Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading
  • Collage coral- Yo, el traidor - EIM

    2019-05-14

    Tailer parte-hartzailea

    2019/05/14. Hurrengo maiatzaren 25ean, larunbata, Juan Aizpitartek, Casares Irratiaren laguntzarekin, “Ni, traidorea” erakusketa dinamizatuko du, irrati-obra bat sortzea helburua duen jardueraren bidez.

    Proposamen hau Euskal Itsas Museoan, Lope de Aguirre pertsonaiaren inguruan Juan Aizpitartek aurkezten duen “Ni, traidorea” erakusketa interbentzioa ezagutzeko interesa duten pertsona guztiei irekia da. Juan Aizpitartek berak pertsonai historikoari hurbiltzen eta bere testuingurua, motibazio eta bere ekintzen esanahia ulertzen lagunduko dizkigun gakoak eskainiko ditu.

    Tailerra publikoaren eta artistaren arteko elkarrizketa gisa planteatzen da, eta bere baitan, Lope de Aguirre pertsonaiaren interpretazioaren bidez, boterearen eta gizartearen arteko harremanetaz mintzatuko da. Jarduera dinamiko eta parte-hartzaile honetan bisitariek erakusten diren obrak komentatu eta interpretatuko dituzte. Audio hauek Casares Irratiko teknikariek grabatuko dituzte, eta, beste baliabiderekin batera, audio hauek erabiliko dituzte irrati-obra bat osatzeko, museoan publikoaren begi bistan montatuko eta editatuko dena. Emaitza gisa lortuko den “collage korala” Casares Irratiko Altuna Irratia saioan emitituko da. Podcast-a museoko webean ere izango da eskuragarri.

    Tailerra Casares Irratiarekin elkarlanean

    • Eguna: Maiatzak 25, larunbata
    • Erakusketara bisita eta audioen grabazioa: 10:30-12:00
    • Irrati-obraren muntaia: 12:00-13:00
    • Prezioa: Dohainik
    • Plaza mugatuak limitadas
    • Erreserba: Bai - 943 430 051 / info@itsasmuseoa.eus

    Jardunaldi honetan bertan, Juan Aizpitarte “Ni, traidorea” interbentzio-erakusketara bisita gidatuak ere eskainiko ditu: 13:00etan gazteleraz eta 16:00etan frantsesez. Bisitaldi irekiak dira Lope de Aguirreren inguruan artistak egiten duen intepretazioa ezagutu nahi duten pertsona guztientzat.

    gehiago irakurri...

  • MNE-Euskal Itsas Museoa

    2019-05-10

    Maiatzak 18, Museoen Nazioarteko Eguna Euskal Itsas Museoan. Gipuzkoa

    Ate zabalik eguna eta beste ekintza gehiago, “Museoak kultura ardatz gisa: tradizioaren etorkizuna” ICOMen lelopean Museoen Nazioarteko Eguna ospatzeko.

    Aurtengo hitzorduarekin museoen eta haien herrien arteko elkarrizketa sustatzea bilatzen da, baita bisitarienganako hurbilketa ere. “Museoak kultura ardatz gisa: tradizioaren etorkizuna” gaiak Museoek egun bere komunitateetan jokatzen dituzten ekintzaile aktiboen paper berrietan oinarritzen da. Gizartean museoek betetzen duten papera aldatzen ari da, lehen erakunde estatikotzat hartzen baziren ere, museoak berrasmatzen ari dira, elkarreragileak, publikoetan zentratuta, komunitateei begira, malguak, moldagarriak eta mugikorragoak izateko. Sormena ezagutzarekin elkaratzen den plataforma gisa funtzionatzen duten ardatz kultural bihurtu dira, non bisitariek elkarsortu, konpartitu eta elkareragin dezaketen.

    Ideia honekin kultura proposamen hauek garatuko dira maiatzaren 18an Euskal Itsas Museoan:

    Ate irekien eguna. Museo ikustera hurbildu nahi duten pertsona guztiek doako sarrera izango dute, eta museoaren hiru erakusketa aretoetan eskaintzen diren hiru aldi baterako erakusketak ezagutu ahal izango dute.

    Itsas korapiloak eta malutak egiteko tailerra: itsas eta arrantza arloarekin zerikusia duen jarduera, marinel-korapiloak eta tunidoak era tradizionalean harrapatzeko aparailuak egiten ikasteko. Aquariumarekin elkarlanean prestaturiko jarduera.

    • Erreserba: 943440099 / museo@aquariumss.com
    • Prezioa: Dohainik
    • Non: Aquarium
    • Ordua: 11:00-12:30
    • Hizkuntza: Elebiduna
    • Plaza mugatuak

    Bisita gidatua Donostiako portuan: moilako tradizioen inguruko berebiziko ibilbidea, La Jarana auzoaren itsas ondare ez-materiala osatzen dituzten errioak, ohiturak eta jaiak ezagutzera emateko. Era berean Donostiako eta Gipuzkoako itsas historian esanguratsuak diren hainbat data balioan jartzeko Museoan sustaturiko “Itsasoko oharrak” egitasmoa azalduko da.

    • Erreserba:943 430 051 / info@itsasmuseoa.eus
    • Prezioa: Dohainik
    • Ordua: 17:00
    • Hizkuntza: Elebiduna
    • Plaza mugatuak

    gehiago irakurri...

  • Matxitxako-2019

    2019-05-03

    Euzkadiko Gudontzidiaren omenez

    2019/05/03. Hurrengo igandean, maiatzak 5, 12etan Bermeon, Matxitxako lurmuturretik gertu, Nestor Basterretxearen “Matxitxakoko Guda” eskulturaren ondoan, Matxitxako Elkarteak, urtero egiten duen bezala, ekitaldi xumea egingo du Euzkadiko Gudontzidiaren omenez.

    Eusko Jaurlaritzak itsas armada hau sortu zuen 1936an Errepublikaren Armadari itsas trafikoa eta arrantza-lanak babesten laguntzeko. Bere ekintzarik garrantsitzuena 1937ko martxoaren 5ean Matxitxako lurmuturraren parean gertatu zen, Euzkadiko Gudontzidiko zenbait ontzik Canarias gurutze-ontzi frankistaren aurka borrokatu zutenean, Baionatik Bilbora zetorren konboia babetearren. 

    gehiago irakurri...

  • Ansorena-EIM

    2019-05-02

    José Luis Ansorena-ren omenez

    2019/05/02. Jose Luis Ansorena Miranda musikari, konpositore eta ikertzailearen heriotzaren berri triste jaso dugu gaur. Euskal Herriaren musika ondarearen kontserbazio eta hedapenaren inguruan egindako lan handiaren baitan, museoarekin kolaboratu zuen euskal lurraldean musika eta itsasoaren arteko harremana ezagutzera emateko.

    Lerro hauen bitartez, gure eskerrik beroena adierazi nahi dugu berak egindako lanagatik, eta iruditzen zaigu Itsas Memoria aldizkariko 6. alean argitaraturiko bere artikulua zabaltzea dela omenaldi xumea egiteko modu egokiena: “La música y el mar”.

    gehiago irakurri...

  • UdaIkastaroa_Elkano_EIM

    2019-04-29

    Elkanori buruzko Uda Ikastaroa Donostian, 2019ko uztailak 4-5

    2019/04/29. Euskal Itsas Museoak parte hartuko du EHUk antolaturiko eta Elkano 500 Fundazioak sustaturiko  “Elkano eta lehen mundubira: 500 urte georago” uda ikastaroan. Matrikula epea irekita dago eta maiatzaren 15 arte ahozko aurkezpenen proposamenak aurkeztu daitezke.

    “Elkano eta munduaren inguruko lehen itzulia: 500 urte geroago” ikastaroak gertaera haiek berrikusi eta eguneratzea proposatzen du; eta bereziki, euskaldunek tripulatzaile, espedizioaren antolatzaile eta ontzi egile gisa izan zuten eginkizuna azpimarratu nahi da. Ikastaroa, Elkano 500 Fundazioko Aholku Batzordeko kide Daniel Zulaikak eta entitateko zuzendari Ion Irurzunek zuzenduta, Donostiako Miramar Jauregian izango da uztailaren 4 eta 5ean. Parte hartuko duten hizlarien artean Xabier Alberdi dago, Euskal Itsas Museoaren Zuzendaria. Berak garaiko ontzigintzari eta Victoria naoari buruz hitz egingo du, 1522ko irailaren 6an Sanlucar de Barramedara iritsi zen ontzi bakarra, nahiz eta hiru urte lehenago bost ontzi izan ziren espezien bila Moluketara iristeko bide alternatibo baten bila irten zirenak. 

    Ikusi programa osoa eta matrikulak

    Proposamenak eta ahozko aurkezpenen hautaketa

    Ikastaroan ahozko aurkezpenen saio bat aurreikusten da, hainbat diziplinetako autoreek, eta bereziki historiakoek, Elkano eta orain 500 urteko gertaeren inguruko

    Beren lan-ildoak, ikerketa-proiektuak edo esperientziak aurkeztu nahi dituztenek proposamenaren laburpen bat bidali behar dute Elkano 500 Fundaziora 2019ko maiatzaren 15a baino lehen. Batzorde Zientifikoak maiatzaren 20a baino lehen aukeratuko ditu proposamenak.

    Proposamenen hautagaitza eta onarpenaren inguruko xehetasunak, hala nola aurkezpen publiko zein komunikazioen argitaratzearei buruzkoak, orrialde honetan daude.

    gehiago irakurri...

  • Ni, traidorea - Tabakalera

    2019-04-17

    "Ni, traidorea" Tabakaleran

    Apirilaren 20, larunbatean, “Fokuak: Lurralde berriak” izeneko zinema zikloa hasiko da Tabakaleran “Aguirre, la cólera de Dios” filmarekin. “Ni, traidorea” erakusketa Euskal Itsas Museoaren hormetatik harago zabalduko da Tabakalerarekin elkarlanean.

    Erakusketa proiektu hau elkarrizketa interaktibo bat da, Juan Aizpitarte artistak Lope de Aguirre pertsonaiaren inguruan landu duen interpretazioaren eta Amazonas ibaiaren inguruan El Doradoren bila egindako esplorazio-bidaian gertatutako pasadizo historikoen artekoa. Jorratzen duen gaiagatik Tabakalerako “Lurralde berriak” zikloarekin bat dator, zinema garaikideak modu kritiko-poetikoan hausnartzen duen lurralde berrien ideiaren inguruan garatzen baita: eredu zinematografiko berriak, galdera berriak, paisaia berriak.

    Lurraldeari, bidaiari, mugei, mapei, espedizioei, deskubrimenduari, abenturari, botereari, konkistari, urrunekoari, historiari eta bere kontakizunei buruzko hausnarketa den zinema zikloa, hurrengo larunbatean, apirilaren 20an, 19:00etan, abiatuko da, Werner Herzog (Alemania, 1972) zuzendariaren «Aguirre der Zorn Gottes» (Aguirre, Jainkoaren hira) filmarekin. Aurkezpenean gonbidatu gisa  Juan Aizpitarte artista eta “Ni, traidorea” erakusketaren komisarioa eta Xabier Alberdi Lonbide, Euskal Itsas Museoaren Zuzendaria izango dira.

    +info https://www.tabakalera.eu/eu/aguirre-der-zorn-gottes

    gehiago irakurri...

  • Euskal Itsas Museoa

    2019-04-17

    Euskal Itsas Museoa, marka berri bat museo berrituarentzat

    Donostia, 2019ko apirilak 3.- Untzi Museoak 2018ko urriaren 1ean itxi zituen ateak. Sei hilabete aski izan dira Kontsulatuko Dorretxea zen horretan museoaren irisgarritasuna eta erabilera baldintzak hobetzeko beharrezkoak ziren obrak egiteko, XVIII. mendeko eraikina bera errespetatuz betiere.

    Egin diren obren artean, nabarmentzekoa da eraikin barruan jarri den igogailu panoramikoa, zeinaren bidez nagusira eta teilatupera iritsi baikaitezke. Eta teilatupea da, hain zuzen, gehien aldatu dena; izan ere, liburutegia eta bulegoak lekuz aldatu dira, eta, beraz, teilatupean erakusketarako espazio berri bat zabaldu da, intimoa eta diafanoa. Bestalde, tabikeak kendu direnez, agerian utzi da, barrutik, eraikinak jatorrian zuen egurrezko teilatua.  

    Museoaren klimatizazio sistema ere erabat berritu da, energia eraginkortasuna areagotzeko; museoaren atartea berrantolatu da; eta eraikinaren fatxadak eta beste zenbait elementu goitik behera zaharberritu dira.

    Marka berri bat, etapa berri bati ekiteko

    Berritu dena ez da eraikina bakarrik. Izan ere, museoa marka berri bati lotzen zaio orain, bere identitatearekin eta misioarekin bat datorren marka bati: izen berria -lehen Untzi Museoa zena orain Euskal Itsas Museoa da- eta logo berria, itsasoko iruditeria eta itsas jarduerak gogora ekartzen dizkigun diseinu batekin (baleak, itsasontziak, ontzigintza, itsasoa,…). 

    Gainera, Euskal Itsas Museoa 2019-2023 aldirako museologia plan berriarekin dator. Museoak datozen urteetan izango duen ibilbidea markatuko du plan horrek. Komunikazioari dagokionez ere, museoaren webgunea berritu da, estilo eta itxura modernoagoa emanez.

    Denis Itxaso Kultura diputatuak azaldu duenez, museoari bultzada berria eman nahi izan zaio, jende gehiagorengana iritsi dadin. «Gure itsas ondarearen eta historiaren erakusketa esparrua eta esparru didaktikoa sendotu ditugu, eta, ikerketari dagokionez, Gordailurekin lotu dugu, Aldundiak ondarea zaintzeko duen zentroarekin. Aurten, gainera, museoak funtsezko eginkizuna izango du Elkanoren eta bere balentriaren urteurren ospakizunetan eta hedapenean».

    Aldaketa museoaren zuzendaritzan

    Xabier Alberdi Lonbide, orain arte museoko zuzendari zientifikoa izan dena, Euskal Itsas Museoko zuzendaria izango da aurrerantzean, Raúl Pérez Iratxetaren ordez, behin obrak amaitu eta museoaren eduki berriak diseinatu ondoren.

    gehiago irakurri...

  • Ametsa-UM

    2019-03-18

    Erakusketa aurkeztu da

    Instalazioak 1522an lehen mundu bira ekarri zuen 1519an hasitako espedizioaren prestaketen kontakizuna eskaintzen digu. Apirilaren 28 arte Koldo Mitxelena Kulturunearen parean ikusgai izango den erakusketak Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Untzi Museoaren lankidetza izan du Donostiako geldialdian.

    Ametsa. Ideiatik proiektura erakusketa Acción Cultural Españolak eta Kultura eta Kirol Ministerioak antolatu dute Fernando de Magallanesek eta Juan Sebastian Elkanok lehen mundu bira eman zuteneko V. mendeurrena ospatzeko, eta ospakizun horretarako Batzorde Nazionalak antolatutako jarduera programa zabal baten parte da.

    gehiago irakurri...

  • Bitxikeriak UM

    2019-02-25

    Donostiako moilaren bitxikeriak

    Museoak Donostiako portuan zeharreko berebiziko ibilbidea eskainiko du , ia ezezagunak diren txokoak deskubrituz (tornazulo…), toponimo bitxiak aztertuz (pixepel, kaiarripe…) eta La Jarana-ren oroimenean arrastoa utzi duten pertsonaiak ezagutuz (Pantxika, Aita Mari…).

    • Erreserba: Bai -  943 430 051 / untzimuseoa3@gipuzkoa.eus
    • Prezioa: Dohainik
    • Ordutegia: 17:00
    • Hizkuntza: 23an, euskaraz / 30ean, gazteleraz
    • Plaza mugatuak

    Jarduera hau Euskal Kostaldeko Museoen Hilabetearen programazioaren barne eskaini zen.

    gehiago irakurri...

  • UM-Zaharrean

    2018-12-19

    Untzi Museoa Zaharrean eta Centro Erdi elkarteen egutegian

    Museoak duen posta-txartelen bildumako irudiek ilustratzen dute Zaharrean eta Centro Erdi Donostiako Alde Zaharreko eta Erdiguneko Merkatarien elkarteek argitaratu duten 2019ko egutegia.

    2019ko egutegiak Donostiako portua du xede nagusia, eta antzinako argazkiak biltzen ditu, gaur egun oso aldatuta ikusten dugun ingurua erakusten digutenak. Museoak utzitako irudiekin batera, Kutxatekatik datozen batzuk ere erreproduzitzen diran.

    Museotik, egitasmo honetan partehartzeko gonbitea eskertu nahi diegu  Zaharrean eta Centro Erdi elkartei. Berehala erantzun genion luzatu ziguten irudien eskaerari. Gordailuan gordetzen den gure bilduma osatzen duten funtsen zati bat zabaltzeko eta hiritarrei ezagutzera emateko aukera ona baita. 

    gehiago irakurri...

42 orritik 3 orria (419 berri)

 

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Telefonoa: Tel.: +34 943 430051
  • E-maila: info@itsasmuseoa.eus
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Kaiko Pasealekua, 24
    20003 Donostia - San Sebastián - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

Museoaren ordutegia (2019-01-01 / 2019-12-30)
  Goizez Arratsaldez
Ar 10:00-14:00 16:00-19:00
Az 10:00-14:00 16:00-19:00
Og 10:00-14:00 16:00-19:00
Or 10:00-14:00 16:00-19:00
La 10:00-14:00 16:00-19:00
Ig 11:00-14:00 Itxita
Jaiegunak 11:00-14:00 Itxita

SARREREN PREZIOA

Sarrera orokorra: 3,00 €. Ikasle eta jubilatuak: 1,50 €. 14 urtez beherako haurrek doan. Ostegunetan doan

Bisita gidatuak eta programa didaktikoak (asteartetik ostiralera eta adin guztietarako): 2,5 € pertsonako

EKIPAMENDUAK ETA ZERBITZUAK

  • Argitalpen propioak
  • Ikertzaileen gela
  • Liburutegia
  • Denda
  • Lehiatila / Kontsigna
  • Barne ibilbide egokitua
  • Sarrera egokitua
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2019 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.