Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading
  • Atotxako flautistak UM

    2017-06-13

    Flauta kontzertua Untzi Museoan

    Pasa den asteartean, ekainaren 13an, Untzi Museoan Donostiako Musika eta Dantza Eskolako “Atotxako flautistak” taldeko ikasleen ikasturte amaierako kontzertua izan da.

    gehiago irakurri...

  • 2017-06-01

    Datorren ekainaren 10ean Donostiako Untzi Museoan, "Uretara! sortu zure zurezko igerilaria" tailerra

    Hurrengo ekainaren 10an, 12:00etan, "Uretara” tailerra antolatu da Untzi Museoan. Tailer honetan partehartzaileek igeri egiten duen zurezko igerilari bat egingo dute.
     
    Kromosoma Sortzaileak zuzenduriko tailer hau, 5 urte gorako haurrak dituzten familientzat da.
    • Hizkuntza: elebiduna
    • Prezioa: 3€ familiako (2€ Museoko Familia txartela dutenentzako)
    • Erreserba: bai, kopuru mugatua. Erreserba ekainak 8 baino lehen. Erreserba egiteko, 943430051 telefonoan, untzimuseoa@gmail.com helbidean edo hurrengo izen emate orrian.

    gehiago irakurri...

  • Europako Itsas Eguna_UM

    2017-05-19

    Europako Itsas Eguna ospatu dugu

    Ostiralean, maiatzaren 19an, Donostiako Kaian Europako Itsas Eguna ospatu dugu eta Untzi Museoa egun honen anfitroia izan da. Itsasoarekin loturiko erakunde desberdinak izan gara ospakizun honen partehartzaileak: AZTI, AQUARIUM, ALBAOLA FAKTORIA, NAVEGAVELA eta UNTZI MUSEOAK. Aurten lehenengo aldiz  kolaboratzaile berri bat izan dugu, LIFE LEMA proiektua. Europar proiektu honek Gipuzkoako eta Lapurdiko itsasaldean dauden itsas zaborrei aurre egiteko erronka du.  SAN PATRICIO eta SANTA TERESA ikastetxeetako 45 haurrek parte hartu duten ekitaldian.

    EUROPAKO ITSAS EGUNA urtero ospatzen da eta bere xedea Europako biztanleek, txikienek batez ere, itsasoaren garrantziaz ohartarazteko eta kaleratzeko izango delarik. Aurtengo gaia itsas zaborrek sortzen dituzten arazoak azpimarratu nahi izan da. Haurrak Navegavelako Beti Aitxe  belaontzia bisitatu dute eta gero Untzi Museora gerturatu dira  “Itsas jostailuak” erakusketa ikustera. Honen ondoren plastikozko hondakinak mikroplastikoan bilakatzen diren eta guk jaten ditugun arrainetara nola iristen diren inguruko bideo bat ikusi dugu.

    Bideoa ikusi ondoren 45 ikasleek egurrezko ontziak margotu dituzte eta ontzi hauei Life-Lema proiektuak jarraipena egingo die itsasaldiak eta haizeak nora eramaten dieten jakiteko. Ontzi bakoitza aurkitzerakoan zer egin behar den jakiteko grabatutako argibideak daramatzate.

    gehiago irakurri...

  • 2017-05-16

    Museoen Nazioarteko Eguna maiatzaren 18an Donostiako Untzi Museoan

    Donostiako Untzi Museoak, Museoen Nazioarteko Museoen Egunerako datozen maiatzaren 18rako eta 21rako jarduera desberdinak antolatu ditu.

    Maiatzak 18, osteguna

    Ate irekien eguna

    ICOMek aurtengo urterako  eman duen leloa hartuz – Museoak eta istorio eztabaidagarriak: museoetan esanezina esan- (bertan esklabotzari  buruzko erreferentziak egingo dira). “Itsas Jostailuak” erakusketara  doako bisitaldi gidatua egingo da. Erakusketa honetara, itsasoarekin lotutako jostailuen historiaren zati esanguratsu bat bildu da: XIX. mendearen amaieratik XXI. mendea artekoa. Erakusgai dauden jostailu gehienak, Espainian fabrikaturiko jostailuen bilduma partikular garrantzitsua den Quiroga-Monte bildumakoak dira. Horretaz gainera, Untzi Museoaren fondoetatik hautatutako hainbat pieza daude.

    Bisitaldi gidatuak

    • 12:30etan elebiduna
    • 17:30etan, elebiduna.

    Maiatzak 21, igandea

    Ate irekien eguna.

    • 11:30etan eta 13:30etan: Museko hirugarren solairuan 1957. urtean Donostian filmatutako “Gente de Mar” dokumentalaren proiekzioa egongo da. Dokumental honek antxoaren arrantza-aldia Donostiako Portuan erakusten du.
    • 12:00-13:00: Plus 55ek Olatu Talkaren! Programaren barruan Untzi Museoko sarreran ipuin kontaketa egingo dute. Untzi Museoko atarian Aita Mariri buruzko kontaketak  eta arrantza munduko eta itsas-munduko istorioak kontatuko dituzte.
    • 13:00: “Itsas Jostailuak” erakusketara  doako bisitaldi gidatua egingo da. Erakusketa honetara, itsasoarekin lotutako jostailuen historiaren zati esanguratsu bat bildu da: XIX. mendearen amaieratik XXI. mendea artekoa. Erakusgai dauden jostailu gehienak, Espainian fabrikaturiko jostailuen bilduma partikular garrantzitsua den Quiroga-Monte bildumakoak dira. Horretaz gainera, Untzi Museoaren fondoetatik hautatutako hainbat pieza daude.

    Museoen Nazioarteko Eguneko posterra

    gehiago irakurri...

  • UM Iberdrolan

    2017-04-19

    Untzi Museoa Iberdrolaren erakusketan

    Museoaren bildumakoak diren lau pieza Iberdrolak antolaturiko “Oroitzapen berreskuratua. Aztarnak Estatu Batuen historian” erakusketan daude ikusgai. Erakusketa Bilboko Iberdrola Dorrean egongo da uztailaren 2 arte.

    Utzitako materialak hauek dira:

    • XVI. mendeko euskal baleontziaren modeloa. 
    • Otarrainak harrapatzeko kaiola. 
    • XVIII. mendeko itsasontziaren modeloa. 
    • XVII. mendeko xista. 

    Objetu hauek ere erakusketaren katalogoan erreproduzitzen dira. José Manuel Guerrero Acosta da edizioaren arduraduna, eta baita erakusketaren komisarioa eta koordinatzailea.

    gehiago irakurri...

  • 2017-04-07

    Aste Santuko ordutegia eta jarduerak Untzi Museoan

    Aste Santuko jai egunetarako Donostiako Untzi Museoak ordutegi berezia du. Honekin bat "Itsas Jostailuak" erakusketara bisita gidatuak antolatu ditu.

    Aste Santua, apirilak 13-17.

    Ordutegia eta bisita gidatuak.

    Ordutegia:

    • Apirlak 13, 14 eta 16 //11:00-14:00 / 16:00 -19:00
    • Apirilak 15 //10:00-14:00 / 16:00-19:00
    • Apirilak 17 //11:00-14:00

    Bisitaldi gidatuak:

    • Apirilak 13// 12:30 euskaraz eta 17:30etan gaztelaniaz
    • Apirilak 14// 12:30 euskaraz eta 17:30etan gaztelaniaz
    • Apirilak 15// 12:30 euskaraz eta 17:30etan gaztelaniaz
    • Apirilak 16// 12:30 euskaraz eta 17:30etan gaztelaniaz Ez da erreserbarik behar

    gehiago irakurri...

  • 2017-03-29

    "Kortsarioak eta Piratak". Untzi Museoak eta Aquariumek oporretarako antolatu duten programa

    gehiago irakurri...

  • Birziklatze tailerra UMn

    2017-03-21

    Birziklatze tailerra familientzat Untzi Museoan

    Marisa Egaña artistak gidaturiko tailer honetan partehartzaileek bere jostailua osatuko dute berrerabilitako eta birziklaturiko materialak erabiliaz, “Itsas jostailuak” erakusketa bisitatu ondoren. Jarduera  hau "Euskal  Kostaldeko Museoen hilabetea"ren programazio barruan kokatzen da.

    * Nori zuzendua: 5 urte gorako  haurrak dituzten familiak.

    * Noiz: martxoak 25, larunbata

    * Ordua: 17:00etan

    * Hizkuntza: elebiduna

    * Prezioa: doakoa

    * Erreserba: martxoaren 23a baino lehen: 943430051/ untzimuseoa@gmail.com

     

    gehiago irakurri...

  • Kamishibai tailerra UM

    2017-03-14

    "Kamishibai" tailerra Martxoaren 18an, larunbata, Untzi Museoan

    Mattin marrazkilariak zuzenduko du idazteko, marrazteko eta irakurtzeko familientzako tailerra.  Tailer hau  Japonian sorturiko “Kamishibai”  paperezko antzerkian oinarriturik dago.

    • Nori zuzendua: Familiak. 5 urte gorako haurrak
    • Ordua: 17:00etan
    • Hizkuntza: elebiduna
    • Prezioa: 3€ familiako (2€ Museoko Familia Txartela dutenentzako)
    • Erreserba: martxoaren 17a baino lehen: 943430051 / untzimuseoa@gmail.com

    gehiago irakurri...

  • 2017-03-08

    “Itsasoarekin jolasean. Sortu zure egurrezko ontzia” tailerra

    Hurrengo larunbaterako, martxoak 11, 11:30etan, “Itsasoarekin jolasean” tailerra antolatu da Untzi Museoan. Tailer honetan partehartzaileek zurezko itsasontzia egingo dute. 

    Kromosoma Sortzaileak zuzenduriko tailer hau, 4 urte gorako haurrak dituzten familientzat da. 

    • Hizkuntza: elebiduna
    • Prezioa: 3€ familiako (2€ Museoko Familia txartela dutenentzako)
    • Erreserba: bai, kopuru mugatua. Martxoaren 9a baino lehen. Erreserba 943430051 edo untzimuseoa@gmail.com

    gehiago irakurri...

42 orritik 11 orria (419 berri)

 

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Telefonoa: Tel.: +34 943 430051
  • E-maila: info@itsasmuseoa.eus
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Kaiko Pasealekua, 24
    20003 Donostia - San Sebastián - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

Museoaren ordutegia (2019-01-01 / 2019-12-30)
  Goizez Arratsaldez
Ar 10:00-14:00 16:00-19:00
Az 10:00-14:00 16:00-19:00
Og 10:00-14:00 16:00-19:00
Or 10:00-14:00 16:00-19:00
La 10:00-14:00 16:00-19:00
Ig 11:00-14:00 Itxita
Jaiegunak 11:00-14:00 Itxita

SARREREN PREZIOA

Sarrera orokorra: 3,00 €. Ikasle eta jubilatuak: 1,50 €. 14 urtez beherako haurrek doan. Ostegunetan doan

Bisita gidatuak eta programa didaktikoak (asteartetik ostiralera eta adin guztietarako): 2,5 € pertsonako

EKIPAMENDUAK ETA ZERBITZUAK

  • Argitalpen propioak
  • Ikertzaileen gela
  • Liburutegia
  • Denda
  • Lehiatila / Kontsigna
  • Barne ibilbide egokitua
  • Sarrera egokitua
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2019 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.