Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading
  • Zoriontasuna UM

    2018-03-09

    “Zoriontasunaren bilaketa” aurkeztu dugu

    Gaur, martxoak 9, “Zoriontasunaren bilaketa. Euskal ekarpena AEBko independentziari” erakusketa aurkeztu dugu komunikabideen aurrean eta Museoaren kolaboratzaileen eta lagunen artean.

    Ekitaldian parte hartu dute Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura zuzendari Maria Jose Telleriak, Pasaiako alkate Izaskun Gomezek eta Untzi Museoko Raul Perez Iratxeta zuzendari nagusiak eta Xabier Alberdi Lonbide zuzendari zientifikoak.

    Erakusketaren bidez, gure itsas historiaren pasarte ia ezezagun bat ezagutarazi nahi da: Euskal Herriak Ipar Amerikako hamahiru kolonia britainiarrei laguntza eskaini zien Britainia Handiaren aurka eta beren independentziaren alde borrokatzeko, 1776an.

    Ekimen honekin, Untzi Museoak 2018ko maiatzaren 17 eta 21 bitartean izango den Pasaiako Itsas Jaialdiaren proiektu kulturala aberasten du, erakusketak testuinguruan jartzen baitu L’Hermione fragataren erreplikara egindako bisita. Hain zuzen ere, Museoan fragata honen modelo bat ikus daiteke, Association Hermione-k utzitakoa. 

    gehiago irakurri...

  • Moila eraikiz UM

    2018-03-06

    "Moila eraikiz", familientzat jarduera

    Ø  5 urte gorako haurrak dituzten familiek Donostiako moila eraikitzen ari ira ebakigarri eta margoturiko panelen bidez, Jone Lizarraldek gidaturiko tailerretan. Hurrengo jardunaldia martxoaren 17an, larunbatean, izango da. 

    Ordua: 17:00-18:30

    Hizkuntza: Jarduera elebiduna.

    Plaza mugatuak: 30 pertsona

    Erreserbak: lotura honen bidez

    gehiago irakurri...

  • Rafael Munoa - UM

    2018-03-01

    "Rafael Munoa y su obra", hitzaldia Untzi Museoan

    Hurrengo martxoaren 16an, ostirala, 19:00etan, Iñaki Moreno Ruiz de Eguinok "Rafael Munoa y su obra" izeneko hitzaldia eskainiko du gazteleraz Untzi Museoko ganbaran. Sarrera librea izango da, lekua bete arte.

    Jarduera hau, Museoan apirilaren 29 arte ikusgai dagoen "Rafael Munoa. Bi balearen harrapaketa, 1763" erakusketaren programazio kulturalaren barne kokatzen da. 

    gehiago irakurri...

  • Euskal Kostaldeko Museoak - UM 2018

    2018-03-01

    Euskal Kostaldeko Museoen hilabetea. Martxoa 2018 Kultur Ondarearen Europako urtea

    Euskal Kostaldeko Museoen Sareko ordezkariak bildu dira gaur Donostiako Nautikoan, martxoan, Euskal Kostaldeko Museoen Hilabetearen barruan eskainiko diren 100 jarduera baino gehiago jada martxan daudela jakinarazteko asmoz.

    2018a Europako kultur ondarearen urtea izendatua izan denez, aurtengo jardueren programaren ardatza museoetan gorde, zaindu eta ezagutarazten den ondare material eta inmateriala izango da. 30 ekipamenduk hartuko dute parte “Hilabetean” eta 100dik gora izango dira antolatutako jarduerak, publiko ezberdin eta zabalari zuzenduak: familientzako tailerrak, haurrentzako jolasak, bisita gidatu bereziak, doako sarrerak, ibilaldiak, proiekzioak, irteera gidatuak barkuan, e.a.

    Ekimen hau duela egun batzuk, aurten 125. urteurrena ospatzen duen Bizkaia Zubian aurkeztu zen.

    Sareari atxikitako zentro guztien proposamenak jasotzen dituen programa web honetan kontsulta daiteke: www.losmuseosdelacostavasca.eus

    gehiago irakurri...

  • "Egin zure balea", familientzat tailerra

    2018-03-01

    "Egin zure balea", familientzat tailerra

    Doako jarduera 5 urte gorako haurrak dituzten familientzat. Egurrezko balea lijatu, osatu eta dekoratuko dute, gero etxera eramango dutena. Jarduera “Rafael Munoa. Bi balearen harrapaketa, 1763” erakusketaren bisitarekin osatuko da. 

    Jarduera hau Euskal Kostaldeko Museoen Hilabetearen programazioaren barne eskaintzen da.

    Noiz: martxoak 24, larunbata

    Ordua:  16:30-18:30

    Hizkuntza: Jarduera elebiduna.

    Plaza mugatuak: 30 pertsona.

    Erreserba link honen bidezhttps://goo.gl/Vpp1Rc

    gehiago irakurri...

  • Moila eraikiz UM

    2018-02-28

    "Moila eraikiz", familientzat jarduera

    5 urte gorako haurrak dituzten familiek Donostiako moila eraikiko dute ebakigarri eta margoturiko panelen bidez, Jone Lizarraldek gidaturiko tailerretan. Eraikitze prozesua hiru egunetan egingo da. Familia bakoitzak tailer bakar batean parte hartu ahal izango du.

    Noiz: Otsailak  17, martxoak 17 eta apirilak 7, larunbatetan

    Ordua: 17:00-18:30

    Hizkuntza: Jarduera elebiduna.

    Plaza mugatuak; 30 pertsona

    Erreserbak:

    gehiago irakurri...

  • "Gipuzkoako ontziolak" liburuaren aurkezpena

    2018-02-15

    "Gipuzkoako ontziolak" liburuaren aurkezpena

    Antxon Aguirre Sorondok 1988tik 1993ra egindako ikerkerlana biltzen du liburuak.

    Erriberako azken arotzetako bi egon dira gaur aurkezpenean: Luis Loinaz eta Manuel Sorondo, Donostiako Urumea Ontziolakoak.

    Untzi Museoan egin den ekitaldian, «Gipuzkoako ontziolak. Azken itsas arotzen historia, teknika eta bizimodua» liburua aurkeztu dute gaur Maria Jose Telleriak, Foru Aldundiko Kultura zuzendari nagusia, Juan Aguirre Sorondok, editorea eta liburuaren egilearen anaia, Jose Ignacio Espelek, Gipuzkoako Ozeanografia Fundazioko presidentea, eta Raul Perez Iratxetak, Untzi Museoko zuzendari nagusia.

    Antxon Aguirre Sorondok 1988 eta 1993 artean ontzigintza tradizionalari buruz eta Gipuzkoan egurrezko itsasontziak eraiki zituzten azkenei buruz egindako ikerlana biltzen du liburuak.  Bere lana egiteko, autoreak erriberako azken arotzen lekukotzak jaso zituen, beren ofizioaren xehetasunei buruz.

    Antxon Aguirre Sorondo 2014an zendu zen, eta Aldundiak erabaki zuen hain lan bikain eta baliotsua argitaratu egin behar zela. Editatu aurretik, obra osoa berrikusi egin behar zen, eta, horretarako, bere anaia Juan Aguirre Sorondorekin jarri zen harremanetan Aldundia. Berrikuspen lan hori egiteko, Juanek laguntza eskatu zien aurreko mendeko 80ko hamarraldian elkarrizketatu zituzten erriberako arotzetako biri, gaur liburuaren aurkezpenean egon diren biei alegia. Luis Loinaz eta Manuel Sorondo dira, Urumea Ontziolakoak. Ontziola hori Donostian jardunean mantendu zen azkeneko ontziola tradizionala da, Martutene auzoan hain zuzen, zubiaren ondoan (1984 arte).

    Aurkezpenean egon da, baita ere, Luis Goldaracena, Gipuzkoako erriberako arotz familietako baten ondorengoa. Izan ere, Goldaracena ontziola, lehendabizi Lezon, bere aitona Clemente Goldaracenak zuzendu zuen, eta, ondoren (1937tik), Pasai Donibanen, bere aita Luisek, 1970ean itxi arte.

    Liburua Kultura Departamentuak argitaratu du, Ondare Historiko-Artistikoaren eta Artxiboen Zerbitzuko Ondare Bildumaren barruan. Salgai izango da 18,00 eurotan

    gehiago irakurri...

  • Turismo formazio saioa

    2018-02-08

    Partehartze handia turismo gideei zuzenduriko formazio saioan

    Turismo arloko berrogei profesionalek parte hartu dute UntziMuseoak eta APIT Euskadik antolaturiko Donostiako itsas historia formazio tailerrean. 

    gehiago irakurri...

  • Portuko bi arrantzaleen dohaintza

    2018-02-08

    Portuko bi arrantzaleen dohaintza

    Yolanda Perez San Juan eta Gorka Padilla arrantzale donostiarrek arrantza jarduerakin zerikusia duten berrogei objektu eman diote dohaintzan Untzi Museoari: gurdiak, kainaberak, aingurak, tretzak, arraunak, xalabardoak, etab.

    Donostiako portuan garatu zuten bere lanbidea, Otoitz eta Padilla anaiak itsasontzietan, besteak beste. Jubilatu ondoren, objektu hauek lonjako sotoan geratu ziren. Dohaintza ondoren, objektu hauek Museoaren bildumara pasa dira, eta katalogatu ondoren, Gordailura, Gipuzkoako Foru Aldundiaren ondare higigarriaren zentrora eraman dira.

    Museoaren helburu nagusietako bat itsas ondarea berreskuratzea da eta, horregatik hain zuzen ere, oso begi onez hartu da Yolanda eta Gorkaren dohaintza hau, eta eskerrik beroenak ematen dizkiegu erakutsitako begirune eta emandako laguntzagatik.

    Argazkian Yolanda Perez San Juan dohaintzan emandak objektuekin. 

    gehiago irakurri...

  • Doako formazio saioa turismo gidentzat

    2018-01-24

    Doako formazio saioa turismo gidentzat

    Untzi Museoak, Euskadiko Turismo Giden Elkartearekin batera (APIT), eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Turismo Zuzendaritzaren eta Donostia Turismoren lankidetzarekin, lurraldean aritzen diren turismo gidei eta profesionalei zuzenduriko formazio saioa antolatu du. Saio honen bidez  bere ahalmen teknikoak hobetzen lagundu nahi diegu, Donostiako portuari eta hiriko itsas historiari buruzko informazioa  haiei emanez.

    Formazioa saioa hurrengo otsailaren 8an izango da Untzi Museoan, Xabier Alberdi Lonbide Untzi Museoko Zuzendari Zientifikoaren eta Aitor Perez de San Roman Programazio Kulturalaren arduradunaren eskutik.

    Noiz: otsailak 8, osteguna, 10:00-14:00

    Non: Untzi Museoa

    Hizkuntza: elebiduna, euskara-gaztelera

    Doako jarduera

    Plaza mugatuak: 30 pertsona

    Erreserba: otsailare 2 baino lehen https://goo.gl/AFoyQc

    gehiago irakurri...

42 orritik 8 orria (419 berri)

 

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Telefonoa: Tel.: +34 943 430051
  • E-maila: info@itsasmuseoa.eus
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Kaiko Pasealekua, 24
    20003 Donostia - San Sebastián - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

Museoaren ordutegia (2019-01-01 / 2019-12-30)
  Goizez Arratsaldez
Ar 10:00-14:00 16:00-19:00
Az 10:00-14:00 16:00-19:00
Og 10:00-14:00 16:00-19:00
Or 10:00-14:00 16:00-19:00
La 10:00-14:00 16:00-19:00
Ig 11:00-14:00 Itxita
Jaiegunak 11:00-14:00 Itxita

SARREREN PREZIOA

Sarrera orokorra: 3,00 €. Ikasle eta jubilatuak: 1,50 €. 14 urtez beherako haurrek doan. Ostegunetan doan

Bisita gidatuak eta programa didaktikoak (asteartetik ostiralera eta adin guztietarako): 2,5 € pertsonako

EKIPAMENDUAK ETA ZERBITZUAK

  • Argitalpen propioak
  • Ikertzaileen gela
  • Liburutegia
  • Denda
  • Lehiatila / Kontsigna
  • Barne ibilbide egokitua
  • Sarrera egokitua
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2019 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.