Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading
  • 2017-07-18

    Ibilaldia. San Adrian igarobidearen sekretuak azaleratzen

    San Adrian igarobidea (Leizarrate) garrantzia historiko handiko lekua da. Gaurdaino han egin diren indusketa arkeologikoetan, Erdi Aroan ez-ezik, Historiaurrean ere gune garrantzitsua zela erakutsi dute.

    Berriro ere arkeologoak lanean ditugu bertan eta hauek, aurtengo indusketa kanpainaren berri emango digute. Etorri gizateriaren ondare izendatua izan den San Adrian igarobidea ezagutzera!

    gehiago irakurri...

  • 2017-06-22

    Antzezpena. San Adrian igarobidearen historia antzeztua

    Zegamako Udalak eta Anduetza Parketxeak elkarlanean, San Adrian igarolekuaren historia antzeztua antolatu dute Urrup antzerki taldearen eskutik. Antzezpena uztailaren 2an izango da, Zegamako herriak Aizkorriko Lagunen Eguna ospatzen duen egunean bertan. Harrigarria bada ere, UNESCO-k gizateriaren ondare izendatu duen gune hau, Euskal Herriko mapan garrantzi handiko pasabide estrategikoa izan da garaiz garai.

    Biztanle ugari izan ditu historian zehar koba berezi honek. Batzuk, bere barnean bizi izan dira, beste batzuk bertatik igaro izan dira errege bidetik oinez... Pertsonaia guzti hauen bizipenak antzeztuko dira San Adrian igarolekuan, bertatik bertara eta kobak eskaintzen duen giro misteriotsuan iraganera salto egingo dugu.

    Natura parke bat teatro batean bihurtzea ez da eguneroko ikuskizuna, honenbestez aukera paregabea duzu San Adrian igarolekuaren historia antzeztuaz disfrutatzeko!

    gehiago irakurri...

  • 2017-06-08

    Historiaurreko ehiza tresnen tiro txapelketa

    Ekainaren 10 eta 11ko asteburuan, San Adrian-Leizarrate igarobidean, Aizkorri-Aratz Natura Parkearen bihotzean, Europako Historiaurreko XXVII. arku eta bultzagailu tiro txapelketako manga bat ospatuko da.

    “Historiaurreko Olinpiada” moduko honen helburu nagusia historiaurrean erabiltzen ziren bi ehiza-tresnaren erabilera zabaltzea da, bultzagailuaren eta arkuarena alegia. Txapelketa honek izaera parte-hartzailea eta ludikoa du eta honenbestez, publiko orokorrari eta mota honetako jardueretan interesa duen orori dago zuzendua.

     

    EGITARAUA

    LARUNBATA, EKAINAK 10

    16:00-16:15_San Adrian-Leizarrateko lan arkeologikoen aurkezpen laburra. San Adrian-Leizarrate igarobidean.

    16:00-19:00_Bultzagailuzko tiro txapelketa. San Adrian-Aizkorri inguruko ehiza-ibilbidean.

    18:00-20:00_Historiaurreko tailerrak publiko guztiarentzat, EKAINBERRIren eskutik. Anduetza Parketxean

    20:00-21:00_Bultzagailuz tiro erakustaldia. Trebetasun proba irekia. Anduetza Parketxean

    IGANDEA, EKAINAK 11

    10:00-13:00_Arkuz tiro txapelketa. San Adrian-Aizkorri inguruko ehiza-ibilbidean.

    16:00_Sailkapena eta diploma eta sarien banaketa. Agurra. Anduetza Parketxean

     

    gehiago irakurri...

  • 2017-05-17

    Aizkorriko anfibio eta narrastiak ezagutzeko ibilaldia

    Narrasti eta anfibioak animalia ezezagunak dira, ezkutuan bizi direnak eta ohitura harrigarriak dituztenak. Honenbestez, Anduetza Parketxeak aukera paregabea eskaintzen du Aizkorri-Aratz natura parkean ditugun anfibio eta narrastiei buruz gehiago ikasteko, ikusiz ikasten baita eta ezagutuz maitatzen delako.

    Jarduerari hasiera emateko, Ander Izagirrek (gaian aditua) narrasti eta anfibioak ezagutzen lagunduko duten azalpenak emango ditu. Ondoren, zailtasunik gabeko ibilaldietan, ekosistema hezeak ezagutzera emango dira; animalia hauek babesleku gisa erabiltzen dituzten bestelako lekuak ere izango dira ikusgai, baso, harkaitz, zelai eta sastraka besteak beste.

    Irteera hauek adin guztietako pertsonentzat daude pentsatuta, helduak zein haurrak, familiak zein norbanakoak.

    Zatoz Aizkorriko animalia bitxi hauen sekretuak ezagutzera!

    gehiago irakurri...

  • Jai egunak natura parkean

    2017-04-12

    Jai egunak natura parkean

    Etxetik urrun joan gabe, hain zuzen ere Aizkorri-Aratz natura parkean, ondo pasatzeko eskaintza zabala duzu datozen egunetarako. Ondo pasatzeaz gain, Aizkorri-Aratz natura parkeko altxorrak ezagutuko dituzu, zuhaitz lepatuak, zura motak eta erabilerak, San Adrian igarobidea eta txoriak kantuen bitartez besteak beste.

    gehiago irakurri...

  • 2017-03-15

    Tailerrak. Erlearen bila orientazio jolasa

    Erlearen bila orientazio jolasa

    Zegaman, Erlezain eguna ospatzen da datorren igandean, martxoak 19. Anduetza Parketxeak herrian izango duen informazio puntuan, kandela tailerra izango da goizeko 11:30etatik aurrera. Arratsaldeko 16:00etan berriz, Anduetza Parketxearen inguruetan Erlearen bila orientazio jolasa izango da.

    Egitarauaren barruan, astean zehar ere, hainbat ekitaldi daude, besteak beste, Jakoba Errekondoren “Erleak eta intsektuak erakarri eta uxatu. Nola erabili landareak baratzean” hitzaldia.

    Etorri Zegamara egitarau zabal honetaz eta eztiaz gozatzera!

    gehiago irakurri...

  • 2017-02-01

    Jarduera "Gaztagintzaren sekretuak"

    Gaztagintzaren sekretuak ezagutzeko azken txanda

    Aurreko igandean, urtarrilak 29an, Anduetza Parketxeak bigarren txanda antolatu zuen Ondarre gaztandegira, “Gaztagintzaren sekretuak 2017” jardueraz gozatzeko asmoz.

    Hasiera emateko, ukuilura gerturatu ginen, ardiak nola bazkatzen zuten ikustera. Umeek arkumeak besoetan edukitzeko aukera izan zuten bertan, eta belarra jaten ere eman zieten, ardiak gose baitziren. Gurasoek asko disfrutatu zuten umeak parte hartzen ikusita, eta argazki asko egiteko aukera izan zen.

    Eneko Goiburu, bertan ardi gazta egiten duen artzaina izan genuen azalpenak ematen. Ardi latxaren ezaugarriak, ardien dieta eta oinarrizko zainketak, lanabesen azalpenak eta gazta eratzearen prozesua ulertzeko argibideak eman zizkigun.

    Bisita modurik hoberenean amaitu genuen, gazta jan eta sagardoa edanez! Gaztagintzaren inguruan ikasteko prestutasun handia erakutsi zuten bertara gerturatu zirenak, galderak eginez eta jakinduriak bata besteari transmitituz. Hau da, belaunaldiz belaunaldi egin denari jarraipena eman genion!

    Azkenik, gogorarazi nahi dizuegu “Gaztagintzaren sekretuak 2017” jardueran parte hartu ahal izateko azkenengo aukera datorren otsailaren 5ean izango duzuela. Eman izena lekua galdu baino lehen!

    gehiago irakurri...

  • 2017-01-11

    Jarduera "Gaztagintzaren sekretuak"

    Goiza ukuiluan hasiko dugu, bisitariek Latxa ardia gertu-gertutik ikusi eta arkume jaio berriak besoetan goxo-goxo izango dituzte. Ondoren Ondarre baserrian, artzainek erabiltzen dituzten tresnen bilakaera ikusiko dute eta hainbat gazta dastatuko dituzte, sagardo eta uraz lagunduta beraien ezaugarriak komentatuko direlarik.

    Bisita aterpean izango da eta oso egokia da adin guztietako herritarrentzat, baita familientzat ere. Etorri Goierrira, Ondarre baserrian gure zain daude eta!

    gehiago irakurri...

  • 2016-12-07

    Tailerra. Olentzerorekin taloak egitera etorri!

    Euskal Herrian Olentzerok Gabonetan opariak ekartzen ditu, nahiz eta ikazkina izanik batzuetan egur ikatza ere ekartzen duen. Oraingo honetan, Olentzeroren laguntzaile den Mari Domingiren istorioa kontatzera etorriko da Anduetza Parketxera.

    Ondoren berarekin taloak egin eta askaria egingo dugu goxo-goxo Anduetza Parketxean bertan. Izena ematea ezinbestekoa da, 943 80 21 87 telefonoan edo anduetza@gipuzkoamendizmendi.net helbidean.

    Prezioa: 5€ (egindako taloarekin askaria barne)

    gehiago irakurri...

  • 2016-11-21

    Ipuin kontaketa. Euskal Herriko mito eta ipuinak

    Marimunduko (Maitane Aizpurua) izango da gonbidatua eta bere eskutik, Euskal Herriko ipuin eta mitoetara gerturatuko gara. Maitane Aizpurua, Ataungo Jentilbaratza Kultur Elkarteko kidea da eta Joxe Miel Barandiaranek bildutako hainbat ipuin eta kontakizun harrigarri azalduko ditu. Hainbat pertsonai mitologiko etorriko dira Anduetza Parketxera eta aurten Etsai dugu protagonista berria.

    Haurrei zuzendua badago ere, adin guztiko bisitariek primeran pasako dute kontakizun berezi hauek entzuten. Emanaldia euskaraz izango da eta aurrez izena ematea ezinbestekoa da.

    Azaroak 26, larunbata. 17:00etan (lehen emanaldia) eta 18:00etan (bigarren emanaldia)

    Prezioa: 2.50€

    gehiago irakurri...

8 orritik 3 orria (79 berri)

 

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Zegamako Udala eta Gipuzkoako Parketxe Sarea
  • Telefonoa: 943 80 21 87
  • E-maila: anduetza@gipuzkoamendizmendi.net
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Andueza etxea, s/n. 20215 - - Zegama - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

SARREREN PREZIOA

Sarrera arrunta

Helduak: 1,00€

Haurrak (7-12 urte): 0,50€

Sarrera bisita gidatuarekin:

Helduak: 2,00€

Haurrak (7-12 urte): 1,00€

EKIPAMENDUAK ETA ZERBITZUAK

  • Informazio puntua
  • Hizkuntza: euskara
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Argitalpen propioak
  • Hitzaldi-Aretoa
  • Liburutegia
  • Gela didaktikoa
  • Turismo informazio bulegoa
  • Kanpoko ibilbideak
  • Haur parkea kanpoan
  • Lorategia
  • Denda
  • Atseden lekuak
  • Ikusmen urria dutenentzako egokitutako edukiak
  • Aterpetxea
  • Barne ibilbide egokitua
  • Igogailua
  • Sarrera egokitua
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2019 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.