Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading
  • La Victoire Estropada_UM

    2018-04-25

    III. “La Victoire” bela Estropada-Zeharkaldia

    “La Victoire” estropadaren 3. edizioa aurkeztuko da Untzi Museoko “Zoriontasunaren bilaketa. Euskal ekarpea AEBko independentziari” erakusketan, hurrengo ostegunean, apirilaren 26an, goizeko 11:00etan.

    Estropadak, Lafayettek 1777an AEBruntz egindako lehen bidaian erabili zuen belaontziaren izen bera darama, eta bidai horretan  Bordele eta Pasaiaren artean eginiko nabigazioa ekartzen du gogora.

    140 milatako estropada Pasaitik abiatuko da maiatzaren 19an, Pasaiko Itsas Festibalaren baitan, Lafayette markesak AEBra egindako bigarren bidaian erabili zuen  L´Hermione fragataren erreplikaren aurrean.                                                              

    gehiago irakurri...

  • Lafayette_Pasaia_UM

    2018-04-20

    "Pasaia Lafayetteren garaian". Xabier Alberdi Lonbideren hitzaldia

    Lekua: Pasai Donibaneko Kulturgunea

    Eguna: Apirilak 26, osteguna, 19:00etan

    Hizkuntza: Euskaraz

    Antolatzailea: Untzi Museoa

    Jarduera hau, Untzi Museoan ikusgai dagoen Zoriontasunaren bilaketa. Euskal ekarpena AEBko independentziari erakusketari loturiko programa kulturalaren barne eskaintzen da.

    Erakusketa honetan, matxinatu amerikarren alde borrokatzera Iparamerikara bi bidai egin zituen Lafayette Markesa aipatzen da. Pasaia izan zen Lafayettek aukeratu zuen portua Independentzia Gerran izan zuen protagonismoa hasteko. Pasaiatik abiatu zen 1777ko apirilan “La Victoire” ontzian. Bigarren bidaia “L’Hemione” fragatan egin zuen. Hain zuzen ere, ontzi honen erreplika zehatza ikusi eta bisitatu ahal izango dugu 2018ko maiatzan Pasaiako Itsas Festibalan.

    Lafayetteren garaiko Pasaiaz arituko da Xabier Alberdi Lonbide historiagilea. Baita Iparamerikako independentziak Pasaiari eta Euskal Herri osoari ekarritako ondorioez ere.

    Jarduera irekia da publiko guztiarentzat, eta sarrera librea da lekua bete arte.

    gehiago irakurri...

  • balea UM+AQ

    2018-04-05

    Balearen inguruko liskarrak: bisita komentatua

    Hurrengo apirilaren 15ean, igandea, 11:30etan, Untzi Museoan eta Aquariumen bisita komentatua egingo da, Xabier Alberdi Lonbide eta Alex Larroderen eskutik, "Bale ehizaren inguruko liskarrak, 1763 eta 1878 urteetako“ izenburuarekin.

    Bale arrantzaren jarduerak eragindako euskal kostaldeko herrialdeen arteko liskarretaz jardungo duen bisitaldia, Untzi Museoko “Rafael Munoa. Bi balearen harrapaketa, 1763” erakusketan hasiko da, eta Aquariumen jarraituko du balearen ehizari eskainitako esparruan eta 1878an harrapatutako balearen hezurduraren inguruan.

    Iraupena: 90 min. Hizkuntza: Jarduera elebiduna. Plaza mugatuak: 25 pertsona. Erreserba egin behar da.

    gehiago irakurri...

  • Hermione maketa

    2018-04-04

    Etor zaitez L’Hermioneren modeloa ikustera

    Untzi Museoko harreran dago Hermione fragataren maketa. Bere testuinguru historikoa ezagutu nahi baduzu, bisitatu “Zoriontasunaren bilaketa: euskal ekarpena AEBko independentziari”.

     

    Hermione fragata historikoaren erreplika Pasaira iritsiko da, 2018ko maiatzaren 17tik eta 21era ospatuko den Pasaiako Itsas Festibalaren baitan.  XVIII. mendeko ontzi mitikoa, Lafayette markesak erabili zuen 1780an, Independentzia gerran parte hartzeko Estatu Batuetara egindako bigarren bidaian. Pasaian, belaontzi handi honetara (66 metroko luzera eta 47 metroko altuera) igotzeko eta barrukaldea bisitatzeko aukera paregabea izango dugu.

     

    Hermione fragata bere egizko tamainan bisitatu aurretik, hurbildu zaitez Untzi Museora bere modeloa ikustera, eta bere historia ezagutzera, baita Lafayette eta bere egonaldia Pasaian 1776an ere.

     

    gehiago irakurri...

  • Bono UM+Albaola

    2018-04-04

    Untzi Museoa eta Albaola bisitatzeko sarrera bateratua

    Ekimen honen bidez bi ekipamenduen arteko lankidetza indartu eta agerian jarri, eta bisitak sustatu nahi dira.

    Duela gutxi, LONJA izeneko erakustaretoa inauguratu da Donostiako portuko UNTZI MUSEOAn. Gune honek Pasaian, ALBAOLA Itsas Kultur Faktoria bultzatzen ari den San Juan baleontziaren erreplika zehatzaren eraikuntza proiektuarekin zuzenean lotzen du Untzi Museoa. 

    Lonja erakustaretoa Albaolak dinamizatutako espazio bizia da, eta San Juan baleontziaren erreplikaren eraikuntza prozesuarekin zerikusia duten hainbat tresna eraiki, gorde eta erakusten dira bertan. Tailer honetan, San Juan baleontziak eramaten zituen arraunen, txalupen eta lumera garraiatzeko upelen erreplikak eraikiko dira, publikoaren aurrean.

    Hau dela eta, Untzi Museoak Albaolarekin bat lan egingo du, itsas jarduerei loturiko ofizio zaharrak berreskuratzeko, balioan jartzeko eta zabaltzeko, besteak beste, upelgintza, ontzigintza, etab

    Elkarkidetza hau indartzeko eta agerian jartzeko, eta bi ekipamendu hauen bisita sustatzeko asmoz, Untzi Museoan eta Albaolan sartzeko bono bateratua diseinatu da:

     

    • ·     Sarrera bateratua, orokorra: 7,00 €
    • ·      Sarrera bateratua, murriztua: 5,00 €

    gehiago irakurri...

  • Promo primavera UM

    2018-04-04

    Untzi Museoa zabalik turismo taldeentzat

    Untzi Museoan diseinatu dugun turismo taldeei (>6 pax) zuzenduriko udaberriko promozioa aurkezten dizuegu.

    Pertsonako 2,5 euro ordainduta, Museoko hiru erakusketetara bisita gidatuak edo erakusketa baten bisita monografikoak eskaintzen ditugu euskaraz, gazteleraz, ingelesez eta frantsesez, 45 min. iraupenarekin ggb (+info: www.untzimuseoa.eus). Eguna eta ordua erreserbatu behar da aldez aurretik.

    Gure kokapen pribilegiatuak, Donostiako portuan gaude, Untzi Museoaren bisitaldia beste jarduera ezberdinekin osatzeko aukera eskaintzen du: jarduera kulturalak –Urgull Mendian Motako Gazteluan dagoen “Donostiari begira” doako erakusketa edo hurbil dauden Aquarium-era eta San Telmo Museo-ra bisita–, aisialdi jarduerak –Paseo Berritik edo Kontxatik ibilaldiak– eta Alde Zaharreko eskaintza gastronomikoa.

    Edozein zalantza argitzeko, jar zaitezte gurekin harremanetan.

    gehiago irakurri...

  • kromosoma UM

    2018-03-28

    Museoa balez bete zen

    Kolore guztietako egurrezko baleak, pasa den larunbatean, martxoak 24, “Egin zure balea” doako tailerrean parte hartu zuten familiek egindakoak.

    Jarduera hau, Kromosoma Tailerrak dinamizatuta, Euskal Kostaldeko Museoen Hilabetearen programazioaren barne eskaini zen. Tailerra “Rafael Munoa. Bi balearen harrapaketa, 1763” erakusketaren bisitarekin osatu zen. 

    gehiago irakurri...

  • foto UM

    2018-03-28

    Untzi Museoaren ordutegia Aste Santuan

    Martxoak 29 osteguna, Martxoak 30 ostirala eta Apirilak 1 igandea: 11:00-14:00 / 16:00 -19:00

    Martxoak 31 larunbata: 10:00-14:00 / 16:00-19:00

    Apirilak 2 astelehena: 11:00-14:00

    gehiago irakurri...

  • Moila eraikiz UM 1

    2018-03-27

    “Moila eraikiz” jardueraren azken saioa

    Apirilaren 7an, larunbata, 5 urte gorako haurrak dituzten familientzat den jarduera honen hirugarren eta azken saioa izango da.

    Jone Lizarraldek gidaturiko tailer hauetan Donostiako moila ari dira eraikitzen, ebakigarri eta margoturiko panelen bidez.

    Ez galdu aukera!!                

    Noiz: Apirilak 7, larunbata

    Ordua: 17:00-18:30

    Hizkuntza: Jarduera elebiduna.

    Plaza mugatuak; 30 pertsona  Aldez aurretik erreserba egin behar da

    gehiago irakurri...

  • Lonja UM

    2018-03-20

    Kontsulatuko Lonja

    LONJA izeneko erakustaretoa aurkeztu da komunikabideen aurrean. Untzi Museoaren beheko solairuan kokatzen da eta bere leloa hauxe da: “Itsasorako lanean”.

    Untzi Museoko LONJA Albaolak dinamizatutako espacio bizia izango eta San Juan baleontziaren erreplikaren eraikuntza prozesuarekin zerikusia duten hainbat tresna eraiki, gorde eta erakutsiko dira bertan: upelak, arraunak, txalupak, etab. Modu honetan Untzi Museoak Kontsulatuaren dorretxearen jatorrizko eginkizunetako bat berreskuratu da.

    Prentsaurrekoan parte hartu dute: Maria Jose Telleriak, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura zuzendariak, Raul Perez Iratxetak, Xabier Agote Aizpuruak eta  Xabier Alberdi Lonbidek, Untzi Museoko zuzendari nagusiak, zuzendari kulturalak eta zuzendari zientifikoak, hurrenez hurren,

    gehiago irakurri...

42 orritik 7 orria (419 berri)

 

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Telefonoa: Tel.: +34 943 430051
  • E-maila: info@itsasmuseoa.eus
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Kaiko Pasealekua, 24
    20003 Donostia - San Sebastián - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

Museoaren ordutegia (2019-01-01 / 2019-12-30)
  Goizez Arratsaldez
Ar 10:00-14:00 16:00-19:00
Az 10:00-14:00 16:00-19:00
Og 10:00-14:00 16:00-19:00
Or 10:00-14:00 16:00-19:00
La 10:00-14:00 16:00-19:00
Ig 11:00-14:00 Itxita
Jaiegunak 11:00-14:00 Itxita

SARREREN PREZIOA

Sarrera orokorra: 3,00 €. Ikasle eta jubilatuak: 1,50 €. 14 urtez beherako haurrek doan. Ostegunetan doan

Bisita gidatuak eta programa didaktikoak (asteartetik ostiralera eta adin guztietarako): 2,5 € pertsonako

EKIPAMENDUAK ETA ZERBITZUAK

  • Argitalpen propioak
  • Ikertzaileen gela
  • Liburutegia
  • Denda
  • Lehiatila / Kontsigna
  • Barne ibilbide egokitua
  • Sarrera egokitua
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2019 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.