    Kontzertua: Peru Galbete eta Hatxe

    Piano eta ukelele kontzertua eskainiko dute bihar, urtarrilak 4, Peru Galbetek eta Idoia Hernandezek Zegamako Anduetza Parketxean 18:00etan. Piano eta ukeleleaz baliatuko dira, ahotsak daraman melodiari bidea egiten laguntzeko. Noraezean batzuetan, txiki eta handi, hegaz edo lur azpitik doan ahotsa, kantu lasai eta malenkoniatsua gidatuko duena.

    Peru Galbetek betidanik kantua ahoan izan badu ere, 2012an egindako bidai luze baten ondoren, geldirik bidaiatzeko beharra sentitu zuen. Horrela hasi zen musikaren sorgintza den bilaketan, ukeleleaz lehenik eta gaur egun instrumentu gehiago joaz.

    gehiago irakurri...

  • Tailerra. Etorri Olentzerorekin taloak egitera!

    2017-12-05

    Tailerra. Olentzerorekin taloak egitera etorri!

    Urtero legez Olentzero etorriko da Anduetza Parketxera haur eta helduekin taloak egitera. Taloak egiten hasi baino lehenago, Olentzerorekin egoteko tartetxo bat izango dugu. Aurten, Olentzerok, bere jatorriaren inguruko istorioa kontatuko du; jentilak nola desagertu ziren hain zuzen ere. Ondoren berarekin taloak egin eta askaria egingo dugu goxo-goxo Anduetza parketxean bertan.

    gehiago irakurri...

  • 2017-11-23

    Zegamako orientazio ibilbide iraunkorra

    Datorren azaroaren 26an zabalduko da Zegamako orientazio ibilbide iraunkorra eta ekitaldi berezi moduan, egun horretan bertan, orientazio proba herrikoia ospatuko da herriko plazan goizeko 10etatik aurrera.

    Zehazki hiru orientazio ibilbide antolatu dira, zailtasun mailaren arabera. Errazena, etxeko txikienekin egiteko modukoa da; altxorraren bila jolasteko aukera paregabea. Ibilbide ertaina, berriz, orientazio kirola ezagutu eta mendian ibiltzen ohituta daudenentzako dago pentsatuta; 4 kilometroko ibilbide luzea, berriz, orientazio gaitasun fina eskatzen duen ibilbide bat da. Egunean bertan jarriko diren balizak bilatu beharko dituzte parte hartzaileek.

    Familia zein heldu, taldeka edo bakarka, parte hartu ahal izango dute orientazio proba herrikoi honetan. Era berean, orientazio kirolaren oinarrizko ikastaro bat ere izango da goizeko 10etan, lehen aldiz, orientazio proba batean parte hartu nahi duenarentzat (herriko plazan). Probaren xehetasun guztiak eta izen ematea www.GOTorientazioa.org web orrian dago.

    gehiago irakurri...

  • 2017-11-14

    Ipuin kontaketa: Marimundukoren ipuin harrigarriak

    Urtero legez, Anduetza Parketxean Marimundukoren ipuinak izango ditugu udazken honetan. Hitzordua azaroaren 18an da, larunbatean, eta bi saio izango dira: 16:30etan (lehen emanaldia) eta 18:00etan (bigarren emanaldia).

    Euskal Herriko ipuin eta mitoetara gerturatuko gara Marimunduko (Maitane Aizpurua) gonbidatuaren eskutik. Maitane Aizpurua, Ataungo Jentilbaratza Kultur Elkarteko kidea da eta Joxe Miel Barandiaranek bildutako hainbat ipuin eta kontakizun harrigarri azalduko ditu. Hainbat pertsonai mitologiko etorriko dira Anduetza Parketxera Marimundukoren eskutik eta urtero bezala pertsonai berriren bat izango da.

    Haurrei zuzendua badago ere, adin guztiko bisitariek primeran pasako dute kontakizun berezi hauek entzuten. Emanaldia euskaraz izango da eta aurrez izena ematea ezinbestekoa da. 

    gehiago irakurri...

  • 2017-11-07

    Hitzaldia "Zegama izenaren jatorri, esanahi eta garrantziaz"

    Datorren asteazkenean, azaroaren 8an, hitzaldia emango du Luis Mari Zalduak Zegama izenaren jatorri, esanahi eta garrantziaz, arratsaldeko 7etan, Anduetza parketxean, Zegamako udalak antolatuta.

    Zegama-ren aurreneko aipamenak Erdi Arokoak dira (14. gizaldikoak), baina izena asko ere zaharragoa da, duela bi mila bat urtekoa hain zuzen. Izan ere, Zegama Gipuzkoako toki-izen zaharrenetariko bat da.

    Euskaldunek denbora luzez erabiliagatik, etorkiz, Zegama toponimoa ez da euskalduna, latinaren aurreko jatorri indoeuroparra duen izena baizik. Zegama-ren saileko toponimoek Gipuzkoako hegoaldean hizkuntzaren arloan eragin indoeuropar nahiko luzea egon zela iradokitzen dute, baina, gaurdaino iraun duten lekukotzak euskararen arauen arabera aldatu direnez gero, era berean, azaltzen diren tokian (sortu edo bertaratu zituzten garaian) euskaldunak bazeudela erakuste dute.

    Guztiarekin, Gipuzkoako hegoaldean eta Euskal Herriko gainerako tokietan dauden datuak, Zegama bezalako adibideak alegia, ez dira aski alderdi haietan jatorrizkoa latinaren aurreko osagai indoeuroparra —eta arrotza euskalduna— zela aldarrikatzeko.

    gehiago irakurri...

  • 2017-11-01

    Kontzertuan Eñaut Elorrieta

    Data: azaroak 10, ostirala

    Hasiera: 19:30etan

    Lekua: Anduetza Parketxean. Zegama

    Prezioa: 8€ (aldez aurretik Anduetza Parketxean) / 10€ egunean

    Zur eta Lur egitasmoaren barruan eta San Martin Feriaren ospakizunarekin bat, Eñaut Elorrieta bakarkako kontzertuan izango da Zegaman.

    Eñaut Elorrietak, abeslari eta kantu konposatzaileak, azken bi hamarkadetan Kenzazpi taldea gidatu ondoren, bere lehen bakarkako lana argitaratu zuen duela 3 urte, Deserriko Kantak. Egun, emanaldiak eskaintzen eta sorkuntza lanetan murgildurik dago bete-betean. Bide oparo honetan sortutako kantuen bitartez, bere musika ibilbidera eta mundu ikuskerara gerturatuko gaitu bere ahots eta gitarrarekin.

    gehiago irakurri...

8 orritik 1 orria (71 berri)

 

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Zegamako Udala eta Gipuzkoako Parketxe Sarea
  • Telefonoa: 943 80 21 87
  • E-maila: anduetza@gipuzkoamendizmendi.net
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Andueza etxea, s/n. 20215 - - Zegama - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

SARREREN PREZIOA

Sarrera arrunta

Helduak: 1,00€

Haurrak (7-12 urte): 0,50€

Sarrera bisita gidatuarekin:

Helduak: 2,00€

Haurrak (7-12 urte): 1,00€

EKIPAMENDUAK ETA ZERBITZUAK

  • Informazio puntua
  • Hizkuntza: euskara
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Argitalpen propioak
  • Hitzaldi-Aretoa
  • Liburutegia
  • Gela didaktikoa
  • Turismo informazio bulegoa
  • Kanpoko ibilbideak
  • Haur parkea kanpoan
  • Lorategia
  • Denda
  • Atseden lekuak
  • Ikusmen urria dutenentzako egokitutako edukiak
  • Aterpetxea
  • Barne ibilbide egokitua
  • Igogailua
  • Sarrera egokitua
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2018 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.