2013-01-07
2013an zehar ere Intxortako frontera bisitaldi gidatuak antolatzen jarraituko dugu
Memoria Historikoaren Euskal Interpretazio Zentroak bisita gidatuak antolatzen ditu Intxortako frontearen kokagunera. Bisitaldi gidatua, maketa baten alde biak kokatzen eta gerraren kausa orokorrak azaltzen hasiko dugu, ondoren bideo baten bidez gerraren garapena eta garaia bizi izan zutenen testigantzak jasoko ditugularik. Gero, 5 km-ko ibilbidea egingo dugu frontearen kokalekuan zehar, erakusketa iraunkorra bisitatuko dugularik azkenik. Ikusgai izango dira, beraz, berreskuratutako lubakiak, parapetoak, babeslekuak, garaiko armak (fusil, obus, mortero, pistola, metrailatzaile...), garaiko egunkariak...

Datak:Hileko lehen (euskaraz) eta azken (elebiduna) igandeak. Talde osatuentzako (gutxienez 12 lagun) edozein egunetan antolatu daitezke bisita gidatuak: eskolak, elkarteak... Irteera ordua eta lekua: 10:00etan Espaloia Kafe Antzokitik (Elgeta)
Iraupena: 3 ordu eta erdi Prezioa: 0-6 urte artean doan; 6-16 urte artean 2,00 € eta 16 urtetik gora 5,00 €.
Parte hartzeko aurrez izena ematea beharrezkoa da eta 943718911 / 943796463 telefono zenbakien bidez edo turismo@debagoiena.net helbide elektronikora idatziz egin daiteke izen ematea.
