Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading
  • Hitzaldi ibiltariak UM

    2017-10-31

    Itsas ondarea ezagutzeko hitzaldi ibiltariak Urola Kostan

    Untzi Museoak, Urola Kostako Udal Elkartearekin batera, hitzaldi ibiltariak antolatu ditu Orion, Zumaian, Zarautzen, Getarian eta Aian eskualdeko itsas ondarea berreskuratu eta ezagutzera emateko. Parte hartzeko ez da ezer ordaindu behar, baina aurrez izena eman behar da. Hurrengo igandeetan izango dira:

    Azaroak 5/11:00etan: "Nolakoa zen Victoria naoa? XVI. mendeko ontzigintza eta Orioko ontziolak", hitzaldi ibiltaria Orion. Lourdes Odriozola Oyarbideren eskutik.

    Azaroak 12/11:00etan: "Elkanoren bigarren bidaia eta Zumaiako itsas sendi handiak", hitzaldi ibiltaria Zumaian, Iosu Etxezarraga Ortuondoren eskutik.

    Azaroak 19/11:00etan: "Elkanotarren senitarteko zarauztarrak", hitzaldi ibiltaria Zarautzen,  Xabier Alberdi Lonbideren eskutik.

    Azaroak 26/11:00etan: "Azter dezagun Getariako Elkanoren monumentua",  hitzaldi ibiltaria Getarian, Ismael Manterola Ispizuaren eskutik.

    Abenduak 3/11:00etan: "Elcanoren dokumentuak Laurgaingo Jauregian", hitzaldi ibiltaria Aian, Borja Aguinagalde Olaizolaren eskutik.

    +info

    gehiago irakurri...

  • Talleres gratuitos UM-MN

    2017-10-31

    Doako tailerrak Untzi Museoan

    Elkano, bere oroimena berreskuratuz” erakusketaren kultura programaren barruan, doako tailer hauek eskainiko dira. Jarduera guztiak doakoak dira, baina izen ematea aldez aurretik egin behar da

    Azaroak 4 larunbata, 17:00etan, zaharberritze tailerra publiko helduarentzat, Marta Gatellen eskutik. Iraupena: 90 min. Doako jarduera elebiduna. Erreserba azaroaren 2a baino lehen egin behar da. Izena ematea

    Azaroak 25 larunbata, 17:00etan: marrazketa tailerra familientzat, Mikel Leozek zuzendurikoa. Iraupena: 90 min. Doako jarduera elebiduna. Erreserba azaroaren 22a baino lehen egin behar da. Izena ematea.

    Abenduak 16, larunbata, 17:00etan: kaligrafia tailerra familientzat, Idoia Larrañaga Fachado ilustratzaileak zuzendurikoa. Iraupena: 90 min. Doako jarduera elebiduna. Erreserba abenduaren 13a baino lehen egin behar da. Izena ematea

    gehiago irakurri...

  • Marta Gatell-UM

    2017-10-19

    Nola zaharberritzen den koadro bat ezagutzeko aukera

    Marta Gatell zaharberritzaileak 1921eko Elkanoren omenezko monumentuaren proiektuaren bozeto bat zaharberritzen darrai Untzi Museoan.

    Publikoaren begi bistan ari da lan hauek burutzen, “Elkano, bere oroimena berreskuratuz” erakusketaren baitan, azaroaren 4a arte, ostegunetik larunbatera, goizez eta arratsaldez.

    Zaharberritze-lanak finantzatzeko mikromezenasgo kanpaina (crowdfunding) abian jarri da VERKAMI plataformaren bitartez edo museoan bertan dohaintzaren eginez. Ekarpena librea da eta edozein zenbatekoa izan daiteke.

    +info

    gehiago irakurri...

  • Wooden Boat Museum - UM

    2017-10-19

    Ternuako Wooden Boat Museumetik bisita

    Urriaren 18an, asteazkenean, Untzi Museoan Ternuako eta Labradorreko Wooden Boat Museumeko lehendakaria den Jim Dempseyren bisita jaso genuen.

    Untzi Museoaren arduradunek –Raúl Perez Iratxeta eta Xabier Agote, zuzendari nagusiak eta zuzendari kulturalak, hurrenez hurren– egin zioten harrera eta Museoaren berritzeko proiektuaren berri eman zioten.

    Etorkizuneko Euskal Itsas Museo berrian garatuko diren ontzigintzari buruzko elkarlaneko proiektuen oinarriak finkatzeko balio izan du bisita honek.  

    gehiago irakurri...

  • ENERGY OBSERVER

    2017-10-11

    ENERGY OBSERVER hidrogeno itsasontzia Gipuzkoan Untzi Museoari esker

    Katamarana Donostiako portuan izango da urriaren 12tik 14ra, bere munduko ibilbidearen barruan.

    ENERGY OBSERVER-ek mundu osoko 6 urteko bira hasi du, non 50 herrialde bisitatuko dituen. Itsasontziak eguzki panelak, energía eolikoko motorrak eta hidrogenoan oinarritutako erregaiak ditu. Energia berriztagarriez bultzaturiko lehen ontzi autonomoa da, berotegi-efektuko gasen isurpenik gabe eta partikula finik gabe. 30 metroko luzera eta 12 metroko zabalera duen jatorrizko konpetizio itsasontzia, Litengo ingeniariekin lankidetzan garatu da eta 2017ko apirilean ureztatu zuten. Arkitekto, ingeniari eta nabigatzaileen erronka autonomia bilatzea da, energia-nahasketari esker eta itsasoko uraren hidrogenoaren deskarbonizatutako ekoizpenari esker.

    Munduari bira ematea helburu duen proiektu hau ezagutzera eman nahi dugu Untzi Museotik, are gehiago Juan Sebastian Elkano –museoan gaur egun ikus daiteken erakusketaren protagonista– izan zelako balentria hori lortu zuen lehen persona izan zelako. 

    gehiago irakurri...

  • Elkano - UM

    2017-10-11

    Untzi Museoak Elkanoren oroimena berreskuratu du

    "Elcano, bere oroimena berreskuratuz 1921eko monumentuaren proiektua" erakusketa berria aurkeztu da. 2018ko otsailaren 18 arte izango da ikusgai. Erakusketa honen oinarrian dago  Lehen Mundu Biraren IV.  Mendeurrenaren Batzordeak, nabigatzaile gipuzkoarraren figurari balioa emateko, 1921ean egin zuen ekimena.

    Aurkezpenean parte hartu dutenak:Denis Itxaso Kultura eta Turismoko diputatuak, Nika Lertxundi Getariako alkateak, Raúl Pérez Iratxeta Untzi Museoko zuzendari nagusiak eta Xabier Alberdi Lonbide Untzi Museoko zuzendari zientifikoak.

    gehiago irakurri...

  • UM - Aparejo 2017

    2017-10-05

    Untzi Museoa Barbaten (Cadiz) izandako ‘Aparejo 2017’ egitasmoan

    Raul Perez Iratxetak, Untzi Museoko Zuzendariak, Cadizeko Diputazioak antolaturiko ‘Aparejo 2017’ egitasmoan parte hartu du. Proiektu honek itsas ondarea balioan jartzea bultzatzen du ekimen ezberdinen bidez: jardunaldi teknikoak, erakusketak, tailerrak eta mahai-inguruak.

    Untzi Museoaren auzkezpenak, ondare proiektuen garapenerako gizartea eta administrazio publikoaren arteko harreman ereduen estudio kasu ezberdinak aztertu zituen.

    ‘Aparejo 2017’ri buruzko informazio gehiago.

    gehiago irakurri...

  • 2017-09-29

    Untzi Museoa itxita erakusketa aldaketagatik

    "Itsas jostailuak" erakusketa amaiturik Untzi Museoa itxia egongo. Urriaren 11an irekiko ditu ateak berriro, hurrengo erakusketaren inaugurazioarekin.  

    gehiago irakurri...

  • Itsas jostailuak

    2017-09-15

    "Itsas jostailuak" erakusketaren azken egunak

    Untzi Museoan ikusgai dagoen "Itsas jostailuak" izeneko erakusketa irailaren 24 arte luzatuko da.

     

    Erakusketa honetara, itsasoarekin lotutako jostailuen historiaren zati esanguratsu bat bildu da: XIX. mendearen amaieratik XXI. mendea artekoa. Erakusgai dauden jostailu gehienak, Espainian fabrikaturiko jostailuen bilduma partikular garrantzitsua den Quiroga-Monte bildumakoak dira. Horretaz gainera, Untzi Museoaren fondoetatik hautatutako hainbat pieza daude. 

    gehiago irakurri...

  • UM 20170727 aurkezpena

    2017-07-27

    Museoa aro berri baten atarian

    Gaur uztailaren 27an, osteguna, Denis Itxaso Gonzálezek, Kultura, Turismo,Gazteria eta Kiroletako Foru Diputatuak, prentsaurrekoa eskaini du Untzi Museoan, Museoaren proiektu berria aurkezteko asmoz: “euskal itsas tradizioa jende guztiarengana hobeto iristeko”. Ekitaldian zentroko zuzendaritza berria eman du ezagutzera: Raúl Perez Iratxeta, Zuzendaritza orokorra, Xabier Agote Aizpurua, Kultur zuzendaritza, eta Xabier Alberdi Lonbide, Zuzendaritza zientifikoa.

    Untzi Museoak etapa berri bati ematen dio hasiera. Gizakiaren eta itsasoaren arteko harremana islatuko du Museo berriak aldi baterako erakusketen eta kultura dinamizatzeko programen bidez, itsas kulturan duen paper protagonista eta bere kanpo-posizionamendua indartuz.  Kultura-gobernantzan oinarritutako proiektu hau garatzeko lurraldeko eragile kultural eta sozialen ekarpenak eta iradokizunak kontuan hartuko dira.

    Hurrengo hilabeteetan emango diogu hasiera obrak diseinatzeko eta egikaritzeko prozesu bati, eta 2018ko hasiera-aldera burutuko da prozesu hori “Euskal Itsas Museoa” deitutako museo berri batekin. 

    gehiago irakurri...

42 orritik 10 orria (419 berri)

 

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Telefonoa: Tel.: +34 943 430051
  • E-maila: info@itsasmuseoa.eus
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Kaiko Pasealekua, 24
    20003 Donostia - San Sebastián - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

Museoaren ordutegia (2019-01-01 / 2019-12-30)
  Goizez Arratsaldez
Ar 10:00-14:00 16:00-19:00
Az 10:00-14:00 16:00-19:00
Og 10:00-14:00 16:00-19:00
Or 10:00-14:00 16:00-19:00
La 10:00-14:00 16:00-19:00
Ig 11:00-14:00 Itxita
Jaiegunak 11:00-14:00 Itxita

SARREREN PREZIOA

Sarrera orokorra: 3,00 €. Ikasle eta jubilatuak: 1,50 €. 14 urtez beherako haurrek doan. Ostegunetan doan

Bisita gidatuak eta programa didaktikoak (asteartetik ostiralera eta adin guztietarako): 2,5 € pertsonako

EKIPAMENDUAK ETA ZERBITZUAK

  • Argitalpen propioak
  • Ikertzaileen gela
  • Liburutegia
  • Denda
  • Lehiatila / Kontsigna
  • Barne ibilbide egokitua
  • Sarrera egokitua
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2019 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.