Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading
  • DIM2018 - UM

    2018-05-15

    Maiatzak 18, Museoen Nazioarteko Eguna Untzi Museoan

    Ate zabalik eguna eta beste ekintza gehiago, “Museo hiperkonektatuta. Ikuspuntu berriak, ikuslego berriak” ICOMen lelopean Museoen Nazioarteko Eguna ospatzeko.

    Gai honen inguruan, Donostiako Museoen Sarea osatzen duten Museoen artean (San Telmo Museoa, Aquarium, Elizbarrutiko Museoa, Museum Cemento Rezola, Real Sociedad-en Museoa eta Untzi Museoa) egitasmo bat jarri da martxan, beraien arteko konexioak bilatuko dituen eta lankidetzan aurrera eramango diren bi ekintzen bidez:

    • Alde batetik, publikoak sareko museo guztiak ezagutu ditzan errazteko, maiatzaren 18an zentroetako batera hurbiltzen denak egun horretako txartela gorde eta maiatza amaitu  bitartean sareko beste zentro batean sartzerakoan aurkezten badu, abantaila ezberdinak lortuko ditu: Museum Cemento Rezolan opari bat, doako sarrera Elizbarrutiko Museoan eta Real Sociedad Museoan, %10eko deskontua Aquariumen, edo tarifa murriztua San Telmo Museoan eta Untzi Museoan.
    • Museo bakoitzaren sare sozialetan, maiatzaren 18 eta 20 bitartean, albiste laburrak argitaratuko dira, gure bildumako piezen bidez elkarlotuta gaudela erakutsiaz. Hartara #SSmuseoak18M traola erabiliko dugu.

    Museoen Nazioarteko Egunaren helburua da publikoak sentsibilizatzea: “Museoak truke kulturalak gauzatzeko, kulturak aberasteko, elkarren arteko ulermen garapenerako eta herrien arteko bake eta kooperaziorako baliabide garrantzitsuak dira”.

    Aurtengo leloa, mundua gero eta konektatua dagoenaren premisa hartuta, ezin dugu museoen rola ulertu beraiek sortzen dituzten konexioak ulertu gabe. Museoak beraien komunitate lokaletara, bere paisaia kulturaletara eta ingurunera atxikiturik daude. Teknologiak museoei traola bezain sinplea den elementu baten bitartez bere ohiko publikoak direnak baino haratago iritsi daitezke. Dena den, museo batzuk ez dute teknologiaren beharrik konexio berriak sortzeko, beraientzako, euren bilduma era desberdin eta berritzaile batean aurkeztea erabateko publiko berri bat erakartzeko modu bat da.

    2018ko Museoen Nazioarteko Eguna analisiaren, errefortzuaren eta konexio berrien bitartez publiko berritera iristeko eta ikuspuntu berriak emateko, munduko museoentzako aukera da.

    gehiago irakurri...

  • Itsasoaren Europako Eguna 2018 - UM

    2018-05-11

    Itsasoaren Europako Egunaren ospakizuna, maiatzak 16

    Maiatzaren 16an, asteazkenean, Pasaian Itsasoaren Europako Itsas ospatuko dugu, Albaola Itsas Faktoria anfitroia izango delarik.

    Itsasoarekin loturiko erakunde desberdinen arteko ospakizun amankomuna egingo dugu: AZTI, AQUARIUM, ALBAOLA FAKTORIA, NAVEGAVELA eta UNTZI MUSEOA. Itsasoaren Europoako EGuna urtero ospatzen da eta bere xedea Europako biztanleek, txikienek batez ere, itsasoaren garrantziaz ohartaraztea da. Aurtengo gaia itsas zaborrren eta mikroplastikoek eragindako itsasoen kutsaduraren arazoa da.

    Aurten erakunde hauen laguntza izan dugu: LIFE LEMA –Europar proiektu honek Gipuzkoako eta Lapurdiko itsasaldean dauden itsas zaborrei aurre egiteko erronka du– eta ResponSEAble –gure eguneko bizitzan mikroplastikoen arazoaz  eta hauek gure osasunean eta itsas ingurumenean sortu ditzazketen kalteetaz hiritarrak kontzientziatzeko proiektua–. Azpimarratzekoa da ere Donostiako EKINTZA IKASTOLAko 50 haurren partehartzea.

    Ospakizuna Albaolan hasiko da 10:00etan. Faktoria bisitatu ondoren, parte hartzen duten erankundeen arduradunek Ekintza Ikastolako 50 ikasleei gure itsasoa zaintzeko garrantziaz hitzegingo diete. Ondoren haurrek Albaolak egindako egurrezko ontziak montatu eta margotu dituzte, beranduago BETI AITXE ontzitik itsasora jaurtiko direnak. Ontzi hauei Life-Lema proiektuak jarraipena egingo die itsasaldiak eta haizeak nora eramaten dieten jakiteko. Ontzi bakoitza aurkitzerakoan zer egin behar den jakiteko grabatutako argibideak daramatzate. Goiza Mater Museoan bukatuko da, bertan Izaskun Suberbioa eta Carolina Alonso itsasoko mikroplastikoen inguruan mintzatuko direlarik.

    Gai beraren inguruan, Ekintza Ikastolako 5 eta 6 urte bitarteko ikasleen artean Pintura Lehiaketa antolatu zen. Lehiaketaren 10 marrazki garaileak, 5 eta 14 urte bitarteko haurrez konposaturiko epaimahai batek aukeratuak, Albaolan izango dira ikusgai egun batzuetan. Lehiaketara aurkezturiko gainontzeko marrazkiak Aquariumen (itsasoa eta zaborren inguruko marrazkiak) eta Untzi Museoan (itsasoko mikroplastikoen inguruko marrazkiak) ikusi ahal izango dira.

    gehiago irakurri...

  • Bono L'Hermione

    2018-05-11

    L'Hermioneren bisita laguntzeko kultura bonua

    L’Hermionerako sarrerarekin batera, Untzi Museoa eta beste lau ekipamendu bisitatzeko abantailak dituen kultura bonua banatuko da.

    Itsasoarekin eta Euskal Herriko itsas historiarekin zerikusia duten lurraldeko museoek Pasaiko Itsas Festibalan parte hartu nahi dute eta bere presentzia bermatu.

    Helburu honekin, bost museo hauek bisitatzeko abantailakeskaintzen dituen bonua diseinatu da, Hermione fragataren sarrerarekin batera doan banatuko dena.

    Hauek dira parte hartzen duten Museoak eta eskaintzen dituzten abantailak:

    -       Albaola, Pasaia: %10 deskontua

    -       Mater Museoa, Pasaia: %10 deskontua

    -       Aquarium, Donostia: %10 deskontua

    -       Untzi Museoa, Donostia: sarrera murriztua

    -       San Telmo Museoa, Donostia: sarrera murriztua

    8.500 bonu argitaratu dira.

    gehiago irakurri...

  • "Itsasoa menderatzeko egurrak" Kongresua - aurkezpena UM

    2018-05-10

    "Itsasoa menderatzeko egurrak" Kongresua

    ITSASOA MENDERATZEKO EGURRAK. Monarkia hispanikoaren baso politikak eta hornikuntza XVI. eta XVIII. mendeen artean” Nazioarteko Kongresua aurkeztu da Untzi Museoan.

    Pasaiako Itsas Festibalaren egitarauaren barne ospatuko den Kongresuak, Errege Armadak behar zuen baso-produktuen hornikuntza ebaluatuko du, bere egitura eta hainbat alderdi aztertzeko asmoarekin, besteak beste, produktuen tipologia, bere jatorria, hornitzaileak, merkatariak, banaketa- eta finantzaketa-sareak, Errege Armadarako eta Armategietarako produktu hauen hornikuntza dagokienez  batez ere: mastak, egurrak, mundrunak, break edo iltzeentzako kupelak. 

    Kongresuaren programa

    Idazkaritza: Alvaro Aragón Ruano

    Doako izen-ematea: alvaro.aragon@ehu.eus

    Datak: Maiatzak 17-18 Mayo

    Lekua: KULTURGUNEA · Donibane kalea, 1 ·  Pasai Donibane

      +info

    gehiago irakurri...

  • Itsasoaren Europako Eguna 2018 - UM

    2018-05-09

    Marrazkiak Itsasoaren Europako egunagatik

    Museoko ganbaran, Rafael Munoa ilustratzaile handiari eskainitako erakusketaren ondoan, Donostiako Ekintza Ikastolako 5 eta 6 urtetako ikasleek egindako marrazkiak ikus daitezke maiatzaren 27 arte.

    Itsasoaren Europako Eguna 2018 dela eta, “itsasoko zaborrak eta mikroplastikoak” gaiaren inguruan antolaturiko Pintura Lehiaketan parte hartzeko egindako marrazkiak dira. Ekintza hau, Maiatzaren 16an, Pasaian, Itsas Festibalaren bezperan, ospatuko den Itsasoaren Europako Egunaren programazioaren barruan garatu da. Itsasoaren Europako Eguna urtero ospatzen da itsasoaren eta bere zaintzaren garrantziaz ohartarazteko.

    Lehiaketaren 10 marrazki garaileak, 5 eta 14 urte bitarteko haurrez konposaturiko epaimahai batek aukeratuak, ALBAOLAN izango dira ikusgai egun batzuetan. Lehiaketara aurkezturiko gainontzeko marrazkiak Aquariumen (itsasoa eta zaborren inguruko marrazkiak) eta Untzi Museoan (itsasoko mikroplastikoen inguruko marrazkiak) ikusi ahal izango dira.

    gehiago irakurri...

  • El Guipuzcoano UM

    2018-05-04

    Interes handia El Guipuzcoano ontziaren inguruan

    Maiatzaren 3an, osteguna, egun Untzi Museoan ikusgai dagoen Caracasko Errege Konpainia Gipuzkoarraren “Nuestra Señora de la Asunción, el Guipuzcoano ontziaren inguruko mahai-solasaldia izan zen.  

    Donostiako Aquariumekin batera antolaturiko jarduera hau, “Zoriontasunaren bilaketa: euskal ekarpena AEBko independentziari” erakusketaren programa kulturalaren baitan eskaini zen.  

    El Guipuzcoano, 1050 tonako gaitasunarekin eta 64 kanoiez armaturiko ontzia Pasaian eraiki zuten. Bi urte beranduago, britainiarrek atzeman zuten. Britainiarrak txunditurik geratu ziren ontziaren ezaugarriekin eta bere itsas armadara gehitu zuten "Prince William" izenarekin.

    Jarduera Untzi Museoan hasi zen; XABIER ALBERDI historiagileak eta Museoko Zuzendari Zientifikoak ontzi honen testuinguru historikoa azaldu zuen Aquariumeko bildumakoa den JUAN AZKARRAGAk 1984an eginiko ontziaren modeloa oinarri hartuta.

    Aquariumen, FERMIN URTIZBEREA aparejadore donostiarrak egin dituen El Guipuzcoano ontziaren planoak eta 3D marrazkiak erakutsi zituen, eta honen bidez ontziaren eraikitze prozesuaz eta ezaugarri teknikoetaz aritu zen. Halaber, mahai-solasaldian parte hartu zuten JOSEBA BURDAIN modelogileak eta ALEJANDRO LARRODÉ, Aquariumeko Museo Saileko Koordinadoreak.

    gehiago irakurri...

  • 2018-04-27

    El Guipuzcoano, XVIII.mendeko ontzi onenetariko baten historia berezia. (modelismo oharrak)

    Mahai-Solasaldia

    Lekua: Untzi Museoa-Aquarium, Donostia

    Eguna: Maiatzak 3, osteguna, 18:30etan

    Hizkuntza: Gaztelaniaz

    Jarduera hau, Untzi Museoan ikusgai dagoen "Zoriontasunaren bilaketa. Euskal ekarpena AEBko independentziari" erakusketari loturiko programa kulturalaren barne eskaintzen da.

    "Nuestra Señora de la Asunción, el Guipuzcoano" ontzia Pasaian eraiki zuten 1778an eta Caracasko Errege Konpainia Gipuzkoarraren ontzirik handiena izan zen. Handik bi urtera, atzeman zuten eta ontziaren ezaugarriekin txunditurik bere armadara gehitu zuten "Prince William" izenarekin.

    Jarduera UNTZI MUSEOAn hasiko da: XABIER ALBERDI hirtoriagileak eta Museoko Zuzendari Zientifikoak ontzi honen testuinguru historikoa azalduko du. Ondoren, AQUARIUMeko auditoriumean ontziaren ezuagarri teknikoei buruzko solasaldia egongo da FERMIN URTIZBEREA ingeniari donostiarrarekin, JOSEBA BURDAIN modelogilearekin eta ALEJADRO LARRODÉ, Aquariumeko Museo Saileko arduradunarekin.

    Jarduera irekia da publiko guztiarentzat, eta sarrera librea da lekua bete arte.

    Info +

    gehiago irakurri...

  • 2018-04-26

    Untzi Museoaren ordutegia Maiatzeko ordutegia

    Apirilak 28 larunbata: 10:00-14:00 / 16:00- 19:00

    Apirilak 29 eta Apirilak 30, igandea eta astelehena: 11:00-14:00 / 16:00 -19:00

    Maiatzak 1, asteartea: 11:00-14:00

    gehiago irakurri...

  • UM-La Victoire

    2018-04-26

    Pasaiatik Bordelera, Lafayetteren “La Victoire” gogoratuz

    “La Victoire” bela estropada-Zeharkaldiaren 3. edizioa aurkeztuko da Museoan, “Zoriontasunaren bilaketa. Euskal ekarpea AEBko independentziari” erakusketan.

    Estropadak, Lafayettek 1777an AEBruntz egindako lehen bidaian erabili zuen belaontziaren izen bera darama, eta bidai horretan  Bordele eta Pasaiaren artean eginiko nabigazioa ekartzen du gogora.

    140 milatako estropada Pasaitik abiatuko da maiatzaren 19an, Pasaiko Itsas Festibalaren baitan, Lafayette markesak AEBra egindako bigarren bidaian erabili zuen  L´Hermione fragataren erreplikaren aurrean.

    Estropadaren kartela

    gehiago irakurri...

  • Munoa luzakea UM

    2018-04-26

    Rafael Munoaren erakusketa luzatuko da

    Rafael Munoa. Bi balearen harrapaketa, 1763" erakusketa 2018ko maiatzaren 27 arte izango da ikusgai Untzi Museoan.

    Erakusketan RAFAEL MUNOA artista donostiarrak margoturiko bederatzi horma-irudi piktoriko daude ikusgai. Margolan hauetan, 1763an Getaria eta Zarautz arteko uretan gertatutako bi balearen harrapaketa irudikatzen da. Bisitari ugari ari dira hurbiltzen erakusketa ikustera

    gehiago irakurri...

42 orritik 6 orria (419 berri)

 

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Telefonoa: Tel.: +34 943 430051
  • E-maila: info@itsasmuseoa.eus
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Kaiko Pasealekua, 24
    20003 Donostia - San Sebastián - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

Museoaren ordutegia (2019-01-01 / 2019-12-30)
  Goizez Arratsaldez
Ar 10:00-14:00 16:00-19:00
Az 10:00-14:00 16:00-19:00
Og 10:00-14:00 16:00-19:00
Or 10:00-14:00 16:00-19:00
La 10:00-14:00 16:00-19:00
Ig 11:00-14:00 Itxita
Jaiegunak 11:00-14:00 Itxita

SARREREN PREZIOA

Sarrera orokorra: 3,00 €. Ikasle eta jubilatuak: 1,50 €. 14 urtez beherako haurrek doan. Ostegunetan doan

Bisita gidatuak eta programa didaktikoak (asteartetik ostiralera eta adin guztietarako): 2,5 € pertsonako

EKIPAMENDUAK ETA ZERBITZUAK

  • Argitalpen propioak
  • Ikertzaileen gela
  • Liburutegia
  • Denda
  • Lehiatila / Kontsigna
  • Barne ibilbide egokitua
  • Sarrera egokitua
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2019 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.