Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading
  • Listorretako jarduerak

    2015-07-23

    Izan historiarreko gizaki egun batez

    Abuztuaren 8an, Listorretako gunean (Errenteria) arratsalde polita igarotzeko aukera eskaintzen dizuegu. Doako jarduera hau 16:00tatik 19:00tara izango da eta inguru hauetan duela 27.000 urte bizi ziren gizakien esperientzia bera bizi ahal izango duzue: jaurtiketa historiaurreko propultsatzailearekin, sua pizten ikasi, historiaurreko margoak… Familian edo bakarrik, adin guztietako jendearentzako aproposa den jarduera eskaintzen dute “Aiztbitarteko Lagunak” elkarteko kideek.

    gehiago irakurri...

  • IV. Arditurri Eguna

    2015-07-02

    IV. Arditurri Eguna

    Arditurriko meategiak ezagutzeko aukera bikaina eskaintzen dizuegu, uztailaren 12an, igandea. Mota eta gustu guztietako ekintzak izango dira. 

    gehiago irakurri...

  • Narrasti eta anfibioak

    2015-05-24

    Narrasti eta anfibioen ibilaldia

    Igande honetan, maiatzak 24,  Aiako Harria natura parkean bizi diren narrastiak eta anfibioak ezagutzeko irteera berezia antolatu dugu Ander Izagirre adituaren eskutik

    gehiago irakurri...

  • Argazkigintza ikastaroa Aiako Harrian

    2015-02-23

    Natura-argazkigintza ikastaroak Aiako Harrian

    Martxoan zehar, Arditurriko Parketxean, Aiako Harria Natura Parkean, maila ezberdinetara egokitutako hiru argazkilaritza ikastaro eskainiko dira. Katiuskak estudioko argazkilariak izango dira irakasleak eta maila ezberdinetara egokituko dira, ikastaroen gai nagusia natura izango delarik. Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioarekin elkarlanean, ondorengo ikastaro edo tailerrak eskainiko dira:

    gehiago irakurri...

  • txondorra

    2014-12-16

    Larunbatean Olentzeroren Laguntzaileek ikatza aterako dute Arditurrin

    20 egunez piztuta egon ondoren, larunbatean, abenduaren 20ean, ikatza aterako da Arditurriko txondorretik. Hirugarren urtez piztu da Arditurriko txondorra, ikazkinen lana ezagutzera emateko helburuarekin. Ikusmira handia sortu du aurtengo txondorrak eta beste urteekin konparatuz, aurtengoa arrakastatsuena izan dela esan daiteke.

    gehiago irakurri...

  • Txondorra Arditurrin

    2014-11-10

    Arditurriko txondorra azaroaren 29an piztuko da

    gehiago irakurri...

  • argazki ikastaroa

    2014-10-14

    Lur eta azpiko argazkilaritza ikastaroa Aiako Harrian

    Urriaren 25 eta 26an, Lur eta azpiko argazkilaritza ikastaroa antolatu da Aiako Harria Natur Parkean, Oiartzunen. Asier Pagoaga izango da irakaslea natura gai nagusitzat izango duen ikastaro honetan. 

    Prezioa pertsonako 100€koa da eta izena aldez aurretik eman behar da 943 495069/943 494521 telefonoetan edo arditurri@gipuzkoamendizmendi.net helbidean.

    gehiago irakurri...

  • Arditurri Bide Berdearen III. eguna

    2014-09-03

    Arditurri Bide Berdearen III. Eguna

    gehiago irakurri...

  • listorreta

    2014-06-19

    Adin guztietako herritarrei zuzenduriko doako udako jarduerak antolatu dira Listorretako aisialekuan (Errenteria)

    Aiako Harria Parke Naturalean dagoen Listorretako natur eremua ezagutzera emateko eta balioztatzeko jarduerak burutuko dira. Errenteriako Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioak elkarlanean egitarau berezia prestatu dute 2014ko udarako Aiako Harria Parke Naturalean (Natura 2000 Sarea). Lau jarduerak Listorretako aisialekuan burutuko dira, Errenterian.Jarduera guztiak doakoak dira,  adin guztietako herritarrei zuzenduak daude eta  uztaila eta abuztuan burutuko dira.

    Informazio gehiago jasotzeko:943 495069 / 943 494521arditurri@gipuzkoamendizmendi.net

    gehiago irakurri...

  • Lurrari kasu eginaz

    2014-06-16

    Ekainak 22:“Lurrari kasu eginez” ibilaldi gidatua Aiako Harria Parke Naturalean

    Akola inguruan egingo den ibilbide gidatu honetan naturaren osoko ezagutza bultzatu nahi da. EZAGUTZA-MAITASUNA-ZAINTZA oinarritzat hartuz, egunerokotasunean natura ezagutzearen “erabilgarritasuna” azpimarratuko da. Horretarako, nekazariek eta abeltzainek ingurunearen ezagutza nola erabili duten erakutsiko da.

    gehiago irakurri...

7 orritik 3 orria (62 berri)

 

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Oiartzungo Udala
  • Telefonoa: Arditurri parketxea 943 495 069
    Oarsoaldea museoa 943 494 521
  • E-maila: arditurri@gipuzkoamendizmendi.net
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Arditurri bidea, 3
    Aiako Harria Parke Naturala - Oiartzun - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

SARREREN PREZIOA

-INTERPRETAZIO ZENTROA-PARKETXEA:

- Sarrera doakoa.

BISITA GIDATUAK:

  • Oinarrizko bisita:

- Banakako sarrera arrunta 5,65 €

- 5 urtetik behera doan

- 5-12 urte bitarte / Taldeak / Pentsiodunak / 65 urtetik gora / SS-Card txartelarekin 3,30 €

  • Meategia sakonean:

- Banakako sarrera arrunta 7,85€ 

-10-12 urte bitarte / Taldeak / Pentsiodunak / 65 urtetik gora 6,80€

  • Bisita Tren Berdea +  Arditurri (Oinarrizko bisita):

- Banakako sarrera arrunta 12,35€

- 5 urtetik behera doan

- 5-12 urte bitarte / Taldeak / Pentsiodunak / 65 urtetik gora 8,85 €

  • Bisita Tren Berdea + Arditurri (Sakoneko bisita):

- Banakako sarrera arrunta 14,40 €

- 5-12 urte bitarte / Taldeak / Pentsiodunak / 65 urtetik gora 10,10 €

  • Bisita Tren Berdea + Luberri Geologia Museoa edo Soinuenea+ Arditurri (Oinarrizko bisita):

- Banakako sarrera arrunta 14,40 €

- 5 urtetik behera doan

- 5-12 urte bitarte / Taldeak / Pentsiodunak / 65 urtetik gora 10,10 €

  • Bisita Tren Berdea + Luberri edo Soinuenea + Arditurri (Sakoneko bisita):

- Banakako sarrera arrunta 15,45 €

- 5-12 urte bitarte / Taldeak / Pentsiodunak / 65 urtetik gora 11,25€

Oharrak:

-Kopuru minimoa bisita egiteko: asteartetik ostiralera 5 lagun aukeratutako txanda hutsa dagoenean eta larunbat eta igandeetan ez da gutxieneko lagun kopururik eskatzen.

- Oinarrizko Bisita eta Meategia Sakonean bisitarako erreserbak 48 ordu lehenago egin behar dira gutxienez. Tren Berdearekin diren gainontzekoak 48 ordu lehenago gutxienez egitea gomendatzen da.- Deskontua izateko taldearen gutxieneko kopurua: 10 pertsona- 0-12 urte bitarte, jubilatu eta 65 urtetik gorakoei aplikatzen zaien deskontua edukitzeko, bisita egunean Nortasun Agiria (edo adina islatzen duen beste dokumentu ofiziala) aurkeztea beharrezkoa da.

Gabonetan bisita gidatuak eskaintzen dira, 10 lagun edo gehiagoko taldeentzat gutxienez 48 ordu lehenago erreserbatuz gero.

 

Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2020 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.