Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading
  • 2015-11-11

    San Martin Feria

    Badator San Martin Feria: artzainak bere animaliekin, Aizkorri-Aratz Natura Parkeko gazta lehiaketa, artisautza, hainbat daztaketa...

    gehiago irakurri...

  • 2015-09-03

    Historiaurreko arku eta bultzagailu tiroa

    XXV. EUROPAKO TXAPELKETA. SAN ADRIAN-LEIZARRATE

    Irailaren 19-20ean

    “Historiaurreko Olinpiada” moduko honen helburu nagusia historiaurrean erabiltzen ziren bi ehiza-tresnaren erabilera zabaltzea da. Txapelketa honek izaera parte-hartzailea eta ludikoa du eta honenbestez, publiko orokorrari eta mota honetako jardueretan interesa duen orori dago zuzendua.

    LARUNBATA, IRAILAK 19

    - 11:00-13:00: Parte-hartzaileen harrera. San Adrian-Leizarrate aztarnategiaren aurkezpena. Anduetza Parketxea

    -. 13:30: Bazkaria Zegamako Ostatuan.

    -. 16:00-16:15: Lan arkeologikoen aurkezpena. San Adrian-Leizarrate

    -. 16:00-19:00: Bultzagailuzko tiro txapelketa. San Adrian-Leizarrate inguruko ehiza-ibilbidea.

    -. 18:00-20:00: Historiaurreko tailerrak publiko guztiarentzat EKAINBERRIren eskutik. Anduetza Parketxea

    -. 20:00-21:00: Bultzagailuz tiro erakustaldia. Trebetasun proba irekia. Anduetza Parketxea

    -. 21:30: Adiskidetasuneko afaria. Maiora plaza

    IGANDEA, IRAILAK 20

    -. 10:00-13:00: Arkuz tiro txapelketa. San Adrian-Leizarrate inguruko ehiza ibilbidea.

    -. 13:30: Bazkaria Zegamako Ostatuan.

    -. 16:00: Diploma eta sarien banaketa. Agurra. Anduetza Parketxea.

    gehiago irakurri...

  • 2015-08-25

    Saguzarrak hurbiletik

    Saguzarrak guregandik oso hurbil bizi diren animali harrigarria eta misteriotsuak dira baina gautarrak izanik, ezezagunak eta eskuraezinak. Horregatik, Gipuzkoako Parketxe Sareak animali hauek hurbiletik ezagutzeko hainbat aukera eskaintzen dizkigu uda-udazken honetarako.

    Jarduera hauetan, Kiko Alvarez adituaren eskutik, ezagutzera emango dira ugaztun hegalari hauen ezaugarriak: aurkitu ditzakegun espezie desberdinak, euren bizitza-ohiturak zein diren, zertaz elikatzen diren, orientatzeko erabiltzen duten sistema, nola erlazionatzen diren, hibernazioa, ingurumenarentzat duten garrantzia… Gainera gerturatzen direnek, tresneria berezi bat erabiliz, saguzarrak entzuteko aukera ere izango dute.

    gehiago irakurri...

  • 2015-07-30

    Arkeologoen lana ezagutu nahi?

    San Adrian igarobidea (Leizarrate) garrantzia historiko handiko lekua da. Gaurdaino han egin diren indusketa arkeologikoetan, Erdi Aroan ez-ezik, Historiaurrean ere gune garrantzitsua zela erakutsi dute. Hain zuzen, duela 12.000 urteko aztarnak (zeramika zatiak, hezurrak …) aurkitu dituzte.

    >

    gehiago irakurri...

  • 2015-07-02

    Bide guztiak Oltzako saroira

    Oltzako artzaintza gune garrantzitsura (Urbiako larreetan) iristeko bi mendi ibilbide ditugu aukeran, zein baino zein ederragoa, biak ala biak Aizkorri-Aratz natura parkea zeharkatuz.

    Mª Paz Oiarbide eta bere familiak Idiazabal gazta egiten dute Oltzako saroian. Ez dira lehenengoak, bere arbasoak ere artzainak baitziren. Ibilaldi honetan garai bateko artzainen bizimodura gerturatuko gara: nolakoak ziren antzinako txabolak, artaldea nola zaintzen zuten, gazta egiteko modua … Ondoren, gaurko bizimoduarekin alderatu eta Idiazabal gazta nola egiten duten erakutsiko digute.

    Bukatzeko, Idiazabal gazta dastapena izango dugu; postre ederra!

    gehiago irakurri...

  • Kartela

    2015-06-02

    Aizkorriko animalia ezkutuak

    Igande honetan, ekainak 7, ibilaldi berezia egingo dugu Zegaman Anduetza parketxetik abiatuta Aizkorriko natura parkeko narrasti eta anfibioak ezagutzeko. ibilaldian gidari izango dugu Ander Izagirre aditua eta bere eskutik, Aizkorri mendizerraren magalean bizi diren animalia bitxi hauek hurbil-hurbiletik ezagutzeko aukera izango dugu.

    Azken aukera izango da hau, Gipuzkoako Parketxe Sareak natura parkeetako narrasti eta anfibioak ezagutzeko antolatu dituen irteera sortako azkena baita, beraz, aurrekoetan egon ez bazara, ez izan etortzeko zalantzarik.

    gehiago irakurri...

  • 2015-04-29

    Txori-kantuak ezagutu Zegaman

    Igande honetan, maiatzak 3, goizeko 10:00etan, Anduetza Parketxetik abiatuta ibilaldi paregabea egingo dugu Mikel Olanoren eskutik txorien kanta ezagutzeko asmoz. Aukera ederra entzumena lantzen ikasi eta naturaz gozatzeko!

    gehiago irakurri...

  • Egitaraua

    2015-02-20

    35 zuhaitz monumental eta bereziak Zegaman

    Zuhaitz monumental eta bereziak, handiak, ederrak edota helduak dira, baina ezaugarri hauetaz gain, historiaren edota ohitura herrikoien parte dira. Etorri zuhaitz berezi hauen istorioez gozatzera eta antolatu diren jardueratan parte hartzera!

    gehiago irakurri...

  • 2014-11-12

    Feria de San Martin en Zegama

    San Martin Feria ospatuko da Zegaman datorren azaroak 15ean. San Martin Feriaren egitarauaren barruan Anduetza Parketxeak “Murgil zaitez artzainen lanbidean” jarduera berezia antolatu du, artzainen bizimodua bertatik bertara ezagutzeko aukera ezin hobea.

    gehiago irakurri...

  • 2014-10-30

    Marimunduko ipuin-kontari Zegaman igandean

    Igandean, azaroak 2, goizeko 11:00etan hasita ipuin-kontaketa berezia izango da Zegamako Anduetza Parketxean. Marimunduko (Maitane Aizpurua) izango da gonbidatua eta bere eskutik, Euskal Herriko ipuin eta mitoetara gerturatuko gara. Maite Aizpurua, Ataungo Jentilbaratza Kultur Elkarteko kidea da eta Joxe Miel Barandiaranek bildutako hainbat ipuin eta kontakizun harrigarri azalduko ditu. Haurrei zuzendua badago ere, adin guztiko bisitariek primeran pasako dute kontakizun berezi hauek entzuten. Emanaldia euskaraz izango da eta aurrez izena ematea komeni da. Bi euroko sarrerarekin, ipuin-kontaketaz gain Anduetza parketxea ikusteko aukera izango du bisitariak, Aizkorri-Aratz parke naturaleko interpretazio zentroa.

    Informazio gehiagorako eta izena emateko: anduetza@gipuzkoamendizmendi.net / 943802187

    gehiago irakurri...

8 orritik 6 orria (79 berri)

 

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Zegamako Udala eta Gipuzkoako Parketxe Sarea
  • Telefonoa: 943 80 21 87
  • E-maila: anduetza@gipuzkoamendizmendi.net
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Andueza etxea, s/n. 20215 - - Zegama - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

SARREREN PREZIOA

Sarrera arrunta

Helduak: 1,00€

Haurrak (7-12 urte): 0,50€

Sarrera bisita gidatuarekin:

Helduak: 2,00€

Haurrak (7-12 urte): 1,00€

EKIPAMENDUAK ETA ZERBITZUAK

  • Informazio puntua
  • Hizkuntza: euskara
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Argitalpen propioak
  • Hitzaldi-Aretoa
  • Liburutegia
  • Gela didaktikoa
  • Turismo informazio bulegoa
  • Kanpoko ibilbideak
  • Haur parkea kanpoan
  • Lorategia
  • Denda
  • Atseden lekuak
  • Ikusmen urria dutenentzako egokitutako edukiak
  • Aterpetxea
  • Barne ibilbide egokitua
  • Igogailua
  • Sarrera egokitua
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2019 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.