Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading
  • EKMS_uda

    2019-07-08

    Euskal Kostaldeko Museoen Sareko zentroen udako programazioa

    Euskal Kostaldeko Museoen Sareak, sarea osatzen duten kultura ekipamendu ezberdinek udan eskainiko dituzten aktibitateak biltzen dituen dokumentua osatu du. Kontsulta ezazu.

    Dokumentu hau turismo bulegoetara zabaldu da, pertsonak  udako hilabeteetan planen inguruko informazioa eske hurbiltzen direnean, eskura izan dezaten.

    gehiago irakurri...

  • Ozeana aurkezpena

    2019-07-04

    Ozeana erakusketa inauguratu da

    Donostia, 2019.07.04. Gaurtik, eta irailaren 29 arte, Ganbara aretoan “Ozeana. 6 begirada artistiko” erakusketa bisitatu daiteke. Bertan  egungo sei artisten obrak ikus daitezke: Guillermo Olmo, María Cueto, Marijose Recalde, Dora Salazar, Gotzon Huegun eta Régis Pochelu.

    Euskarri eta teknika ezberdinetako eskulturen bidez –hauetako batzuk erakusketa honetarako sortuak– artistek itsasoaz duten ikuspegi berezia eskaintzen digute.

    Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Zuzendari Nagusia Mikel Diez Sarasolak eta Euskal Itsas Museoko zuzendari Xabier Alberdi Lonbidek aurkeztu zuten erakusketa komunikabideen aurrean,erakusketan parte hartzen duten eskultore batzuk lagunduta.

    gehiago irakurri...

  • 2019-06-28

    Euskal Itsas Museoa Euskal Herriko Itsas Foroan

    Donostia, 2019/06/28. Xabier Alberdi zuzendariak Euskal Itsas Museoaren proiektua aurkeztu du  XXII. Euskal Herriko Itsas Foroaren Asanblada Nagusian.

    Getxoko Real Club Marítimo del Abra-Real Sporting Club-ean izan den aurtengo Asanblada Nagusiak Euskadiko itsas kulturaren sustapen eta garapenerako proiektuak aurkezteko aukera eman du. Euskal Itsas Museoaz gain, beste proiektu hauek ere eman dira ezagutzera: Albaola, Aquarium Donostia eta Itsas Museum Bilbao. Erakunde guzti hauek Euskal Herriko Itsas Foroaren kideak dira.

    gehiago irakurri...

  • Elkano-Euskal Barrokensenble

    2019-06-25

    Enrike Solinís & Euskal Barrokensembleren lan berria, Elkanoren inguruan

    Donostia, 2019-06-24. Euskal Itsas Museoan aurkeztu da Enrike Solinís & Euskal Barrokensemblek egindako lan berria Juan Sebastián Elkano: el primer viaje alrededor del mundo izenburua daramana.

    Jordi Savallen  Alia Vox zigiluak nazioarte mailan argitaratu duen CD-liburu bikoitza da. Getariako marinelaren bizitza, garaia eta zirkumnabigazioa errepasatzen duten ia 50 kantu dira, eta helburu bikoitza dute: euskal kulturan sakondu ondare artistiko hau berreskuratzeko asmoz, eta Euskal Herriak munduko kultura desberdinekin izan duen harremana agerian jarri, baita honek euskal musikan utzi duen aztarna ere. Lan honek Eusko Jaurlaritzaren eta Elkano 500 Fundazioaren laguntza izan du. 

    Aurkezpenean parte hartu dutenak hauek dira:

    • Rafael Zulaika, Elkano 500 Fundazioko proiektuen koordinatzailea
    • Enrike Solinís eta Miren Zeberio, Euskal Barrokensemble
    • Bingen Zupiria, Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburua eta Elkano 500 Fundazioko patronokidea
    • Xabier Alberdi, Euskal Itsas Museoko Zuzendaria, CD-liburuaren testu baten egilea.

    Aurkezpenari amaiera emateko, musikariek Juan Sebastián Elkano: el primer viaje alrededor del mundo lanak biltzen dituen melodietako batzuk interpretatu dituzte.

    +info: Nagore García de Vicuña · 630986610 · info@elkanofundazioa.eus

    gehiago irakurri...

  • BA liburua

    2019-06-20

    Ba, edo munduen arteko oreka liburuaren aurkezpena

    Donostia, 2019-06-20. Gorka Garmendia (testuak) eta Joseba Urretabizkaia (argazkiak eta diseinua) liburuaren egileek Xibarit Argitaletxeak editaturiko eleberri historiko hau aurkeztu dute prentsaurrekoan Euskal Itsas Museoan, Xabier Alberdi museoko zuzendariarekin batera.

    Eleberriak, XVI. mendearen hasieran, inkisidoreak iritsi ziren Aralar mendilerroan kokatzen gaitu, eta Araiz ibarreko 1595eko sorgin-prozesuko dokumentuetan ageri den 13 urteko gazte baten istorioa kontatzen digu.

    Egileen hitzetan, "BA kontakizun zoragarria da askatasunaren eta lurrarekiko eta bere jatorriarekiko errespetua, berez eta mugarik gabe sentitzeko beharraren defentsan, eta, batez ere, atzoko, gaurko eta biharko emakumeei egindako kantu bat da". Edizio zenbakitua da, eta, zuri-beltzean, 40 argazki baino gehiago biltzen ditu.

    Obraren aurkezpena Museoaren areto nagusian izan da, "Juan de Alcega. Jostun unibertsala" erakusketaren esparruan.

    “Ba, edo munduen arteko oreka” Donostiako Hontza liburudendan salgai dago [30,00 €].

    Bihar, ostirala, ekainak 20, 19:00etan liburuaren aurkezpen publikoa izango da museoan bertan. Ekitaldi irekia, interesa duten pertsona guztiei zuzendua. Sarrera librea, lekua bete arte.

    +info: joseba.xibarit@gmail.com

    gehiago irakurri...

  • Udako tailerrak EIM

    2019-06-18

    Udako bisitaldiak eta tailerrak taldeentzat Euskal Itsas Museoan

    Beste urtetan bezala, Euskal Itsas Museoan jarduera programa diseinatu dugu udan bisitatzen gaituzten taldeentzat, bereziki aisialdi eta astialdi taldeei zuzendua.  

    Taldeek Museoaren programa pedagogiko zabala eskura izan arren, proposamen hauek nabarmendu nahi ditugu:

    • Balea bi!: Jarduera honetan, balea-arrantzaren eszena bat irudikatzen da zenbait elementutan oinarrituta. Adina: 4-7 urte. Iraupena: 45 min.
    • Abordatzera!: Euskal kostaldeko kortsario nagusien inguruko jarduera. Johannes Suhigaraitxipi bezalako pertsonaiak abenturaren gidak izango dira. Adina: 6-11 urte. Iraupena: 45 min.
    • Elkano, zein norabidetan zoaz?: Juan Sebastian Elkanoren figura eta Lehen Mundu Birarekin bukatu zen Espezieria uharteetarako espedizioa ezagutzeko mahai-jokoa .Adina: 8-12 urte. Iraupena: 45 min.

    Bisitaldiak eta tailerra talde bakoitzaren beharretara egokitzen dira.

    Informazio gehiago eta erreserbak: 943430051 / hezkuntza@itsasmuseoa.eus

    gehiago irakurri...

  • jornada buques historicos - EIM

    2019-06-18

    Euskal Itsas Museoa ontzi historikoei buruzko Jardunaldi Teknikoan

    Ekainaren 18an, asteartean, arratsaldeko 18:00etan, Museoko Zuzendaria Xabier Alberdik parte hartuko du Getxoko RCMA-RSC-ean ospatuko den “Ontzi Historikoak” Ekitaldi Teknikoan.

    Jardunaldia, Itsasontzi eta Ozeanoko Ingeniarien Elkargo Ofizialak Euskal Autonomia Erkidegoan duen Euskal Herriko Lurralde Ordezkaritzak antolatu du, eta bertan parte hartuko dute:

    • José Miguel Manaute jauna, Castellón-eko Itsas Kapitaina eta gai honi buruzko regalmendu berria eratzen hari dena
    • Xabier Alberdi jauna, Euskal Itsas Museoko zuzendaria eta Albaola-Euskal Itsas Faktoriaren Ikerketa Sailaren zuzendaria.
    • Jon Ruigomez jauna, Bilboko Itsasadarra Itsas Museoko zuzendaria.

    Ekitaldia interesa duten pertsona guztiei irekia dago. Asistentzia posta elektronikoaren bidez baiezta daiteke: aine@ingenierosnavales.com

    gehiago irakurri...

  • Kantauri programa

    2019-06-05

    Museoa Kantauri programa giza-hezitzailarekin elkarlanean

    Maiatza eta uztaila bitartean, egun zehatz batzuetan Museoak Nura elkarteari eta Donostia San Sebastian Sailingi uzten die lekua behar bereziak dituzten gazte eta nerabeei zuzenduriko tailerrak eta jarduerak egin ahal izateko.

    Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta udalerri ezberdinen eta Donostia San Sebastian Sailing  eta Nura Elkartearen artean hitzartutako Kantauri programa giza-hezitzaile eta terapeutikoren baitan garatzen dira ekintza hauek. Kantauri programak zailtasun egoeran dauden gazteen gizarteratzea du helburu, bela-nabigazioaren eta itsasoaren inguruko proiektu giza-hezitzaile baten bidez.

    Museoko Hezkuntza Zerbitzuak ere parte hartu du jardunaldi bat dinamizatuz, gure itsas historiaren hainbat gai ezagutarazteko, beti ere emakumeek egin duten lana azpimarratuaz.

    Museoa beti dago prest honelako ekimenetan parte hartzeko, izan ere estrategi plangintzan markatzen diren helburuen artean hauek baitaude: funtzio soziala, museoa gizarte eta arreta ekintzak garatzeko erabiltzea; inklusioa eta gizarte- eta genero-berdintasuna sustatzen dituzten jarduerak garatzea; eta lurraldeko kultura eta gizarte-arloko erakunde eta ekintzaileekin elkarlanean aritzea.

    gehiago irakurri...

  • Alberdi - KMK

    2019-05-28

    Xabier Alberdik hitzaldia eskainiko du hurrengo ostiralean Koldo Mitxelena Kulturunean

    Euskal Itsas Museoko zuzendariak “Gipuzkoako itsas armadaren baliabideen erreforma XVIII. mendearen hasieran” hitzaldia emango du hurrengo maiatzaren 31an, 19:30etan.

    "Miguel de Aramburu" Gipuzkoako historialarien elkartea eta Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatutako hitzaldia "Hamarkada miresgarria (1717-1728)" zikloaren barruan kokatzen da.

    Aduanen aldaketa itsasora (1727-1723), 1718ko Matxinada, 1719ko inbasioa eta 1727ko Kapitulazioaren sinatzea, Koroa eta Probintziaren artean, ulertzeko probintziako mandatariek, batik bat, itsas ekonomian interesak zituzten negozio gizon nagusiek, hartutako zenbait erabakiak baloratu behar dira. Ekimen horiek, batzuetan Koroak sartu nahi zituen erreformen alde eta bestetan kontra agertu ziren, baina azkenean egindako erreformak zein sortutako gatazkek beren alde jartzen lortu zuten.

    gehiago irakurri...

  • Itsasoaren Europako Eguna - EIM

    2019-05-14

    Itsasoaren Europako Egunaren ospakizuna, Maiatzak 20

    Itsasoaren Europako Egunaren ospakizuna, Maiatzak 20

    2019/05/14. Aurten ere Itsasoaren Europako Egunagatik ospakizun amankomuna egingo dugu erakunde hauen artean: AZTI, AQUARIUM DONOSTIA, NAVEGAVELA, EUSKAL ITSAS MUSEOA GIPUZKOA, MATER MUSEOA, DONOSTIAKO KLUB NAUTIKO ERREALA, DONOSTIAKO TENIS ELKARTE ERREALA, PANTHALASA BLUE FACTORY eta ALBAOLA. Aurtengo hitzordua maiatzaren 20an, astelehena, izango da Donostiako Aquariumen.

    Itsasoaren Europako Egunak itsasoaren garrantziaz eta bere zaintzaz ohartaraztea du xede. Bereziki, itsasoen kutsaduraren arazoa eta bai itsasoan bai hondartzan aurkitzen dugun zaborra jasotzea zein beharrezkoa den azpimarratu nahi du. Apirila ezkeroztik Donostiako EKINTZA IKASTOLAREKIN elkarlaneko proiektua aurrera ari da eramaten egitasmo ezberdinen bidez: hitzaldiak, hondartzen garbiketa, jasotako zaborrekin collage lehiaketa, etab.

    Maiatzaren 20ko aurreko eta ondorengo astean, Euskal Itsas Museoan Ikusgai izango da Panthalassa Blue Factory kolektiboaren proiektuaren baitan Sergio Penzok euskal kostaldeko hondartza nagusietan jasotako plastiko zaborrez egindako “Plastik Family” eskultura multzoa. Egun batzuetan ere Ekintza Ikastolaren ikasleek egindako collageak jarriko dira ikusgai.

    Maiatzak 20 astelehenerako antolaturiko eta Ekintza Ikastolako ikasleen pardaidetza izango duten ekitaldiak hauek dira:

    -Donostiako portuan, Navegavelako Beti Aitxe belaontzian hitzaldia: nola nabigatu kutsatu gabe.

    -Aquariumen topaketa: erakunde partehartzaileen arduradunek solasaldia izango dute ikasleekin gure itsasoak zaintzeko beharraren inguruan. Elkarrekin argazkia egin eta Aquarium bisitatu ondoren, Conservas Olasagastiren eta Malagissona garagardoaren eskutik gastronomiaz dastatzeko aukera izango dugu.

    -Ekintza Ikastolako DBH 3ko ikasleak badiara irtengo dira Donostiako Klub Nautikoko padel SUP tauletan eta piraguetan itsasoko eta Ondarretako hondartzako zaborrak jasotzeko. Jasotzen dituzten hondarrekin eskultura osatuko dute, Donostiako Klub Nautiko sarreran jarriko dena, itsas zaborren arazo handi hau ikusgarri egiteko.   

    -Navegavela badian arituko da Neuston sare batekin zaborra jasotzen.

    Maiatzaren 20an Europa guztian, jarduera ezberdinen bidez, gure itsasoak zaintzeko garrantzia gogorarazten da, gure biziraupena hein handi batean horren baitan dago eta. Europar Batasunak sustaturiko ekintza hau Penintsulako iparraldean Donostian bakarrik ospatzen da.

    gehiago irakurri...

42 orritik 2 orria (419 berri)

 

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Telefonoa: Tel.: +34 943 430051
  • E-maila: info@itsasmuseoa.eus
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Kaiko Pasealekua, 24
    20003 Donostia - San Sebastián - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

Museoaren ordutegia (2019-01-01 / 2019-12-30)
  Goizez Arratsaldez
Ar 10:00-14:00 16:00-19:00
Az 10:00-14:00 16:00-19:00
Og 10:00-14:00 16:00-19:00
Or 10:00-14:00 16:00-19:00
La 10:00-14:00 16:00-19:00
Ig 11:00-14:00 Itxita
Jaiegunak 11:00-14:00 Itxita

SARREREN PREZIOA

Sarrera orokorra: 3,00 €. Ikasle eta jubilatuak: 1,50 €. 14 urtez beherako haurrek doan. Ostegunetan doan

Bisita gidatuak eta programa didaktikoak (asteartetik ostiralera eta adin guztietarako): 2,5 € pertsonako

EKIPAMENDUAK ETA ZERBITZUAK

  • Argitalpen propioak
  • Ikertzaileen gela
  • Liburutegia
  • Denda
  • Lehiatila / Kontsigna
  • Barne ibilbide egokitua
  • Sarrera egokitua
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2019 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.