Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading
  • LONJA dinamizazioa

    2018-07-17

    Txirrikak eta motoiak egiten antzinean bezala

    Untzi Museoaren beheko solairuan kokatzen den eta  “Itsasorako lanean” leloa duen LONJA izeneko erakustaretoaren dinamizazioa hasi da.

    Udako ostiraletan, ALBAOLAko kideak txirrikak eta motoiak egingo dituzte, antzinako eran, Donostiako portuan, Museoko atzeko arrapalan, publikoaren begibistan. Pieza hauek Albaolak Pasai San Pedron eraikitzen ari diren SAN JUAN baleontziaren erreplikarako dira.

    Egitasmo honen bidez, Untzi Museoak Albaolarekin bat egiten du, itsas jarduerei loturiko ofizio zaharrak berreskuratzeko, balioan jartzeko eta zabaltzeko. Gainera, lagundu nahi duten pertsona guztiek egin ahal izango dute, boluntario modura, Albaolako adituen gidaritzapean antolatuko diren tailerretan. Museoan bertan eman dezakete izena.

    gehiago irakurri...

  • kapitain ausartak UM

    2018-07-06

    Kapitain ausartak, irakurketa erraza euskaraz

    Uztailaren 5ean, osteguna, 18:00etan, Untzi Museoan Kapitain ausartak, Rudyard Kliping-en Irakurketa Erazako euskarazko liburua aurkeztu da.

    Lectura Fácil Euskadi Irakurketa Errazak, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirola departamentua eta Azkuna Zetroarekin batera, argitaraturiko liburu hau, KALAFATE literatura unibertsaleko bildumatik euskaraz argitaratzen den lehen liburua da.

    Aurkezpenean parte hartu dutenak hauek dira: Susana Araiz Ramírez (Koldo Mitxelena Liburutegiko arduraduna), Blanca Mata (Lectura Fácil Euskadi Irakurketa Erraza), Begoña Saez Rodriguez (IE taldeetako parte hartzailea), eta Nerea Aizpurua Iraola eta Lina Ugarte Sauret (Irakurketa Erraza Gipuzkoa).

    Helburua Irakurketa Erraza (IE) euskaraz sustatzea eta publikoari euskararen normalizazioa eta erabilera baimentzen duten izenburuen eskaintza zabala eskura jartzea da.

    Liburua dagoeneko salgai dago (12,95 €) liburudendatan eta baita Untzi Museoan ere.

    gehiago irakurri...

  • Libro Tellechea Idigoras_UM

    2018-06-20

    Jaso ezazu 1588ko Itsas Armadari buruzko liburua DOAN Untzi Museoan

    J. Ignacio Tellechea Idigorasek idatzitako “La Invencible” vista desde la Nunciatura de Madrid liburua, alegia.

    Tellechea Idigoras Fundazioak “La Invencible” vista desde la Nunciatura de Madrid liburuaren hainbat ale utzi ditu Untzi Museoan, interesa duten pertsonen artean dohainik banatzeko.

    Salamancako Pontifize Unibertsitateak 1989an argitaratu zuen liburu hau, 1588ko Itsas Armadaren porrotaren IV. Mendeurrenagatik. J. Ignacio Tellechea Idigoras gertaera historiko honen kontakizuna eskaintzen digu, Vatikanoko Artxiboan gordetzen diren Madrileko Nuntziaturaren funtsen ikerketan oinarrituta.

    José Ignacio Tellechea Idígoras (Donostia, 1928-2008), teologoa eta apaiza izateaz gain, gai eta arlo ezberdinak ikertu zituen historiagile handia izan zen, itsas historia, besteak beste.

    gehiago irakurri...

  • Flautak UM

    2018-06-13

    Flauten musikak Lonja bete zuen

    Aurten ere Untzi Museoa Donostiako Musika eta Dantza Eskolako flauta ikasleen eta “Atotxako flautistak” taldearen ikasturte amaierako kontzertuaren esnezatokia izan da.

    Flautak entzun ziren erriberako arotzaren tresnak, txirrikak eta kupelen artean, publiko ugarik jarraitu zuen errepertorio aberatsa eskainiaz.

    Eskerrik asko protagonista guztiei, bereziki Txutxi Solabarrieta eta Jone Rezola irakasleei, bere esfortzua eta musikarekiko pasioa gurekin partekatzeagatik.

    Egitaraua

    gehiago irakurri...

  • AEAren atzetik belak zabalik - UM

    2018-06-13

    “AEAren atzetik belak zabalik: Finisterre lurmuturra erronka” egitasmoa Donostian bukatu da

    Gaur, AEArekin (Alboko Esklerosi Amiotrofikoa) ekimen solidarioaren protagonistei harrera egin zaie Donostiako portuan.

    Azken etaparen bukaera Donostiako portuan programatuta egon arren, ustekabeko ekaitza baten ondorioz Getarian jarri diote amaiera “Pottoka” belaontziaren itsasaldiari eta tripulatzaileak lurretik iritsi dira Donostiara.

    Pasa den maiatzean abiatu zen Bilbotik “AEAren atzetik belak zabalik: Finisterre lurmuturra erronka” izeneko itsasaldia, non parte hartu duten IÑAKI ELORRIAGA AEAk jotako getxotarra eta UNAI BASURKO itsasgizona, JON AURTENETXE eta KEPA JUNKERArekin batera. Ekimena Donostian bukatu da, Galizako Muroseraino iritsi ondoren. Proiektu honen bidez Alboko Esklerosi Amiotrofikoak jotako pertsonen egoera ikustarazi eta ADELA Euskal Herria federazioaren mesederako diru-bilketa egin nahi izan dute.

    Iñaki Elorriagari eta Unai Basurkori eskainitako harreran parte hartu dute, besteak beste,  Eneko Goia Donostiako Alkateak, Maite Peña Gizarte Politika Diputatua, ekimen honetan kolaboratzaileak izan diren Untzi Museoko eta Aquariumeko ordezkariekin batera. Donostiako Udalaren Txistulari Banda eta Donostiako Ekintza eta Orixe ikastolako ikasleak ere izan dira bertan.

    Ekitaldi instituzionala amaituta, esandako ikastoletako ikasleek “Pottoka” ontziak Finisterreraino egindako itsasaldiari buruzko bideoa ikusi ahal izan dute Aquariumeko auditoriumean Ondoren, abentura honen protagonista nagusia den Iñaki Elorriagak ikasleek egin dizkioten bidaiaren eta AEA gaixotasunaren inguruko galderak erantzun dizkie.

    Prentsa oharra

    gehiago irakurri...

  • UGARTE UM

    2018-06-12

    Ugarteren erakusketaren inaugurazioa

    Pasa den ekainaren 8an “Ricardo Ugarte de Zubiarrain. Itsasbide eskultorikoa” erakusketa inauguratu genuen, eskultorearen partehartzearekin.

    Ganbarako erakustaretoa hartzen duen erakusketa, irailaren 30ª arte izango da ikusgai.

    gehiago irakurri...

  • Sube a la bici UM

    2018-06-06

    Islandia, abentura-lurra. Euskal baleazaleen arrastotik

    Subealabici-ren proiektu berria aurkeztu da Untzi Museoan, euskal kostaldeko eta Islandiako balea-tradizio lekuak bizikletaz bisitatuko dituen  abentura historiko-kulturala.

    Aurkezpeneaan parte hartu dute proiektu arduraduna Arturo Martinezek eta Euskal Herriko Unibertsitateko Historiako Doktorea den Alvaro Aragonek. Proiektu honek Islandian 1615ean izandako gertaerak hartzen ditu oinarri gisa, non 32 euskal baleazaleak hil ziren ipar-mendebaldeko fiordoetan.

    Ekainaren 30etik uztailaren 3ra arte, euskal kostaldea zeharkatuko dute, Irundik Bilboraino, hartatik abiatu ziren baleazaleen omenaldi bezala, museoak, baleontziak, sagardotegiak eta balea-tradizioko herriak bisitatuz. Egun batzuk geroago, espedizioak Islandiako lurretan jarraituko du, 1615ko baleazaleen arrastoa jarraituz. Hiru astetan zehar, mendebaldeko fiordoetatik pedalei eragingo diete, XVII. mendean euskal baleazaleek ibilitako lekuetatik, jarduera desberdinak eginez.

    Islandiako eta Euskal Herriko elkarte ezberdinekin lankidetzan, aventura elkarrizketekin eta jarduerekin osatuko dugu abentura. Azkeneko helburua dokumentala egitea da.

    Subealabici-tik abentura honetan parte hartu eta gozatu nahi duten persona guztiei deialdia egiten diete, bai txirrindan bai jarduera kulturaletan parte hartuz. +info    

    gehiago irakurri...

  • Kongresua UM

    2018-05-29

    Azken egunak matrikula murriztua

    Hurrengo ekainaren 15ean bukatuko da “Victoria naoaren testuinguru teknologikoaren ikerketa eta analisia, lurraren lehen zirkumnabigazioaren esparruan” Nazioarteko Kongresuaren matrikularen murriztuaren epea. Kongresua 2018ko irailaren 5 eta 6an izango da, Untzi Museoak antolatuta EHUko Uda Ikastaroen esparruan.

    Bestalde, posterren proposamenak aurkezteko epea luzatu da ekainaren 30era arte. Bere proposamena onartua izan duten egileek, izena dohainik emango ahal izango dute Kongresuan.

    + info

    gehiago irakurri...

  • azken egunak MUNOA UM

    2018-05-22

    Rafael Munoaren erakusketaren azken egunak

    Rafael Munoa. Bi balearen harrapaketa, 1763” erakusketa maiatzaren 27 arte izango da ikusgai.

    1763an Getaria eta Zarautz arteko uretan gertatutako bi balearen harrapaketa irudikatzen dituzten bederatzi horma-irudi ikus daitezke bertan.  

    gehiago irakurri...

  • 2018-05-17

    "ITSASOA MENDERATZEKO EGURRAK" NAZIOARTEKO KONGRESUARI HASIERA EMAN ZAIO

    Gaur goizean Donibaneko Kulturgunean eta maiatzaren 17an eta 18an, Pasaiako Itsas Festibalaren egitarauaren barne "Itsasoa. Menderatzeko egurrak" Nazioarteko kongresuari eman zaio. Doakoa eta publiko guztiei irekia izango da.

    Kongresuak, Errege Armadak behar zuen baso-produktuen hornikuntza ebaluatuko du, bere egitura eta hainbat alderdi aztertzeko asmoarekin, besteak beste, produktuen tipologia, bere jatorria, hornitzaileak, merkatariak, banaketa- eta finantzaketa-sareak, Errege Armadarako eta Armategietarako produktu hauen hornikuntza dagokinenez batez ere: mastak, egurrak, mundrunak, break edo iltzeentzako kupelak.

    Azken finean, XVIII. mendean zehar Estatu fiskal-militar hispaniarraren eraikuntzan zein izan zen baso-hornikuntzetako papera aztertzea da helburua, bere eskualdeko, nazio eta nazioarteko ondorio guztiekin. Proposamenek ikuspegi zabala eskainiko dute eta eremu geografiko ezberdinak hartuko dituzte bere baitan, hala nola, Filipinak, Karibe, Pirinioak, Ipar Europa, Mediterraneoa, etab.

    Kongresua "Euskadi, Europa eta Amerika" Ikerketa-Taldeak eta Sare Inperialak sustatzen dute, eta laguntzaileen artean erakunde hauek daude: EHUko Gipuzkoako Campuseko Errektoreordetza, Nafarroako Unibertsitatea, Donostiako Untzi Museoa, Gipuzkoako Foru Aldundia, Pasaiako Udala eta Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioa.

    Kongresuaren programa

    Kongresuaren kartela

    Idazkaritza: Alvaro Aragón Ruano

    Izen ematea: alvaro.aragon@ehu.eus

    gehiago irakurri...

42 orritik 5 orria (419 berri)

 

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Telefonoa: Tel.: +34 943 430051
  • E-maila: info@itsasmuseoa.eus
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Kaiko Pasealekua, 24
    20003 Donostia - San Sebastián - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

Museoaren ordutegia (2019-01-01 / 2019-12-30)
  Goizez Arratsaldez
Ar 10:00-14:00 16:00-19:00
Az 10:00-14:00 16:00-19:00
Og 10:00-14:00 16:00-19:00
Or 10:00-14:00 16:00-19:00
La 10:00-14:00 16:00-19:00
Ig 11:00-14:00 Itxita
Jaiegunak 11:00-14:00 Itxita

SARREREN PREZIOA

Sarrera orokorra: 3,00 €. Ikasle eta jubilatuak: 1,50 €. 14 urtez beherako haurrek doan. Ostegunetan doan

Bisita gidatuak eta programa didaktikoak (asteartetik ostiralera eta adin guztietarako): 2,5 € pertsonako

EKIPAMENDUAK ETA ZERBITZUAK

  • Argitalpen propioak
  • Ikertzaileen gela
  • Liburutegia
  • Denda
  • Lehiatila / Kontsigna
  • Barne ibilbide egokitua
  • Sarrera egokitua
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2019 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.