Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading
  • ome1

    2012-06-06

    Ozeanoen Munduko Eguna

    Aste honetan ekainaren 8an Ozeanoen Munduko Eguna ospatzen da eta hau dela eta zuekin ospatu nahi dugu MATER Itsasontzi Museoan etxeko txikienei ingurumen tailer bat eskeiniz. Itsasertzeko esploratzaile bihurtu nahi ditugu eta horretarako itsas ingurumenera hurbilduko dituen hainbat jolas eta esperimentuak egingo dira.

    Hurbildu zaitezte beraz, hurrengo ostiralean, ekainak 8, arratsaldeko 17.00etan MATER Itsasontzi Museoan egingo den ingurumen tailerrera, gonbidatuak zaudete!!

    gehiago irakurri...

  • itsassolasaldia1

    2012-05-30

    Itsas Solasaldiak

    Hurrengo ostegunean, maiatzaren 31, hileko azken ostegunetan bezala, MATER Itsasontzi Museoan Itsas Solasaldia izango dugu. Oraingoan Luberritik, Oiartzungo Ikasgune Geologikotik, Jose Angel Torres ikertzailea hurbilduko zaigu Pasaiako badiaren formazioa geologikoa azaldu nahian.

    Pasaiako badiaren ezaugarri geologiak aztertuko dira jendeaurrekoari irekita dagoen solasaldi honetan: bokanaren jatorria, badiaren zabalkundea, flysch-a... eta ekainean solasaldian ikusitako gaiak txango baten bitartez sakontasunean ikusteko aukera izango da.

    Beraz, guztiok gonbidatuak zaudete maiatzaren 31ean arratsaldeko 19.00etan MATEReko brankako sotoan ospatuko den solasaldi honetan parte hartzera. Animatu zaitezte!!

    gehiago irakurri...

  • 2012-05-21

    Pakea Bizkaia Pasaian

    Maiatzaren bigarren hamabostaldian, Unai Basurko nabigatzaileak gidatzen duen Pakea Bizkaia belaontzia Gipuzkoako kostaldean zehar nabigatzen ibiliko da eta egin behar dituen geldialdien artean, Pasaian porturatuko da maiatzaren 22 arratsaldean, 24 arratsalderarte bertan egongo delarik. Bi egun hauetan zehar Pasaiako herritarrek belaontzia bisitatzeko aukera izateaz gain, 23 arratsaldean MATER itsasontzian, taldeak egindako azkenengo espedizioaren dokumentala ikusi ahal izango dute.

    2011.eko udan, Groenlandian, Kanadan (Labrador, Quebec eta Ternua) eta Azore irletan egon ziren. Duela 5 mende, euskal arrantzaleak Kanadara joaten ziren baleak ehizatzera, eta espedizioa honen asmoa, historiaren parte horri buruz pixka bat ikertzea izan da, gero eskola umeei helarazteko. Beste helburuen artean, gaur egun baleek eta beste itsas animaliek bizi duten egoera ikertzea izan da eta hori be.

    Hau guztia ezagutzera emateko, espedizioan zehar grabatutako dokumentala ikusi ahal izango dugu MATERen maiatzaren 23an arrasataldeko 19.00etan. Ordurarte!

    gehiago irakurri...

  • a

    2012-03-27

    Uraren Egunean urpeko garbiketa Alabortzan

    Joan den igandean Uraren Eguna ospatu genuen lagun arteko giroan, Donibaneko Alabortzan, hondartza garbitzen eta urpetik ere zaborra ateratzen...ondotik hamaiketakoa izan genuen...Zorionak eta milaesker laguntzen egon zineten guztioi eta urpean egon ziren Pasaiako Itsas Arrantza Eskola, Real Sociedad de Actividades Subacuaticas eta Itsas Gelako urpekariei...hurrengo urterarte!!!

    https://www.facebook.com/media/set/?set=a.299500296784974.65504.121199114615094&type=3&l=03611e95cd

    gehiago irakurri...

  • ue

    2012-03-19

    Nazioarteko Uraren Eguna

    Nazioarteko Uraren Eguna!!!...Zatoz parte hartzera!

    gehiago irakurri...

  • pirata festa 2011

    2012-02-14

    Pirata festa itsasontzian!

    Piratak MATER ontzia abordatzera datoz hurrengo ostiralean, otsailak 17. Inauteriak aprobetxatuz mozorro pirata prestatuko dugu eta gure tripulazioaren kide izango zara benetazko piratan bihurtuz. Abordatzera!

    o NOIZ? ostirala, otsailak17an, 17.30tatik 19.30 arte.

    o NORENTZAT? 6-14 urte bitarteko gaztetxoentzat

    o NON? MATER ontzi museoan, pirata ontzian eraldatua: Pasai San Pedroko arrantza kaian, motoraren ondoan

    o ZER? piratan bihurtzea, askari pirata eta altxorraren bila.

    o NOLA? DOAN eta ERRESERBA BIDEZ, leku mugatua. Zure erreserba egin ezazu!

    gehiago irakurri...

  • zorionak-2011

    2011-12-24

    Gabonetan haurrentzat doako tailerrak MATERen

    GABONETAKO PROGRAMA 2011

    Doako tailerrak haurrentzako:

    Abenduak 28: Itsasora hurbilduz

    Urtarrilak 5: Gure nabigatzaileak

    6-12 urteko haurrei zuzendua

    11:00etatik 12:00etara

    Bisita gidatuen ordutegia:

    Ohiko ordutegia ( Abenduak 25 eta Urtarrilak 1 itxita)

     

    info+

    gehiago irakurri...

  • Azabaratza

    2011-11-18

    AZTERKOSTA programarekin denok Azabaratza garbitzera!

    Dakizuenez hilabete hauetan AZTERKOSTA programaren barne murgilduta gaude gure Jaizkibel eta Uliako kostaldea aztertuz. Ildo honetan, hurrengo astean ditugun landa irteeren berri eman nahi dizuegu.

    gehiago irakurri...

  • Azabaratza

    2011-11-18

    Datorren Azaroaren 26an Ulia, eta 27an Jaizkibel, Azterkosta 2011 programaren barnean!!!

    gehiago irakurri...

4 orritik 4 orria (39 berri)

 

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Itsas Gela Elkartea
  • Telefonoa: 619 81 42 25
  • E-maila: info@matermuseoa.com
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Pasai San Pedroko arrantza kaia, z/g - Pasaia - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

SARREREN PREZIOA

  • Haurrak: 5€
  • Helduak: 7€
  • Hegaluze dastaketa barne
  • Taldeentzako deskontu eta bisita aukera gehiago kontsultatu
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2019 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.