Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading
  • 2016-04-22

    Narrasti eta anfibioak ezagutzeko irteerak natura parketan

    Iazko arrakasta ikusita, Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioak aukera ezin hobea eskainiko du aurten ere Gipuzkoako natura parketan aurki daitezken narrasti eta anfibioak ezagutzeko, Ander Izagirre adituaren eskutik.

    Irteera hauek adin guztientzat daude pentsatuta, helduak zein haurrak, familiak zein norbanakoak. Aukera paregabea da Gipuzkoako natura parkeetan ditugun anfibio eta narrastiei buruz gehiago ikasteko, ikusiz ikasten baita eta ezagutuz maitatzen da eta.

    Maiatzak 1ean, izango da lehenengo hitzordua, Anduetza parketxean, Aizkorriko animalia bitxi hauen sekretuak ezagutzera!

    gehiago irakurri...

  • 2016-04-22

    gehiago irakurri...

  • 2016-04-07

    Txoriak beren kantuen bidez ezagutu nahi al dituzu?

    Aizkorriren magaleko txoriak eta hauen kantuak ezagutzeko ibilaldia antolatu du datorren larunbaterako (apirilak 9rako) Anduetza Parketxeak. Jarduera goizeko 10:00etan hasiko da eta gidari izango dugu Mikel Olano aditua.

    Jarduera Anduetza Parketxean hasiko da 30 minutuko aurkezpenarekin, txorien argazkiak pantaila handian ikusiz eta haien kantuak entzunez. Ondoren zailtasunik gabeko ibilaldian zehar, Aizkorri-Aratz natura parkeko txoriak ezagutzen lagunduko duten azalpenak emango ditu Mikel Olanok.

    Goazen natura entzutea!

    gehiago irakurri...

  • 2016-02-17

    Gaztagintzaren sekretuak

    Ukuiluan Latxa ardia gertu-gertutik ikusi eta arkume jaio berriak besoetan goxo-goxo izango dituzte bisitariek. Ondoren Ondarre baserrian, artzainek erabiltzen dituzten tresnen bilakaera ikusiko dute eta hainbat gazta dastatuko dituzte, sagardo eta uraz lagunduta beraien ezaugarriak komentatuko direlarik.

    Aprobetxatu datorren bisita azkena izango baita. Etorri Goierrira, Ondarre baserrian gure zain daude eta!

    gehiago irakurri...

  • 2016-02-03

    ARTZAINTZA lanbidea argazkietan

    Otsailaren 12an, ARTZAINTZA liburuaren aurkezpena izango da Zegaman arratsaldeko 19:00etan, Anduetza Parketxean. ARTZAINTZA liburuak argazki liluragarri eta esanahi handikoak baliatuz, Euskal Herriko artzaintzaren eboluzioa erakusten digu.

    Liburuaren aurkezpenaren ondoren, gaiaren inguruko solasaldia izango da non, Gemaren ondoan Mª Paz Oiarbide artzaina izango dugun, eta larreen hobekuntzan diharduen Javier Jauregi Etorlur-eko teknikaria.

    HAZI-k Gema Arrugaetarekin bat egin du hain gurea den unibertso horren lekukotza bat emateko eta artzaintzan diharduten gizon eta emakumeei bihotz-bihotzez omenaldi xume bat egiteko.

    gehiago irakurri...

  • 2016-01-21

    Gaztagintzaren sekretuak

    Gaztagintzaren sekretuak bisita BETETA

    Anduetza Parketxeak urtarrilak 24rako antolatu duen “gaztagintzaren sekretuak” jarduera BETE da. Jarduerak piztutako interesa ikusirik, hurrengo igandean, urtarrilak 31ean berriro antolatu da.

    Honenbestez, jardueraren ezaugarriak mantentzen dira. Hitz ordua Ondarre nekazal-etxean eta gaztandegian izango da, urtarrilak 31ean goizeko 11:00etan.

    Izena eman ezazue lehen bai lehen, taldea osatzen hasi gara eta!

    gehiago irakurri...

  • 2016-01-15

    Gaztagintzaren sekretuak

    Ukuiluan Latxa ardia gertu-gertutik ikusi eta arkume jaio berriak besoetan goxo-goxo izango dituzte bisitariek. Ondoren Ondarre baserrian, artzainek erabiltzen dituzten tresnen bilakaera ikusiko dute eta hainbat gazta dastatuko dituzte, sagardo eta uraz lagunduta beraien ezaugarriak komentatuko direlarik.

    Bisita aterpean izango da eta oso egokia da adin guztietako herritarrentzat, baita familientzat ere. Etorri Goierrira, Ondarre baserrian gure zain daude eta!

    gehiago irakurri...

  • 2015-12-16

    Olentzero eta talo tailerra

    Zegamako Udalak eta Anduetza Parketxeak, kultur jardueraz beteriko udazkena antolatu dute eta datorren asteburuan, abenduak 19 eta 20ean azkeneko jarduerarekin amaiera emango diogu Zur eta Lur Zegaman egitarauari.

    Azkeneko jarduerak Olentzero eta Talo tailerra du izenburua eta nola ez, Olentzeroren bisita izango dugu Anduetzan. Bertan, Olentzero, Euskal Herriko Mitologiaren azken jentila dela kontatuko digu. Eta bere istorioa entzun eta gero, bertaratutakoek Olentzeroren laguntzaz askarirako taloa egingo dute.

    Hasiera batean, saio bat aurreikusten bazen ere, 4 saio egingo dira asteburuan zehar. Azkeneko saiorako, igandean 12:30tarako plaza gutxi batzuk gelditzen dira. Animatu zaitezte!

    gehiago irakurri...

  • 2015-11-26

    Frogatu Historiaurreko bizimodua

    Zegamatik abiatuz Aizkorriko norabidean, San Adrian igarobidearekin egiten dugu topo. Orain dela 5.000 urte Historiaurreko gizakia koba honetan bizi zen eta esperientzia honen bitartez, San Adriango gizakiaren bizimodura gerturatuko gara. Eta bide batez, Anduetza Parketxean dagoen “San Adrian, denboran zehar igarobidea” erakusketa ikusiko da, bertan egin diren indusketa arkeologikoetan azaldutako aztarnak ikusten direlarik.

    gehiago irakurri...

  • 2015-11-17

    Euskal herri musika

    gehiago irakurri...

8 orritik 5 orria (79 berri)

 

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Zegamako Udala eta Gipuzkoako Parketxe Sarea
  • Telefonoa: 943 80 21 87
  • E-maila: anduetza@gipuzkoamendizmendi.net
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Andueza etxea, s/n. 20215 - - Zegama - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

SARREREN PREZIOA

Sarrera arrunta

Helduak: 1,00€

Haurrak (7-12 urte): 0,50€

Sarrera bisita gidatuarekin:

Helduak: 2,00€

Haurrak (7-12 urte): 1,00€

EKIPAMENDUAK ETA ZERBITZUAK

  • Informazio puntua
  • Hizkuntza: euskara
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Argitalpen propioak
  • Hitzaldi-Aretoa
  • Liburutegia
  • Gela didaktikoa
  • Turismo informazio bulegoa
  • Kanpoko ibilbideak
  • Haur parkea kanpoan
  • Lorategia
  • Denda
  • Atseden lekuak
  • Ikusmen urria dutenentzako egokitutako edukiak
  • Aterpetxea
  • Barne ibilbide egokitua
  • Igogailua
  • Sarrera egokitua
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2019 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.