Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading
  • UM_Rafael Munoa

    2017-12-27

    Untzi Museoak erakusketa eskaitzen dio Rafal Munoari

    Rafael Munoa. Bi balearen harrapaketa, 1763" erakusketa berria aurkeztu da. 2018ko apirilaren 29 arte izango da ikusgai Untzi Museoan.

    Erakusketan RAFAEL MUNOA artista donostiarrak margoturiko bederatzi horma-irudi piktoriko daude ikusgai. Margolan hauetan, 1763an Getaria eta Zarautz arteko uretan gertatutako bi balearen harrapaketa irudikatzen da.

    Aurkezpenean parte hartu dutenak: Carlos Olaetxea, Gordailu eta Museoetako Zerbitzuburuak (GFA), Nika Lertxundi Getariako alkateak, Nekane Iribar Zarautzko Kultura Zinegotziak, Raúl Pérez Iratxeta Untzi Museoko zuzendari nagusiak eta Xabier Alberdi Lonbide Untzi Museoko zuzendari zientifikoak.

    gehiago irakurri...

  • Elkano, IV. Mendeurrenaren legatua

    2017-12-12

    Erakusketa berria Untzi Museoan

    Gaur ireki da Untzi Museoan “Elkano, IV. Mendeurrenaren legatua” erakusketa. Bertan Juan Sebastian Elkanoren Lehen Mundu Biraren IV. Mendeurrenarengatik sustatu ziren eta gaur arte iritsi diren ekintzak ematen dira ezagutzera: obra zibilak Getarian, Elkanoreb eta bere balentriaren inguruko margolanak eta ikonografia, lehorreraketaren antzespena... Mostra hau "Elkano, bere oroimena berreskuratuz" erakusketa osatzera dator. Biak 2018ko otsailaren 18 arte izango dira ikusgai.

    gehiago irakurri...

  • UM-TOSTA BANDA

    2017-11-30

    TOSTA BANDAk diska aurkeztu du Untzi Museoan

    Oreka TX-eko kideak diren TOSTA BANDAren euskal ordezkariek – Harkaitz Mtnez de San Vicentek, Mixel Ducau bandaren musika zuzendariak eta Igor Otxoa proiektuaren zuzendariak– izen bereko diska aurkeztu dute. Diska abenduaren 5ean plazaratuko da eta salgai egongo da Durangoko Azokan.

    Bandak Tosta hitzetik hartzen du izena, europako kostalde atlantikoko hainbat hizkuntza gutxituetan txalupako bankua izendatzeko erabiltzen dena. Eskozia, Galizia, Frisia, Irlanda, Gales, Kornualles eta Euskal Herriko 10 musikari eta abeslariz osatua dago, denak hizkuntza gutxituen hiztunak direlarik. Guztiek dute beraien sustrai musikalak nahastu eta partekatzeko gosea, elkarrekin horiei forma berria emateko asmoz.

    +info

    gehiago irakurri...

  • UM-Nabarralde

    2017-11-30

    Beñi Agirrek bere liburua aurkeztu zuen Untzi Museoan

    Pasa den azaroaren 29an, Beñi Agirrek bere liburua aurkeztu zuen Museoko ganbaran: Gipuzkoako historia nafarra. Euskal Herria bere osotasunetik Nabarralde elkarteak argitaraturikoa. Petsona ugari hurbildu ziren aurkezpenera.  +info

    gehiago irakurri...

  • UM-Aia

    2017-11-29

    Doako hitzaldi ibiltaria Aian

    Abenduak 3, igandea, goizeko 11:00etan, B "Elkanoren dokumentuak Laurgaingo Jauregian" hitzaldi ibiltaria eskainiko da Aian.

    Jarduera hau, Untzi Museoak, Urola Kostako Udal Elkartearekin batera, Orion, Zumaian, Zarautzen, Getarian eta Aian eskualdeko itsas ondarea berreskuratu eta ezagutzera emateko antolatu dituen hitzaldi ibiltarien zikloan kokatzen da. Parte hartzeko ez da ezer ordaindu behar, baina aurrez izena eman behar da. Hitzaldi hauek "Elkano, bere oroimena berreskuratuz" erakusketaren kultura programaren barruan eskaintzen dira. 

    + info 

    gehiago irakurri...

  • UM-Mikel Leoz

    2017-11-23

    Doako marrazketa tailerra Untzi Museoan

    Azaroaren 25ean, larunbatean, 17:00etan, Mikel Leoz marrazkilariak familientzat zuzenduriko marrazketa tailerra gidatuko du.

    Iraupena: 90 min. Doako jarduera elebiduna. Erreserba azaroaren 22a baino lehen egin behar da. 

    Tailerra “Elkano, bere oroimena berreskuratuz” erakusketaren kultura programaren barruan eskaintzen da.

    gehiago irakurri...

  • UM

    2017-11-22

    Untzi Museoak Indonesiako bi ikerlarien bisita jaso du

    Faculty of Marine Technology ITS Surabaya-ko Daniel Mohammad Rosyld ikertzaile eta irakaslea eta Onggo Fistha Nichita itsas ingeniaria, biak ere Indonesia Maritime Challenge elkarteko kideak, Xabier Agoterekin batera egon ziren Museoan.

    Egunotan gure artean daude, Albaolaren eredua eta San Juan baleontziaren esperientzia ezagutzera etorri baitira, Indonesian antzeko proiektu bat abian jartzeko helburuarekin.

    Ostiral honetan, azaroaren 24an, Albaolan bertan, arratsaldeko 18:00etan,  Indonesiako ontzigintza tradizionalari buruzko hitzaldia eskainiko dute ingelesez, zehazki XIII. mendeko ontzi historiko baten eraikuntza proiektuari buruzkoa.

    +info

    gehiago irakurri...

  • UM-Idoia Larrañaga

    2017-11-22

    Doako kaligrafia tailerra

    Abenduaren 16an, larunbata, 17:00etan Idoia Larrañaga Fachado ilustratzaileak familientzat  zuzenduriko kaligrafia tailerra gidatuko du. Iraupena: 90 min. Doako jarduera elebiduna. Erreserba abenduaren 13a baino lehen egin behar da. Izena ematea.

    Tailerra “Elkano, bere oroimena berreskuratuz” erakusketaren kultura programaren barruan eskaintzen da.

    gehiago irakurri...

  • UM-GETARIA

    2017-11-22

    Doako hitzaldi ibiltaria Getarian

    Azaroak 26, igandea, goizeko 11:00etan, Ismael Manterola Ispizuak "Azter dezagun Getariako Elkanoren monumentua", hitzaldi ibiltaria eskainiko du Getarian.

    Jarduera hau, Untzi Museoak, Urola Kostako Udal Elkartearekin batera, Orion, Zumaian, Zarautzen, Getarian eta Aian eskualdeko itsas ondarea berreskuratu eta ezagutzera emateko antolatu dituen hitzaldi ibiltarien zikloan kokatzen da. Parte hartzeko ez da ezer ordaindu behar, baina aurrez izena eman behar da. Hitzaldi hauek "Elkano, bere oroimena berreskuratuz" erakusketaren kultura programaren barruan eskaintzen dira. 

    + info 

    gehiago irakurri...

  • Arte al agua

    2017-11-14

    “Arte al agua” dokumentala

    Pasa den ostiralean, Untzi Museoaren laguntza duen “Arte al agua. Los bacaladeros de Terranova” film dokumentalaren aurre-estreinaldian egon ginen.

    Olivier van der Zeek zuzendua, Sincro Producciones-ek ekoiztua, filmak pasa den mendeko bakailaoaren arrantzaren historia azaltzen du bere protagonisten kontakizunen bidez.

    Informazio gehiago.

    Trailerra ikusteko.

    gehiago irakurri...

42 orritik 9 orria (419 berri)

 

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Telefonoa: Tel.: +34 943 430051
  • E-maila: info@itsasmuseoa.eus
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Kaiko Pasealekua, 24
    20003 Donostia - San Sebastián - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

Museoaren ordutegia (2019-01-01 / 2019-12-30)
  Goizez Arratsaldez
Ar 10:00-14:00 16:00-19:00
Az 10:00-14:00 16:00-19:00
Og 10:00-14:00 16:00-19:00
Or 10:00-14:00 16:00-19:00
La 10:00-14:00 16:00-19:00
Ig 11:00-14:00 Itxita
Jaiegunak 11:00-14:00 Itxita

SARREREN PREZIOA

Sarrera orokorra: 3,00 €. Ikasle eta jubilatuak: 1,50 €. 14 urtez beherako haurrek doan. Ostegunetan doan

Bisita gidatuak eta programa didaktikoak (asteartetik ostiralera eta adin guztietarako): 2,5 € pertsonako

EKIPAMENDUAK ETA ZERBITZUAK

  • Argitalpen propioak
  • Ikertzaileen gela
  • Liburutegia
  • Denda
  • Lehiatila / Kontsigna
  • Barne ibilbide egokitua
  • Sarrera egokitua
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2019 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.