Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading
  • Second Canvas-Untzi Museoa

    2018-12-18

    Second Canvas-en Untzi Museoa app-a deskarga ezazu

    Doan deskarga ezazu aplikazioa mugikorrean edo tabletan. appstore  googleplay

    Untzi Museoa-Second Canvas aplikazioak Museoaren bilduma piktorikoaren zenbait artelan deskubritzeko aukera ematen du, storytelling interkatikoak daramaten bereizmen handiko eta oso handiko irudien bidez.

    Madpixel enpresak eta Untzi Museoak garatutako tresna bikain honek, Museoaren bildumako 11 koadro HD bereizmen-teknologiaren bitartez esploratzea baimentzen du. Telefono mugikorretan eta tabletetan –bai Android-erako bai Apple-rako– doan deskarga daiteke  2019ko uztailaren 31ra arte, Google Play-ren eta App Store-ren bidez.

    Gigapixel bereizmenari esker, app-ak artelanen zehar nabigatzea eta begirada soil batekin hautematen ez diren xehetasunak deskubritzea baimentzen du. Gainera, irudiak storytellings-ekin aurkezten dira, artelanak euskal itsas historiaren eta ondarearen ikuspuntutik interpretatzeko eta sakon esploratzeko lagungarri diren eduki gehigarriekin, alegia, artelan bakoitzak gordetzen dituen sekretuak eta detaile ezkutuak ezagutu ahal izateko.  

    Aplikazio honen bidez, Untzi Museoak bere bilduma artistikoaren zati bat ezagutzera eman nahi du –gaur egun Gordailuan gordetzen dena– esperientzia multimedia eskainiaz. Second Canvas-Untzi Museoa publiko orokorrari zuzendutako erreminta bat da, artea eta gure itsas iragana deskubritzeko eta harekin disfrutatzeko aukera ematen duena.

    Honela Untzi Museoak bat egiten du Second Canvas proiektuarekin. Plataforma hau jada beste centro batzuetan erabiltzen da, estatuko Prado eta Thyssen-Bornemisza museoetan, Holandako Mauritshuis-en eta Danimarkako Nazio-Galeria Nazionalean, batzuk aipatzearren. Donostiako San Telmo Museoak ere berriki bat egin du ekimen honekin.

    gehiago irakurri...

  • UM-bi pieza berri

    2018-12-18

    Bi pieza berri

    Bi pieza berri sartu dira Museoaren bilduman: Donostiako “Guillermita” arrantzontzikoak ziren bitakora eta paperezko zunda bat.

    Itsasontziaren jabea zen Baqueriza Iturriza familiarekin eraman diren gestioei esker iritsi dira bi objektu hauek Museora.

    Zunda itsas hondoaren sakontasuna ezagutzeko tresna da. Paperezko zunda hau, Furuno FE-400 markakoa, 1960. Hamarkadakoa da. Zunda mota hauek pantailadun berriago batzuek ordezkatu zituzten.

    Bitakora, konpasa –ipar magnetikoa markatzeko orratza nautikoa–duen elementua da, eta itsasontziaren kanpoaldean zihoan kokatuta, zubiaren gainean. Geomar Plath (Madrid, Hamburgo) markakoa da, eta kontserbazio egoera onean dago.

    gehiago irakurri...

  • Jarduera memoria UM

    2018-10-01

    Untzi Museoak jarduera memoria aurkeztu du

    Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kutlura Diputatua Denis Itxaso Gonzalezek, Kultura Zuzendaria Maria Jose Telleria Etxeberriak eta Untzi Museoaren Zuzendari Orokorra Raul Perez Iratxetak Untzi Museoak 2017ko uztailetik hona Untzi Museoan egindako jardueren balantzea aurkeztu dute.

    Izan ere, 2017ko uztailean, zuzendaritza talde bat jarri zen Untzi Museoaren buru, proiektu berri batekin. «Pozik gaude hamalau hilabete honetan izan den garapenarekin. Lortzen ari gara bultzada berri bat ematea Untzi Museoari, eta jende gehiagorengana iritsi eta beste erakargarri turistiko bat bihurtzea. Erakusketa eta arlo didaktikoa indartzen gabiltza, eskaintza dibertsifikatuz, eta gure itsas ondare eta historia garrantzitsua zabaltzen. Orobat egiten ari gara ikerketa eta dibulgazio lan handi bat, Nao Victoria-rekin eta Elkanoren lehen mundu itzuliarekin zerikusia duen guztiarekin, eta lan horiek guztiak emaitzak ekartzen ari dira, datuek erakusten duten bezala», esan du Itxaso.

    14 hilabete hauen balantzea oso aldekoa da. Eta aldekoa ez bisita kopuruengatik bakarrik (% 60ko igoera 2017arekiko, eta % 92ko igoera udako hilabeteetan, igoera nabarmena), baita beste adierazle eta dinamika batzuengatik ere, erakusten dutena kokapen hobe bat eta jarduera museistikoaren garapen bat. Untzi Museoaren bisitari kopuruak 2018an oso onak dira, eta gorako joera indartzen dute, batez ere uda garaian. Joera hori Kultura Departamentuak sustatzen dituen beste bi foru museoetan ere atzeman da. Ezkioko Igartubeitik % 69 bisita gehiago izan ditu udan, eta Zumalakarregi museoak % 73, «Handia»ren fenomenoari eta «Txapena, noiztik?» erakusketari esker hurrenez hurren.

    Kultura jarduerei dagokienez, kultura proiektu trinko bat garatu da, ekoizpen propioko eta formatu desberdinetako 10 erakusketa proiekturekin. Guztiek dinamizazio jarduerak izan dituzte: 76 lantegi eta 18 hitzaldi. Erakusketa proiektu guztiek ikerketa eta dokumentazio prozesu oso interesgarriak ekarri dituzte berekin. Museoak egiten dituen ikerketa lanak zeharkakoak dira jarduera guztietan, bai erakusketen dokumentaziorako, bai kultura dinamizazioko jardueretarako, eta baliabide propioekin eta lankidetzekin garatzen dira.  Hemen, barne daude museoak besteri ematen dizkien zerbitzuak, itsas historiari eta kulturari buruzko gaien inguruan eskatzen zaizkion informazio eskaerei erantzunez.

    Hilabete hauetan zehar, halaber, kultura dinamizatzeko ekintza ugari burutu dira, komunikazio/sustapen jarduera gisa, batzuk erakunde harremanen ondorioz edo museoak beste erakunde batzuekin dituen konplizitateen ondorioz, eta beste batzuk jardueraren interesak eraginda (liburu eta disko aurkezpenak, ekitaldiak, azterketak eta abar). Itxasok azaldu duenez, «Hau zen museoaren helburuetako bat: beste erakunde batzuekin konplizitateak garatzea eta museoaren lurraldetasuna garatu eta Gipuzkoara ez ezik gure mugetatik harago proiektatzea, eta hori ekimen zehatzekin gauzatzen ari da (proiektu partekatuak, kongresu antolaketak, eta abar)».

    Kultura proposamen trinkoak eta komunikazio ekintzen bultzakadak hobekuntza nabarmena ekarri du bisitariei dagokienez aurreko urteekiko.

    Museoaren jardueraren txostena (2017ko uztaila-2018ko iraila) ikusgai dago gaurtik aurrera Museoaren web orrian.

    gehiago irakurri...

  • Marinos-Matxitxako

    2018-09-25

    "Marinos de Matxitxako" eleberriaren aurkezpena

    Hurrengo ostegunean, irailaren 27an, 18:00etan, Vladimir Merino Barredak “Marinos de Matxitxako” bere eleberri historikoa aurkeztuk du. Sarrera librea, lekua bete arte.  

    gehiago irakurri...

  • UGARTE UM

    2018-09-18

    Hitzaldia "Itsasoaren eskultorea"

    Ricardo Ugarte de Zubiarrainen ibilbide artistikoari buruzko María Soledad Álvarezen hitzaldia. Irailaren 20an, osteguna, 19:00etan, Untzi Museoan. Gazteleraz. Sarrera librea, lekua bete arte. 

    Hitzaldi hau Ricardo Ugarte de Zubiarrain. Itsasbide eskultorikoaUNTZI MUSEOAn irailaren 30 arte ikusgai dagoen erakusketaren programa kulturalaren baitan antolatu dugu, eta bertan RICARDO UGARTE eskultore bera ere izango da.

    Ricardo Ugarteren ibilbide artistikoan zeharreko bidaia, beti ere itsasoa eta itsas munduko imaginarioa erreferentzi gisa hartuta. Bere hastapenetatik, 1970eko hamarkadaren hasieran, non lengoaia formalista eta biziago erabiltzen zuen, gaur egun arte, eskulturaren isiltasun formal eta poetikoan ikertzen jarraitzen duela

    MARIA SOLEDAD ALVAREZ MARTINEZ Oviedo Unibertsitateko Arte Historia Katedraduna da, eta Ricardo Ugarteren obra ondo ezagutzen du.

    gehiago irakurri...

  • #Kontxa1918-aurkezpena

    2018-08-29

    #Kontxa1918 egitasmoaren aurkezpena

    Gaur, asteazkena, abuztuaren 29an, aurkeztu dute Untzi Museoak eta Donostiako Aquariumak #KONTXA1918 proiektu kulturala, bertan Denis Itxaso Gipuzkoako Kultura eta Turismo diputatuak eta Eneko Goia Donostiako alkatearekin batera parte hartu dutelarik.

    Aurkezpenean zehar, Xabier Alberdi Untzi Museoaren Zuzendari Zientifikoak eta Alejandro Larrodé Aquarium-eko museo arloko koordinatzaieak datorren irailaren 7an El Diario Vaskok egunkariaren bidez argitaratuko den aurtengo CIABOGA ALDIZKARIAren historio eta xehetasunen berri eman dituzte eta aurtengo berritasuna den ARRAUN ASTEAren programa aurkeztu dute.

    #KONTXA1918 egitasmo honen bidez bi museoek Kontxako estropaden ondare kultural eta historikoa errekuperatu nahi dute, baita ondare balioak eta balio etnografikoak nabarmendu ere duela 100 urteko Estropadetan gertatutakoaren historia berreskuratuz.

    Prentsaurrekoan aurtengo Ciaboga aldizkaria ateratzeko lagundu duten El Diario Vasco, Kasino Kursaal, La Perla, Hotel Londres eta Donostiako Klub Nautikoko ordezkariek parte hartu dute.

    +info

    gehiago irakurri...

  • UGARTE UM - liburura

    2018-08-03

    Ricardo Ugarteri buruzko liburua aurkeztu dugu

    KUTXA FUNDAZIOAk eta UNTZI MUSEOAk RICARDO UGARTE DE ZUBIARRAINen obran itsasoak duen eraginari buruzko liburua aurkezten dute. Liburua Untzi Museoan 2018ko irailaren 30 arte ikusgai dagoen “ITSASBIDE ESKULTORIKOA” erakusketa osatzera dator. Liburuak eta erakusketak Kutxa Fundazioaren laguntza izan dute.

    Aurkezpenan parte hartu dute Ander Aizpurua Susperregi, Kutxako zuzendari nagusiak, Maria Jose Telleria Etxeberria, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura zuzendariak eta Ricardo Ugarte de Zubiarrain, eskultoreak.                                                      

    ITSASOA, unibertso alegoriko aberats baten gisan, beti egon izan da presente Ricardo Ugarteren obran. Hauxe da Ricardo Ugarte de Zubiarrain. Itsasbide eskultorikoa argitalpenean azpimarratu nahi den kontzeptua. Artista honen itsas gaietako obrei eskainitako liburua da.

    Kutxa Fundazioa Untzi Museoarekin estu aritu da “Itsasbide eskultorikoa” proiektu honetan. Liburuaren hitzaurrean Manuel Beraza Kutxa Fundazioaren presidenteak dioen bezala: “Kutxa Fundazioak harreman berezia du Ricardo Ugarterekin, Aurrezki Kutxa Probintzial zaharrean lan egin zuelako bere garaian. Eta orduan sortu zen harremanak indarrean jarraitzen du gaur egun ere. Izan ere, gure kultura-jardueraren egungo egoerak asko zor dio Ricardori, gurekin ziharduenean eta, jakina, ondorenean ere, buru-belarri aritu delako beti Gipuzkoako kultura dinamizatzeko ahaleginetan”. Kutxa Fundazioak baditu bere arte bilduman Ricardo Ugarteren obrak, batzuk erakundearen egoitzetan jarriak publikoaren begi bistan. Berazaren hitzetan: “guk gainera ohore handia izan dugu bere lan bat, ‘El Aleteo del Espíritu (Gogoaren hegada)’ izenekoa, Garibai kaleko Aurrezki Kutxa Probintzial zaharreko eraikin nagusira ekartzeko aukera izan dugulako”.

    Gaur aurkeztu dugun Itsasbide eskultorikoa liburua Ricardo Ugarte de Zubiarrain artistari eta bere ibilbide artistikoan itsasoak beti izan duen garrantziari eskainitakoa da. Liburuan egile ezberdinek hartzen dute parte: Julia Otxoa Garcíak eta Mª Soledad Álvarezek Ricardo Ugarte de Zubiarraini eta bere obrari buruzko testuak sinatzen dituzte, itsasoarekiko duen erakarpenean eta bere itsas imaginario aberatsarengan arreta deituaz, altzairuan sortutako mutiloi, aingura, txopa gaztelu eta branka eskultura-multzoen inspirazio-iturriak.

    Halaber, hainbat gai jorratzen dituen artista beraren kontaketa ere jasotzen da: bere bizi-esperientzia, bere prozesu sortzailea eta landu dituen diziplina desberdinak, besteak beste. Lekukotasun pertsonal hauek eraskusketarako espreski grabatu izan den eta erakusketaretoan bertan ikus daiteken bideotik hartuak dira.

    Argitalpena oso bisuala da, eta erakusketan honetan zein kalean dituen eskulturen argazkiak biltzen ditu. Liburuak ere artistaren beste obra batzuk ere jasotzen ditu, esate baterako, artisau paperean egindako lan grafikoak eta itsas gaietako olerkiak.

    Ricardo Ugarte de Zubiarrain

    1942an jaio zen Pasai San Pedron, Gipuzkoako kostaldean. Donostiako Arte eta Lanbide Eskolan ikasi zuen, eta Camps akademian jarraitu zuen ikasten, ondoren. Hainbat arte diziplina landu izan ditu bere ibilbidean, hala nola marrazketa, grabatua, argazkilaritza eta poesia, baina haren arte espresio nagusia eskultura abstraktua da. Eskulturaren Euskal Eskolako kide da Jorge Oteizarekin, Eduardo Txillidarekin, Nestor Basterretxearekin eta Remigio Mendibururekin batera. Metala landu izan du, batik bat burdina eta altzairua; biak ala biak teknikoki ongi aski ezagutzen dituen materialak dira.

    Argitalpenaren xehetasunak. Liburua salgai dago Untzi Museoan bertan.

    gehiago irakurri...

  • Aizpurua-CiaCaracas

    2018-08-03

    Caracasko konpainia Venezuelako bertsioan

    RAMON AIZPURUA AGUIRREk  UNTZI MUSEOko liburutegian abuztuaren 2an eskaini zuen “Caracasko Konpainia eta Venezuela: asaldaturiko historia bat” izeneko hitzaldiak interesa handia piztu zuen. Pertsona ugari hurbildu ziren entzutera. 

    Hitzaldia UNTZI MUSEOAn irailaren 30 arte ikusgai dagoen Zoriontasunaren bilaketa: euskal ekarpena AEBko independentziari erakusketaren programa kulturalaren barne kokatzen zen.

    1730ko erdialdean CARACASKO ERREGE KONPAINIA GIPUZKOARRA Venezuelara iristen denean, espainiar kolonia honek, edozein status sozialeko biztanleetan eta kolonia hau “antolatzen” zituzten erakundeetan, behin betiko aldaketak eragingo ditu. Aldaketa nagusienetarikoa kolonia hau “osatzen” zuten probintzia desberdinen arteko konexioa eta koloniako erakundeetan zuten garrantzian eragina izan zuten.

    RAMON AIZPURUA. Historia Modernoko-Amerika Latindarreko Doktorea (Bartzelonako Unibertsitatea) eta Venezuelako Universitate Zentraleko Irakasale jubilatua. Venezuelako eta Karibeko historia kolonialeko espezialista, gaiari buruzko hainbat lan argitaratu ditu, Caracaseko Errege Konpainia Gipuzkoarraren historiari arreta berezia eskainiaz.

    gehiago irakurri...

  • UGARTE UM-KutxaKulturPlaza

    2018-08-01

    Eskulturaren Euskal Eskolari buruzko hitzaldia

    Benetan interesgarria izan zen Edorta Kortadi Olanok eta Ricardo Ugarte de Zubiarrainek eskaini zuten ESKULTURAREN EUSKAL ESKOLARI hitzaldia-solasaldia, uztailaren 26an, KUTXA KULTUR PLAZAn (Tabakalera).

    Hitzaldi hau Ricardo Ugarte de Zubiarrain. Itsasbide eskultorikoa”, UNTZI MUSEOAn irailaren 30 arte ikusgai dagoen erakusketaren programa kulturalaren baitan antolatu genuen.

    1960ko hamarkadaren testuinguru historiko-kulturalean talde artistiko desberdinak osatu ziren, haien artean ESKULTURAREN EUSKAL ESKOLA deritzona. Talde honetan Jorge Oteiza, Eduardo Chillida, Néstor Basterretxea eta Remigio Mendiburu eskultoreak bildu ziren, hirurogeigarren hamarkadaren bukaeran Ricardo Ugarte elkartu zelarik. Eskulturaren Euskal Eskola, hala ere, eskultore talde bat baino gehiago izan zen.

    Hitzaldia KUTXA KULTUR PLAZAn izan zen, Ricardo Ugarteren itsasoari lotutako obren inguruan Untzi Museoak bultzaturiko proiektu honetan KUTXA FUNDAZIOAk emandako laguntzari esker.

    EDORTA KORTADI OLANO (Tolosa, 1946) arte irakasle, idazle eta kritikaria da. Gaur egun Donostiako Santa Maria basilikaren parrokoa da eta Elizbarrutiko Museoko Zuzendaria.

    gehiago irakurri...

  • Kanpaia UM

    2018-07-25

    Untzi Museoko kanpaiak itsas ondareagatik joko du

    Untzi Museoan “ITSASOKO OHARRAK egitasmoaren aurkezpena izan da, Donostiako eta Gipuzkoako itsas historian esanguratsuak diren hainbat data errekuperatzeko kanpai hotsen bidez Museoko kanpaia balioan jartzeko egitasmoa.

    Aurkezpenean egon dira: Miren Garmendia, Gipuzkoako Arrantzaleen Kofradien Elkarteko idazkaria, Xabier Alberdi Lonbide, Untzi Museoko Zuzendari Zientifikoa, eta Raul Perez Iratxeta, Untzi Museoko Zuzendari Orokorra. Donostiako Arrantzaleen Kofradiako Jokin Guilisagasti eta Borja Isturiz ere bertan izan dira.

    Kanpai-hotsen programazioa uztailaren 25ean, Santiago Egunean hasi da, Donostiako Santiago de Podavines Kofradiaren zaindaria. Kofradia honek arrantzan, portuetan zamaketa lanak edota garraio lanak,edota ontzioletan peoi moduan lan egiten zuten laborari eta jornalariak (podavín/mahasti-inausle) biltzen zituen. Bere ordenantzak 1509an idatzi ziren. Hondarribian ere Arrantzaleen Kofradiak ospatzen du Santiago Eguna, “Kutxa entrega” izeneko ekitaldiarekin.

    gehiago irakurri...

42 orritik 4 orria (419 berri)

 

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Telefonoa: Tel.: +34 943 430051
  • E-maila: info@itsasmuseoa.eus
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Kaiko Pasealekua, 24
    20003 Donostia - San Sebastián - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

Museoaren ordutegia (2019-01-01 / 2019-12-30)
  Goizez Arratsaldez
Ar 10:00-14:00 16:00-19:00
Az 10:00-14:00 16:00-19:00
Og 10:00-14:00 16:00-19:00
Or 10:00-14:00 16:00-19:00
La 10:00-14:00 16:00-19:00
Ig 11:00-14:00 Itxita
Jaiegunak 11:00-14:00 Itxita

SARREREN PREZIOA

Sarrera orokorra: 3,00 €. Ikasle eta jubilatuak: 1,50 €. 14 urtez beherako haurrek doan. Ostegunetan doan

Bisita gidatuak eta programa didaktikoak (asteartetik ostiralera eta adin guztietarako): 2,5 € pertsonako

EKIPAMENDUAK ETA ZERBITZUAK

  • Argitalpen propioak
  • Ikertzaileen gela
  • Liburutegia
  • Denda
  • Lehiatila / Kontsigna
  • Barne ibilbide egokitua
  • Sarrera egokitua
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2019 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.